Donostiako Smart
enpresen aliantza

Tecnalia

TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentrorik handiena da, Europan erreferente eta Basque Research and Technology Alliance erakundeko kide. Enpresa eta erakundeekin elkarlanean aritzen da lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta hazkunde iraunkorra lortzeko, ikerketa teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez mundu hobea eraikitzeko konpromisoa duten 1.500 pertsona baino gehiagoko taldeari esker. Horregatik, TECNALIAren ikerketak benetako eragina du gizartean, eta onurak dakartza bizi-kalitatean eta aurrerabidean.

Jarduera-eremu nagusiak hauek dira: fabrikazio adimenduna, eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa, mugikortasun iraunkorra, osasuna eta elikadura, hiri-ekosistema eta ekonomia zirkularra.

European Research Survey ERSek 2022an egindako azken nabaritasun- eta posizionamendu-azterlanean, TECNALIA lehen postuan dago I+G+B markaren nabaritasunari dagokionez.

SMART PROIEKTUAK

Donostia Smarten parte izan
nahi al duzu?

Donostia Smarten parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.