Nekazaritzako elikagaien sektoreari lotutako enpresa, agente sozioekonomiko eta erakundeen sarea. Kideek elkarlanean dihardute, tokiko elikagai sistema osasungarria lortzeko ekimenak erakarri eta bultzatzeko eta Donostian aberastasuna sortzeko.
- ZER DA GUZTIONA KLUSTERRA?
Guztiona klusterra nekazaritzako elikagaien sektorearekin lotutako enpresa, erakunde eta agente sozioekonomikoek bat egitetik sortu da. Donostian sektorearen lehiakortasuna hobetzearren indarrak batu nahi ditu.
Horretarako:
- Hirian aberastasuna eta enplegua sortzen dituzten ekimenak eta proiektuak bultzatzen ditu.
- Elikagaien karbono-aztarna murrizten du.
- Herritarrek tokiko elikadura sistema osasungarria izan dezaten laguntzen du.
- ZER HELBURU DITU GUZTIONA KLUSTERRAK, ETA ZER EGITEN DU?
Guztiona klusterrak helburu nagusia du tokiko kontsumo osasungarri eta arduratsuari lotutako kultura sorraraztea, eta, horretarako:
- Nekazaritzako elikagaien sektoreko agente guztien arteko lankidetza sustatzen du. Produktore, eraldatzaile eta banatzaileen artean eta horien guztien eta kontsumitzaileen artean. Hau da, balio kate osoa hartzen du.
- Nekazaritzako elikagaien sektore jasangarria bultzatzen eta sustatzen du, bitartekoen erabilera arduratsuaren bitartez eta balio kate osoan zehar teknologia aplikatuta.
- Tokiko produkzio jasangarri eta osasungarriaren inguruko eskaera eta eskaintza handitzen ditu. Horretarako, kolaborazio proiektu eta jarduerak jartzen ditu martxan, sektorean berrikuntza bultzatzeko eta lehiakortasunaren hobekuntza sustatzeko.
- ZER ESKAINTZEN DIZU GUZTIONAK?
1.) Partaidetza foroa: Klusterrean parte hartzen duten enpresen eta dituzten proiektuen beharrak eta interesak identifikatzen ditugu, eta gure zerbitzuak eta jarduerak ematen ditugu aditzera.
2.) Sektorearen behatokia: Diagnostikoa egiten dugu sektoreak hirian duen egoeraren gainean, eta hemen eta atzerrian garatutako esperientziak aztertzen ditugu, enpresei informazioa eta orientazioa eskaintzeko.
3.) Komunikazioa: Sektoreko ekitaldiak antolatzen ditugu, eta hiriko beste Guztiona agente batzuen zabalkunde ekintzetan laguntzen dugu.
4.) Lehiakortasuna hobetzeko zerbitzuak: Ekintzailetzara jotzen dutenei eta enpresa berriei laguntzen diegu bere negozio eredua aztertzen eta horren gainean gogoeta egiten. Laguntza espezifikoa eskaintzen diegu sektoreko ekintzaileei, eta zerbitzu espezifikoak enpresei, lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzearren.
Hemen dauzkazu nekazaritzaren elikaduraren arloko enpresentzako jarduera espezifikoetako beste batzuk:
- Networking topaketak elkarren ezagutza, jardunbide onak trukatzea, eta lankidetza proiektuak sortzea sustatzeko.
- Jardunaldi teknikoak eta sektoreko prestakuntza, sektorean lanean ari direnen gaitasunak eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
- Erreferentziazko destino/azoketarako enpresa-misioak, sektoreko ekimen edo eragile interesgarriak ezagutzeko eta, horrela, klusterreko enpresek nazioartekotzeko aukerak zabaldu ahal izateko.
5.) Hiri proiektuak: Nekazaritzako elikagaien sektoreko proiektuak honakoak dira zehazki:
Guztiona esparruaren nazioarteko proiektuak honakoak dira zehazki:
Azpiegiturak: Villa Yeyete
- ZER EMATEN DIZU GUZTIONA-REN PARTE IZATEAK?
Klusterraren parte izateak aukera ematen dizu:
- Sinergiak eta lankidetzak sorrarazten dituen ezagutza-sare handi baten parte izateko.
- Sektoreko proiektu berritzaileetan parte hartzeko.
- Sektoreko zerbitzuak eta laguntza espezializatua baliatu ahal izateko.
- JAKIN NAHI AL DUZU ZEIN DIREN GUZTIONA-REN KIDE?
ABELUR | ADARRAZPI | AGUN| ALDITRANS | ALKHEMY LABORATORY | AMALLUBI BASERRIA ZESTOA | ARAETA SIDRERÍA | ARRIZUL CONGRESS| ARAETA SIDRERÍA | ARRIZUL CONGRESS | ASOCIACIÓN DE SIDRA NATURAL | ASOCIACIÓN DE HOSTELERÍA DE GIPUZKOA | AZERI JANA | BAGA BIGA | BAIBA | BASERRIKO UZTA, S.L | BASQUE BEER HOUSE SL | BASQUELAND BREWING PROJECT | BCC BASQUE CULINARY CENTER FUNDAZIOA | BE AND BE JUICE SL | BEHEMENDI | BREWGROSS SL | CEBANC | CEI | COLEGIO DE INGENIEROS | AGRÓNOMOS | CORPACHEF | DIAMETRO200 | ECO AGRICULTOR | EGOTZA | EKOGUNE | EL TALLER | ELKANO GROUP | ENBA | EROSKI S. COOP. | ETXEBERRI GOIKOA ES | EUROTOQUES | EZKURTXERRI, S.L. | FEDERACIÓN MERCANTIL DE GIPUZKOA | GOENAGA LÁCTEOS, S.L | GOXO - RRUBI ALTZATARRON BARATZA | GOXOA ELIKAGAIAK | GRANJA | GOIBURU S.L. | GRUPO UVESCO | GS FINE WINES | GUREAK | HIRUZTA BODEGA | HOTEL AMARA PLAZA | IMPACT HUB DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN S. COOP. | JUAN ARRRIETA IRIZAR | JUSTINSS | KARABELEKO | LA HUERTA DE JUAN | LA OVEJA LATXA | LA PEROLA PARA LLEVAR S.L. | LA SALSERA | LAIATEK | LEIZURI IZOZKIAK | LUMAGORRI | LUR LAN | MAISOR KONTSERBAK S.L | MAÑEKO S.COOP. | MIMO | MUGABURU S.L. | MUNO BASERRIA | NEREA ARISTOY | NUNTIA STUDIO SL | ONDAZARTE-GAIN S.L | ONEIN KONTSERBAK | OPENBIDE | PASTELERÍA GELTOKI | RAFA GORROTXETEGI | SAGARDO MAHAIA ELKARTEA | SAN MARTIN AZOKA | SAREKO- ENEEK | SASKAGOIN | SSHOPS DONOSTIA SAN SEBASTIÁN | FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION | TENEDOR TOURS S.L | THE LOAF BAKERIES | TXAKOLI ZUDUGARAI | URREA CONSULTORÍA PARA HOSTELERÍA
-