PRESENTZIALA | Ekintzailetza jaialdia Ekinn Entrepreneurship Summit

Uztailak 9 - 10 | PRESENTZIALA

* Lekua: EKINN eraikina San Bartolome 16  |  Kokapena ikusi

Ekintzaile, start-up, erakunde inbertitzaile, laguntza entitate, korporazio, instituzio eta herritarrak elkartzeko gunea izateko diseinatu den EKINN Entrepreneurship Summit topagune estrategiko gisa sortzen da, aukera berriak aktibatzeko, berrikuntza sustatzeko eta talentu, ezagutza eta inbertsioen arteko loturak sendotzeko.

Donostiako Sustapenak bultzatuta, Adegi, Eywa, Berri Up, The Social Hub eta Donostiako Sustapenaren eskutik, hainbat jarduera egingo dira.

Ekitaldiak bi egun iraungo du, 2025eko uztailaren 9an eta 10ean, eta gune nagusia EKINN izango da, hiriko ekintzailetza- eta berrikuntza-gune berria, ekintzak ekitaldiaren hurbiltasun, dinamikotasun eta irekitasuna sendotzen dituzten beste hiri espazio batzuetan ere programatu diren arren.

Nori zuzuendua

Pertsona ekintzaileak, start-upak, erakunde inbertitzaileak, laguntza entitateak, korporazioak, instituzioak eta herritarrak.


  • Uztailak 9. Tokia: Ekinn (San Bartolome gaina 16)

    9:30-11:30: Gazteak eta Ezagutzaren Transferentziak

    Gazteentzat pentsatuta egongo da, eta helburua ezagutza transferentziaren eta ekintzailetzaren arteko harremana agerian jartzea eta harreman horren balioa nabarmentzea da, lehen horrek berrikuntza eta enpresa proiektu berrien sorkuntza bultzatzeko beharrezkoa den oinarri zientifikoa, teknologikoa eta esperientzia ematen dituelako.

    Unibertsitateetan, ikerketa zentroetan eta nazioarteko esperientzietan sortutako ezagutza enpresa eremura iristea ahalbidetuz gero, ideiak soluziobide praktiko eta lehiakor bilaka ditzaketen ekimen ekintzaileen garapena bultzatzen da.

    Horrela, ezagutzaren transferentzia ekintzailetzaren funtsezko eragile bihurtzen da, berrikuntzaren bidez hazkunde ekonomikoa eta enplegu sorrera sustatzen baititu.

    Adituen esperientziak eta gazteen gogoetak elkartzen dituzten hainbat mahai inguru eta elkarrizketaren bidez, jarduerak gazteen talentua sustatu eta nabarmendu nahi du, ezagutzaren transferentzia eta ekintzailetza lotzen dituen eragile garrantzitsua izan dadin.


    9:30-20:00: Hackaton Ekintzailea

    Eywak eta BerriUpek antolatutako hackatona izaera ekintzailea sustatzeko eta trebatzeko diseinatuta dago, ekintzailetza ekintzaile izan nahi dutenengana hurbiltzeko eta tokiko ekosisteman lankidetza bultzatzeko.

    Ideia ekintzaileren bat badaukazu edota ideiarik ez, baina ekintzaile izatea zer den eta nola egiten den jakin nahi baduzu, hackaton honetan oinarrizko kontzeptuak eta askoz gehiago ikasiko dituzu.

    Izena eman


    11:00-19:00 Silicon Valley-tik Donostiara: Emakume ekintzaileen arteko mentoretza eta sinergiak sustatzeko tailerra.

    Bertako eta nazioarteko emakume ekintzaileei zuzendutako jarduera da, bereziki, ekintzailetza berritzaileari lotutako proiektuen liderrak edo koliderrak diren emakumeentzat. Donostiako Sustapenak antolatzen duen jardueraren helburu nagusia enpresa- eta ekintzailetza-eremuan emakumeen ahalduntzea bultzatzea da. Prestakuntza jarduera inspiratzaileen bidez, emakumeek gaitasunak garatzea, harreman sareak zabaltzea eta ekintzaile arrakastatsua izateko konfiantza sendotzea ahalbidetzen duen gune bat sortu nahi da.

    Hazteko, konektatzeko eta handian pentsatzeko gogoa duen emakume ekintzailea zara?

    Tailer eraldatzaile hau zure lidergoa bultzatzeko, zure marka indartzeko eta ahalduntzeko diseinatuta dago, emakumeek eremu profesionalean elkarri emandako laguntzari esker.

    Zer duzu zain?

    • Dinamika praktikoak eta networking estrategikoa.
    • Zuzeneko mentoretza ekintzaileekin, Silicon Valleytik.
    • Zure negozioa mentalitate globalarekin hedatzeko tresnak.
    • Konfiantzarako eta lankidetzarako gune bat.

    Egitaraua:

    • “Mahaian eseri”: Desblokeatu zure lidergoa eta ezagutu zure balioa.
    • Mentalitate globala: Diseinatu zure negozioa nazioarteko ikuspegiarekin.
    • Marka pertsonala & pitching: Ikasi zure historia kontatzen eta edozein merkatutan nabarmentzen.
    • Nazioarteko zuzeneko mentoretza: Galdetu zuzenean Silicon Valleyko emakume ekintzaileei.
    • Hamaiketakoa & Aperitivo Networking: Konektatu beste ekintzaile batzuekin ingurune zaindu eta profesional batean.

    Izena eman


    15:00-17:00 Industria ekintzailetzaren etorkizuna Gipuzkoan

    Adegi Ekintzaileen Fondoak antolatutako topaketaren hizpide nagusia mekanizazioari lotutako industria metalmekanikoak eta manufakturarenak Gipuzkoako garapen ekonomikoan betetzen duten zeregin erabakigarria izango da. Hitzaldi inspiratzaileen bidez, gazteek eta ikasleek jakingo dute industria aurreratuak nola eraldatzen dituen ohiko sektore horiek, AA, automatizazioa eta fabrikazio gehigarria bezalako teknologia aurreratuak integratuz.

    Izena eman


    16:30-18:30 Kremenchukeko (Ukraina) ekintzaileekiko konexioa (Itxita)

  • Uztailak 10. Tokia: Ekinn (San Bartolome gaina 16)

    09:00-14:30 Ekinn Entrepreneurship Summit - Saio nagusia

    Saio honetan, start-upek izan ditzaketen hazkunde modu desberdinak esploratu, agerian jarri eta sustatu nahi dira, ekintzaileen eskura tresnak, estrategiak eta benetako kasuak jarrita, negozioen tamaina modu jasangarrian, berritzailean eta inguruaren araberakoan handitzea ahalbidetzeko.

    Ekosistema horretan, non berrikuntza etengabe bilakatzen ari den, start-upen hazkundea funtsezkoa da ideiak mugak gainditzen dituzten proiektu arrakastatsuak bihurtzeko. Jardunaldia erronka horri hitzaldi eta mahai inguruen bidez aurre egiteko diseinatu da.

    Inbertsioa enpresa berrien garapenerako eta hazkunderako funtsezko eta nahitaezko elementua denez, start-upak eta inbertitzaileak elkartzeko B2B topaketak izango ditugu, ezinbesteko gunea baita aliantza estrategikoak sortzeko, baita lankidetzarako eta finantzaketarako bide berriak irekitzeko ere.

    Horrez gain, estatuko erakunde batzuk etorriko dira, Donostiako start-upak finantzatzeko eta hazteko aukera berriak gurekin partekatzera.

    Eta nola ez, networkingerako esparru bat utzi dugu, gune ireki bat, tokiko ekosisteman diharduten beste eragile batzuekin konektatzeko, esperientziak trukatzeko eta gure hiriko ekintzaileen komunitatea sendotzeko.

    AGENDA

    Lekua: Auditorioa

    9:15: Erregistroa.

    9:30-9:40: Apertura Institucional.

    9:40-10:10: Europako Batzordearen ekintzailetza-estrategia berria: Commission launches ambitious Strategy to make Europe a startup and scaleup powerhouse.

    10:10-10:50: Ekintzailetza berritzailea, estrategia globala: mahai-ingurua.

    • EOI
    • SETT
    • ENISA
    • Donostia Sustapena

    10:50-11:20: Fase goiztiarretan inbertitzea eta arrisku handiagoko inbertsioa: zein den motibazioa eta nola praktikara eraman.

    11:20-12:15: Café networking en Ekinn Gunea.


    Lekua: Ekinn Gunea

    12:15- 14:30: Tailerrak: Govtech: Donostiako startup edo ETE digita bat zara eta sektore publikoa nola merkaturatu ikasi nahi duzu?

    • Govtech, arlo publikorako berrikuntza irekia.
    • "Business to Government": Zure bezero publikoa ezagutzen
    • Edukien ardatza da govtech munduari, bezeroen segmentazioari, salmenta-prozesuari eta lizitazio publikoei buruz jakin behar duzun guztiari buruzko gakoak ematea.

    Lekua: Auditorioa eta Lobby

    10:30-11:20 - 12:15-14:30:  B2B Topaketak

    • Orza
    • Santander
    • Sabadell
    • Fondo Mondragon
    • Beable
    • Pinama Capital
    • Ysios
    • Easo Ventures
    • ENISA
    • SETT

    Izena eman

  • Uztailak 10. Tokia: The Social Hub (Otamendi Anaiak kalea 11)

    19:00-21:00 Social Builders

    The Social Huben eskutik, ekintzailetza hizpide duten jardunaldi intentsibo bi horiek ixteko, networkingerako aferwork ekitaldi bat antolatuko dugu, parte hartzaile guztiak biltzeko asmoz. Aukera paregabea izango da giro lasaiago batean elkartzeko eta ekintzaile, profesional, instituzio eta enpresen artean ideiak trukatu, sinergiak sortu eta harreman baliotsuak ezartzeko. Komunitatea eraikitzen jarraitzeko eta etorkizuneko lankidetza sustatzeko pentsatutako esparru bat.

    Izena eman

 
* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.

Logo europasoloV3.jpg