Donostia Kilometro 0

Donostia Kilometro 0 proiektuaren helburua nekazaritzako elikagaien sektorea hirian kokatzea da, tokiko produktua merkaturatzen eta banatzen lagunduz.

 

  • ZER DA DONOSTIA KM0 ETA ZER HELBURU DITU?

    Donostia Kilometro 0 proiektuaren helburua nekazaritzako elikagaien sektorea hirian kokatzea da, tokiko produktua merkaturatzen eta banatzen lagunduz. Proiektu honen baitako ekimenek tokiko nekazaritzako elikagaien esparruko hainbat eragileren lankidetza eta partaidetza aktiboa dute.

  • ZER JARDUERA EGITEN DITU?

    Ildo horretan, eta proiektu honen esparruan, honako jarduera hauek egiten dira:

    • DSSko saltokiek, jatetxeek eta profesionalek tokiko produktua integratzeko egiten dituzten jardunbide egokiak aitortzea. Urteko sari-banaketan gauzatzen da: «Tokiko produktuarekin konpromisoa».
    • Herritarren eta gizartearen dibulgazioa, ikastolek eta ikastetxeek hiriko hornidura-merkatuetara egindako bisitaren bidez, eta tokiko produktua duten eskola-menuak abian jarriz.
    • Turismoa sustatzea, hiriko hoteletan tokiko produktua duten gosariak eskainiz.
    • Merkaturatze-bideak bultzatzea, gure ekoizleen kalitatea eta aniztasuna ezagutarazteko. Horrela, helburu horrekin, Tokiko Produktuaren Merkatu dinamiko bat antolatu da, «Donostiako Boulevardeko gune nagusian».
    • Tokiko produktua ikusaraztearen inguruko lankidetza sustatzea balio-katea osatzen duten eragileen artean (Ostalaritzako, Hotelgintzako eta Merkataritzako Enpresarien Elkartea, Elikagai Merkatu eta Banatzaileak, Tokiko ekoizleekin zerikusia duten agenteak)
    • Ekoizleen eta beren produktuen merkaturatze-bideak hobetzea, haien kalitatea nabarmenduz eta, batez ere, produktu horien historia eta esperientziak erakutsiz, balio bereizgarria eman eta erakargarriagoak izan daitezen (tokiko ekoizleen katalogoa).
    • Tokiko produktuen katalogorako esteka
  • JAKIN NAHI DUZU NORTZUK OSATZEN DUTEN DONOSTIA KM0?

    Ekitaldi honek hainbat erakunderen lankidetza du: Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, Gipuzkoako Merkataritza Federazioa, Gipuzkoako Hotelak, Bretxako Merkatua, San Martin Merkatua, Catering Askora, Ekolurra-ENEEK (produktu ekologikoa ziurtatzen duen erakundea) eta Behemendi (Landa Garapenerako Agentzia).

  •