Donostiako Smart
enpresen aliantza

Bunt Planet

Erlea Produktuak, neurrira egindako softwarearen diseinu-enpresa. Erlea uraren ziklo osoa kudeatzeko sistema modularra da, smart city proiektu orokorrean kokatua. Zerbitzuan bikaintasuna lortuaz uraren erabilpena egin nahi dutenentzat, tanta bakoitza zaintzen dute, eta jakin badakite hori lortzeko komunikazio ezin hobea behar duela izan mundu teknikoaren eta komertzialaren artean, neurketaren aldeko apustu erabakigarria izatearekin batera.

  • BuntReports: Web inguruneko aplikazioa da, uraren hornidura-sareko datu-kopuru handiak aztertuta jarduerak erabakitzearren diseinatua; datuak sentsoreen bidez eta fabrikatzaile ezberdinen teleirakurketa sistemen bidez eskuratzen dira. Neurketaren aldeko apustua egiten dutenentzat, sareari esker eskuratutako datu errealetan oinarrituta jokatzeko. Horien helburua da sistema bakar batean finkatzea sentsore ezberdinetako eta teleirakurketa sistemetako datuak eta datu-kopuru handiak modu azkar batean aztertzea.
  • Mailuki: Mailuki birziklatzea bultzatzeko beste modu bat da, birziklatzen duten pertsonak sarituaz. Zabor-poltsek tag edo txip bat dute, zein etxetakoak diren identifikatzeko.
  • BuntBloc: Buntbloc koadernoan idatzitako guztia jasotzen da, eta kopia zehatza egiten du zure ordenagailuan.
  • Okaran: Okaran erraztasunera bideratutako kudeaketa-sistema dokumentala da.

Softwarea neurrira diseinatzea. Adibideak: scooter elektrikoarentzako softwarea, boligrafo digitalak nekazaritza eta abeltzaintza ekologikorako, garbiketa-ekipoetarako eta hondakinak jasotzeko ekipoetarako softwarea, herritarren ataria,... 

  • Helbidea: Zuatzu Kalea 9, Planta 3, Local 3
  • Posta-kodea: 20018
  • Bilaketa herriaren: Donostia
  • Telefonoa: 943 223 031
  • www.buntplanet.com

SMART PROIEKTUAK

Donostia Smarten parte izan
nahi al duzu?

Donostia Smarten parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.