Atzerrian lan egiteko eta prestatzeko esperientzia bizi nahi duzu?

Amets hori egi bihurtzeko eskura ditugun bekak erakutsiko dizkizugu.

Global Trainning Bekak

 

Zure profilarekin lotutako proiektu batean atzerrian ordaindutako praktikak egin nahi dituzu? Global Training bekekin, gutxienez 6 hilabetez lan egin ahal izango duzu zuretzat hautatutako atzerriko hainbat enpresa eta erakundetan.


BEKEN ESKATZAILEENTZAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Une honetan dokumentazioa zuzentzeko epea irekita dago eskatutako dokumentuak epe barruan aurkeztu ez dituzten pertsona guztientzat.

  • Urriaren 4an ingeleseko azterketa egingo zaie ziurtagiri ofizial batekin egiaztatu ahal izan duten edo iraungita duten pertsona guztiei (4 urte baino gehiago). Urriaren 2an, astelehenean, azterketara joan beharko duten pertsonen zerrenda argitaratuko dugu.
  • Abian dira elkarrizketa pertsonalak. Pertsona guztiekin harremanetan jartzen ari gara, eta hautaketa-prozesua irailean eta urrian egingo da.
  • Espero dugu azaroko lehen hamabostaldirako bekak itxi ahal izango ditugula helmugako erakundeekin.
  • Aurreikuspenen arabera, helmugarako irteera gehienak 2024ko urtarrileko lehen astean egingo dira.

Ingeleseko proben lehen deialdiaren emaitzak 2023/10/4 

Ikusi amaitzak (pdf)

Ingeleseko proben bigarren deialdiaren emaitzak | 2023/10/17

Ikusi amaitzak (pdf)


  • ZER ESKAINTZEN DIZUGU?

    Atzerrian lan egitea edo ikertzea, proiektuak garatzeko talentua edo kualifikazio handiko profesionalak erakarri nahi dituen zentro batean.

  • NOREN BILA GABILTZA?

    Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta bazaude eta 30 urte baino gutxiago eta graduko edo goi-mailako lanbide-heziketako unibertsitate-titulu bat baduzu, zure bila joango gara.

  • NOIZ EMAN DEZAKEZU IZENA?

    Izen-emateak irailaren 22ra arte egongo dira zabalik.

  • ZER DA GLOBAL TRAINING BEKA?

    Global Training hilean 1.530 euroko beka bat da, atzerrian gutxienez 6 hilabetez prestatzeko aukera emango dizuna, zure profil akademikoarekin lotutako jardueretan ordaindutako praktikak egin ahal izango baitituzu.

    Donostia Sustapenak Garapenekin (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) batera kudeatzen duen beka hau SPRIren (Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) ekimena da, Euskadiko gazteek kanpoan ordaindutako praktikak egin ditzaten.

    Beka jasotzen baduzu, zure helmugara aterako zara urria eta abendua bitartean.

  • NORK JASO DEZAKE GLOBAL TRAINING BEKA?

    Zuk jaso dezakezu beka hau eta atzerrian prestatu, baldin eta:

    • Graduko unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketako titulua duzu.
    • Ingeleseko titulu ofizial bat duzu, honako hauek egiaztatzen dituena: B2 maila, graduko unibertsitate-titulua baduzu, eta B1 maila, goi-mailako lanbide-heziketa baduzu.
    • 30 urtetik beherakoa zara.
    • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta zaude.
    • Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena eman duzu.

    Kontsultatu programaren oinarriak eta bete beharreko baldintza guztiak.

  • NOLA EMAN DEZAKEZU IZENA ETA ZEIN DOKUMENTU AURKEZTU BEHAR DITUZU?

    Atzerrirako beketako bat eskatzeko, webgune honen bidez eman behar duzu izena, eta eskaera bakarra aurkez dezakezu.

    1. Kontsultatu proiektuak eta helmugak eranskinean, «Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak» kaxoian aurkituko dituzun proiektuen zerrendan.
    2. Eskatu zure proiektua, «Dokumentazioa» kaxoian aurkituko duzun estekaren eta esteken bidez. Gogoratu eskabidea erakunde kudeatzaile batean bakarrik egin dezakezula.
    3. Aurkeztu dokumentu hauek:
    • Jaiotze-data egiaztatzen duen agiria (NAN, jaiotza-agiria edo familia-liburua).
    • Curriculum vitaea (ingelesez eta gaztelaniaz).
    • Motibazio-gutuna (ingelesez eta gaztelaniaz).
    • Errolda-ziurtagiria.
    • Prestakuntzaren eta bere homologazioaren titulua, behar izanez gero.
    • Ingeleseko B1 edo B2 maila duzula egiaztatzen duen titulua, gehienez ere azken 4 urteetan lortutakoa. Titulurik ez baduzu, eskatutako ingeles-maila egiaztatu ahal izango duzu egin beharreko probaren emaitzaren bidez.
    • Beste hizkuntza bateko titulua, zure eskaintzak hala eskatzen badu.
    • Erantzukizunpeko adierazpena, antzeko bekarik jaso ez duzula, diru-laguntzen itzulketan egunean zaudela (hala badagokio) eta zerga-betebeharrak bete dituzula adierazten duena. Eranskin hau aurkituko duzu «dokumentazioa eta erlazionatutako estekak» kaxoian.

    Eskaera egin aurretik, gomendatzen dizugu arretaz irakurtzea jarraibideen eranskina, zeina «dokumentazioa» kaxoian eta harekin lotutako esteketan aurkituko baituzu. Dokumentu horretan oso erraz azaltzen da nola egin behar duzun eskaera.

  • NOLA AUKERA DEZAKEZU IZENA EMATEKO ERAKUNDE KUDEATZAILEA?

    Garrantzitsua da jakitea hainbat erakundek kudeatzen dituztela beka horiek, eta bakoitzak proiektu eta helmuga desberdinak eskaintzen dituela. Horregatik gomendatzen dizugu:

    1. Erakunde bakoitzaren webgunea kontsultatzea. Hor ikusiko dituzu bakoitzak eskaintzen dituen proiektuak eta helmugak, eta gehien interesatzen zaizuna zein den ikusi ahal izango duzu.
    2. Zuretzat interesgarriena den proiektua bakarrik aukeratzea eta eskaera bakarra egitea.
    3. Erakunde kudeatzaileak hautaketa-prozesuarekin jarraitzeko ematen dizkizun jarraibideak jarraitzea.
  • NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?

    Hautaketa-prozesua 3 proba baztertzailek osatzen dute. Hau da, guztiak pasatu behar dituzu beka lortzeko. Hauek dira probak:

    1. Ingeleseko azterketa (ahozkoa eta idatzizkoa), eskatutako ingeles-titulua duela 4 urte baino gutxiago atera baduzu. B2 (goi-mailako gradua baduzu) eta B1 (goi-mailako LH ikasi baduzu) mailak erakutsi behar dituzu.
    2. Talde-dinamika (ingeleseko proba gainditu ondoren).
    3. Elkarrizketa pertsonala (aurreko proba pasatzen baduzu).

    Nola froga dezakezu zure ingeles maila?

    Ingeleseko azterketa gainditu beharko duzu baldin eta ez baduzu ingeleseko titulu ofizialik (4 urtetik beherako antzinatasuna duena), B2 tituluaren baliokidea (ertain altua), unibertsitateko titulua baduzu, edo B1 tituluaren baliokidea (ertaina), zure prestakuntza goi-mailako LH bada.

    Garrantzitsua: eskatzen zaizunaren baliokidea den ingeleseko titulu ofizialik (B1 edo B2, zure kasuaren arabera) ez baduzu, duela 4 urtetik beherakoa, eta adierazten zaizkizun egunetan ingeleseko azterketara aurkezten ez bazara, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko zara.

    Ingeleseko titulu ofizial bat baduzu, baina ez badakizu zein mailatakoa den, hemen duzu ingeleseko tituluen baliokidetasun-taula bat.

  • INGELESEZ GAIN BESTE HIZKUNTZA BAT HITZ EGIN BEHAR DA?

    Hori nahi duzun eskaintzaren araberakoa da. Beste hizkuntza bat hitz egin behar baduzu, eskaintzan jasota egongo da. Aztertu ondo zer dioten erakunde kudeatzaileek beren eskaintzei buruz.

    Gainerako hizkuntzetan ez da maila-probarik egingo. Nahi duzun eskaintzan eskatzen bada, zure hizkuntza-titulua eta dokumentazio guztia aurkeztu beharko dituzu izena emateko orduan.

    Zure maila akademia edo irakasle partikular baten bidez egiazta dezakezu.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

ZURE ESPEDIENTEA

 


Beka hauek Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena dira. Global Training hainbat erakunderen bidez kudeatzen da, eta beken baterako eskaintza Basque Trade & Investment-en webgunean kontsulta daiteke

Basque Trade & Investment

 

* Programa hau SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Basque Trade & investmenten (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) ekimena da.
 becasglobaltraininglogos