Donostiako Gabonak bihar inauguratuko dira argien piztuerarekin. Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzigoak antolatuta, Donostia Sustapenaren bidez, 19.30ean hasiko den inaugurazioa Alderdiederren egingo da, eta 19:30ean hasiko da, Izaroren kontzertu batekin. Izarok bere “Gabonetan” laneko hainbat kanta abestuko ditu. Ondoren, Kontxako pasealekutik, “Donostia Ametsetan” show-az gozatuko dugu 500 dronekin, eta, azkenik, Iñaki Gabilondok, Radio San Sebastián-en mendeurrenean, Gabonak argiztatzeko botoia sakatuko du.
Izaroren kontzertua Udaletxeko terrazan izango da, eta Alderdiederreko lorategietatik jarraitu ahal izango da. Emanaldiaren ondoren, minutu batzuk emango dira donostiarrak eta bisitariak Kontxako pasealekuaren ingurura hurbildu eta droneen ikuskizunaz gozatzeko, eta, azkenik, Udaletxeko terrazatik berriro piztuera egingo da. Hernani kaletik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta ikuspen txikiagoa izango du ikuskizunak.
Inaugurazio-ekitaldiak, honako eraginak izango ditu:
- 18:45etik aurrera itxita egongo da Boulevardeko ibilgailuen trafikoa.
- Portuaren inguruan, Mollaberria kalea ere moztuko da 16.30etik aurrera.
- Boulevard, Hernani kalea, Andia kalea, Cervantes plaza eta erlojuak lotzen dituen bidegorriaren zatia ere moztuko da.
** KOMUNIKABIDEENTZAKO GOMENDIOAK. Biharko inauguraziorako akreditatutako komunikabide guztiek 18:45etan egon beharko dute udaletxeko sarreran, Ijentea kaletik, eta handik terrazaraino eramango dituzte.