Donostian ekiteko diru-laguntzak

Badakigu ekitea prozesu konplexua dela, erronkaz betea. Bide horretan, ekonomikoki ere laguntzen dizugu Donostian ekitea errazagoa izan dadin.

2026KO EKINN Gastro Egoitza Programa

 

Donostian gastronomiaren arloan proiektu bereziak garatze aldera talentu ekintzailea erakartzeko programan parte hartzeko oinarriak.

Donostiaren eta talentu gastronomiko ekintzailearen arteko nazioarteko konexioari bide ematea; horretarako, hiriak nazioarteko proiektu gastronomikoak erakarri, enplegua sortu eta ekosistema dinamiko, ireki eta konektatu bat finkatzeko duen gaitasuna indartuko da, talentua garatzeko beharrezkoak diren baldintzak izateko.

Gastronomiaren arloko talentu ekintzailea eta enpresa proiektuak konektatu eta erakartze aldera, Donostia Sustapenak EKINN GASTRO Donostia izeneko egoitza programa hau (Ekinn Gastro Egoitzak) aurkezten du. Programaren bidez, helburua da EAEtik kanpo egonik ekintzailetza gastronomikoko proiektuak dituzten profesionalak hirira erakartzea, gure hirian ekintzailetza gastronomikoko proiektuak garatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoentzako deialdi baten bidez.

 

  • NORENTZAT DA PROGRAMA HAU?

    Programa honen hartzaile izango dira:

    • EAEn bizi ez diren ekintzaileak, gastronomiaren esparruan jatetxe arloko enpresa proiektu bat izanik Donostian kokatzeko interesa dutenak.
    • EAEtik kanpoko enpresa sortu berriak, gastronomiaren esparruan jatetxe arloko enpresa proiektu bat izanik Donostian kokatzeko interesa dutenak.
  • PROGRAMAREN EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

    Programa honen xedea da gastronomiaren esparruan jatetxe arloko proiektuak dituzten profesionalei laguntza ematea, Donostian 15 egun eta 2 hilabete arteko egonaldiak eskainiz. Egonaldiotan, Donostia Sustapenak informazioa eta aholkularitza emango die beren proiektuetarako, hiriak beren negozioen egoitza gisa dituen aukeren berri izan dezaten. Salbuespen gisa, Donostia Sustapenak egonaldiaren iraupena luzatu ahal izango ditu egoki baderitzo, eskatzaileak eskaera egin eta justifikatu ondoren.

    Programa honetan datza:

    • Proiektuaren tutoretza prozesua: egonaldian, mentore batzuek aholku espezializatua emango diete beren enpresa proiektua sustatzeko.
    • Egonaldi osoan Donostian lan egiteko toki bat, EKINN eraikinean.
    • Lan agenda + Tokiko aisialdi turistikoaren eta gastronomikoaren ekosistemarekin konektatzea.
    • Welcome pack.
  • NOLA EGIN DEZAKET PROGRAMAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA?

    Eskabideak telematikoki soilik aurkeztu ahalko dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio jasotzeko edo kontsulta egiteko, 943 48 28 00 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi, gaian honako hau jarrita: “Ekinn Gastro Donostia egoitzak”

    Agiri hauek aurkeztu behar dira:

    Administrazio-agiriak:

    1. Eskabidearen eranskina.
    2. Eskatzailea pertsona fisikoa bada, haren NANaren kopia.
    3. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, haren IFKren kopia eta, hala badagokio, ahaldunaren NANa.
    4. Eskaera egin aurretik eskatzailea EAEtik kanpo bizi dela frogatzen duen ziurtagiria. Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez idatzitako agiriak onartuko dira. Beste hizkuntza batean badago, aipatutako hiru hizkuntzetako batera itzulita egon beharko du, balioduna izateko.

Dokumentazioa eta lotura erlazionatuak

ONLINE ESKAERA

 

Laguntza ekonomiko itxiak