Osasunaren arloan, proiektu berritzaile bat sortzeko eta finkatzeko laguntza bila ari bazara, horretan lagunduko dizugu.
Ekin+ zure proiektua martxan jartzen laguntzeko hamar hilabeteko programa bat da. Programari esker, aholkularitza eta laguntza ekonomikoa jasoko dituzu, eta zure ideia proiektu berritzaile gisa baliozkotu ahal izango duzu.
- ZEIN PROIEKTUTARA ZUZENTZEN DA PROGRAMA HAU?
Programa hau honako proiektu hauei zuzenduta dago:
- Osasun-sistema behar dute, ingurunea nolakoa den eta beren teknologiak osasun-sistema hobetzeko lekurik eta ekarpenik izan dezakeen jakiteko.
- Aholkularitza behar dute beren teknologia ospitale-eremu jakin batean beste ospitale-eremu batzuetan nola txerta daitekeen aztertzeko.
- Oinarrizko ikerketa-proiektuak direnez, Biodonostiako ikerketa-taldeen laguntza behar dute.
- ZERTAN DATZA PROGRAMA?
Ekin+ programak honako hauek hartzen ditu barne:
- Ekin+ aholkularitza, bi fasetan:
- Fase trinkoa: 4 hilabeteko iraupena.
- Jarraipeneko fasea: 6 hilabeteko iraupena.
Fase horietan, zerbitzuok emango dira Ekin+ programaren negozio-ereduan espezializatutako aholkularitza guztia eta osasun-berrikuntzaren arloan espezializatutako mentoringa, IIS Biodonostiaren eskutik.
- Baliabideak izateko Ekin + laguntza: gehienez ere 5.000 euroko dirulaguntza, laneko bide-orrian ezarritako helburuak lortzeko eta dedikazioa diruz laguntzeko.
- Proiektua proiektu berritzaile gisa baliozkotzea, Donostia Sustapenak berrikuntza- eta talentu-estrategiaren esparruan 2022rako dituen programa eta laguntzen deialdietarako, baldin eta laguntza mota bakoitzean onuradunarentzat adierazitako betekizunak betetzen badira eta dagokion laguntza behar bezala eskatzen bada.
- Bioosasunaren arloko ekosistema berritzailearekiko nazioarteko lotura.
Proiektua oraindik enpresa sortu gabe prestatu bada, fase trinkoaren gehieneko epean Donostian enpresa bat sortzeak baldintzatuko du aholkularitza jasotzea, dirulaguntza ordaintzea eta proiektua proiektu berritzaile gisa baliozkotzea. Epe hori igarota betekizun hori bete ez bada, Donostia Sustapenak programako parte-hartzea etengo du, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik kontrakoa baimendu ezean.
- ZEIN DA IZENA EMATEKO EPEA?
Izena emateko epea 2022ko azaroaren 30ean amaituko da, edo programa honetarako jarritako baliabide ekonomikoak agortzen direnean.
Eskabidea telematikoki aurkeztu behar duzu, webgune honen bidez.
Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan eskabidea aurkeztu aurretik. Zalantzak argitzeko, telefonoz dei diezagukezu 943 48 28 00 telefonora, edo mezu elektroniko bat bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera, gaian «Ekin+ 2022 programa» jarrita.
Sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko, eskabidea aurkeztu aurreko arreta-zerbitzu bat izango dugu. Zerbitzu hori erabiltzeko, idatzi posta elektroniko bat aipatutako helbidera eta saio horiek egiteko modurik hoberena zein den baloratuko dugu: banaka edo taldean proiektu edo laguntza motaren arabera.
- ZER AGIRI AURKEZTU BEHAR DITUT?
Agiri hauek aurkeztu behar dituzu
Administrazio-agiriak:
Eskabide-orria eta hala pertsona fisikoaren nola juridikoaren beste agiri batzuk, erakunde guztiekiko zerga-betebeharrak egunean dituzula egiaztatzeko agiriak...
Deskripzio-memoria teknikoa eta ekonomikoa
Memorian, gauzatuko den proiektu berritzailea deskribatuko da. Informazio teknikoa eta ekonomikoa jasoko du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta argi eta garbi adierazi zer egoeratan dagoen.
- NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?
Eskaerak sarrera-erregistroko agindu bidez ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.
Tokiko proiektuak izan eta ezaugarri hauetako bat eduki beharko dute:
- Balio diferentziala egungo merkatuari edo gizarteari dagokionez.
- Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan.
- I+G egitasmoak
- Produktu eta/edo zerbitzu berri eta erabilgarriak.
- Orain daudenak baino eraginkorragoak diren prozesuak edo negozio-ereduak, gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa izango dutenak.
- Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.
Eskaerak sarrera-erregistroko agindu bidez ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Memoria teknikoa eta ekonomikoa baloratuko da («memoria teknikoa» eranskina), 100 punturaino, eta gutxienez 65 puntu lortu beharko dira proiektua onartzeko.
- Donostia Sustapenarekin elkarrizketa bat, proiektua eta talde sustatzailea hobeto ezagutzeko, eta proiektuak adierazi diren irizpideen arabera lortu duen hasierako balorazioa egiaztatzeko.
Proiektu bat onartu eta elkarrizketaren fasera igarotzeko, memoria tekniko eta ekonomikoaren balorazioan eskatzen den gutxieneko puntuazioa (65 puntu) gainditu beharko da.
Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 4 hilabetekoa da, eskabidea aurkezten den datatik zenbatzen hasita.
- ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA?
Baliabideak izateko Ekin + laguntza ordainketa bakar batean emango da, Ekin + aholkularitza-zerbitzuaren fase trinkoko mugarriak amaitu eta lortu ondoren eta onuradunak bere gain hartutako dedikazio-konpromisoa bete ondoren.
Eskabidea egiteko unean ekintzaileak izanez gero, gainera, enpresa Donostian eratu dela formalizatuta egon beharko da eta 4. artikuluan jarduera ekonomikoa irabazi-asmoz egiten duten pertsona fisiko edo juridikoentzat eskatzen diren baldintzak bete beharko dira.