Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Donostiako gazteentzako Talent Egoitzen Programa

 

Programa pilotu honen xedea Donostiako talentu gazteari ostatu aukerak eskaintzea da, haien karrera profesionala garatzen duten bitartean. Ekintzailetza proiektu berritzaile batean lanean diharduten donostiar gazteei eskainiko zaie aukera hau eta baita kontratatuak izanda, Donostiako enpresa berritzaile batean proiekturen bat garatzen ari direnei ere.

Bi kasuetan, programa garapen profesionala Donostia Sustapenaren hurrengo programetako batean gauzatzen ari diren 35 urtetik beherako donostiarrei dago zuzendua.

Horrela, ostatua atzitzearen arazoan lagundu nahi zaie, 6 hilabete eta 2 urte bitartean, arlo profesionalean gure hirian garatzen ari diren donostiar gazteei.

Programa pilotu hau egiteko, Donostia Sustapenak, 2022ko urriaren 3tik aurrera, 7 plaza erabiliko ditu Duque de Baena pasealekuko 42an, 20.009 (Aiete auzoan) dagoen Talent House eraikinean.

  • ZEIN BETEKIZUN BETE BEHAR DITUZTE ONURADUNEK?

    Programa honetan parte hartzeko, hurrengo baldintzak bete behar dituzu:

    1) Pertsona fisikoak izatea.
    2) 35 urtetik behera izatea eskaera egiten den unean.
    3) Donostiarekin lotura izatea: lotura hiru aukera hauetako bat da:

    • Donostian jaioa izatea
    • Donostian gutxienez azken 15 urteetan erroldatuta egotea eskaera egiten den egunean
    • Donostian kokatutako fakultateren batean edo unibertsitate-eskolaren batean titulazio ofizial bat lortu izana, eta azken 10 urteetan, gutxienez, Donostian erroldatuta egotea.

    4) eskatzea parte hartzea motibazio-gutun baten bitartez.
    5) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga obligazio guztiak egunean izatea eta zorrik ez izatea Donostiako Udalarekin eta/edo Donostia Sustapenarekin.

    Halaber, hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

    A) Balio erantsia gehituko duten ekintzailetza proiekturen bat, berritzailea, sektore anitzekoa eta bideragarria duten donostiar gazteen kasuan, hurrengo baldintzak betetzen dituztenak hartu ahal izango dute parte:

    • Ekin+ eta Ekin+ salud 2021 eta 2022 deialdietan onartuak
    • Donostia Sustapeneko ekintzailetza berritzaileko beste programa batzuetan onartuak
    • Lehentasuna eman beharko balitzaio norbaiti, diru-sarrerak izango dira kontuan.

    B) Berrikuntza eta/edo ikerketa proiektuak egiten dituzten tokiko erakundeek lanerako kontratatutako donostiar gazteen kasuan, Sustapeneko programen esparruan, hurrengoek hartu ahal izango dute parte:

    Sustapenaren hurrengo deialdien bitartez kontratatu direnak:

    • 2022ko Emakume Ikertzaileen Programa.
    • SSConnecting Talent 2022 Programa.
    • 2022 Talentu Berritzaile Programa.
    • 2022 Tokiko Talentuaren Itzulera Programa

    Lehentasuna eman behar bazaio bati, urteko soldata gordina eta kontratazio-data hartuko dira kontuan.

  • ZEIN DIRA PROGRAMAREN EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA?

    Programa pilotu honek Talent House eraikinean ostatua izateko aukera ematen du, 2022ko urriaren 3az geroztik, hurrengo ezaugarrien arabera:

    A.) Balio erantsia gehituko duten ekintzailetza proiekturen bat, berritzailea, sektore anitzekoa eta bideragarria duten donostiar gazteen kasuan, hurrengo baldintzak betetzen dituztenak:

    • Etxebizitza atzitzea, Talent House eraikinean, Donostia Sustapenak proposatzen dizun apartamentu motan, behar et eskuragarritasun irizpideei jarraiki.
    • Gutxienez urte 1eko egonaldia eta gehienez 2 urtekoa , Ekin+ eta Ekin+Salud programaren hasieran edo dagokion programan zehaztutako mugarriak betetzen diren ala ez diren arabera.
    • Alokairuaren kostuan % 60 arteko hobaria lehenengo urtean eta % 40 arte bigarrenean.

    Onuradunen obligazioak izango dira:

    • Donostia Sustapenarekin alokairu kontratua sinatzea
    • Bankuko transferentzia bidez ordaintzea fidantza eskatutako egonaldiaren iraupenaren arabera.
    • Bankuko helbideratze bitartez ordaintzea Donostia Sustapenak hobaria emanez duen alokairu kontzeptuan hilea.
    • Bankuko helbideratze bitartez ordaintzea esleitutako apartamentuaren kontsumo gastuak.
    • Bankuko helbideratze bidez ordaintzea garbiketa gastuak beharrezkoak direnean, egonaldia bukatu ondoren.

    Halako onuradun motari esleitutako plaza kopurua: 3 plaza.

    B.) Berrikuntza eta/edo ikerketa proiektuak egiten dituzten tokiko erakundeek lanerako kontratatutako donostiar gazteen kasuan, Sustapeneko programen esparruan.

    • Etxebizitza atzitzea, Talent House eraikinean.
    • Gutxienez 6 hilabete eta gehienez 2 urte beti ere lehen instantzian entitate kontratatzailearekin loturak jarraitzen duen bitartean.
    • Alokairuaren kostuan % 40 arteko hobaria lehenengo urtean eta % 30 arte bigarrenean.

    Lan kontratua programa honen onuradunari egin dion entitateak lan harreman hau baliozkotu beharko du. Donostia Sustapenak finantzatutako hasierako kontratua baino egonaldi luzeagoa eskatzen bada, edo lan kontratu hori bukatuta ostatu luzapena eskatzen bada, lan kontratua egin duen entitateak berriz ere baliozkotu beharko du kontratu harremanak jarraitzen duela, Talent Housean alokairu kontratua bukatzen den egunaren aurretik.

    Onuradunen obligazioak izango dira:

    • Donostia Sustapenarekin alokairu kontratua sinatzea
    • Bankuko transferentzia bidez ordaintzea fidantza eskatutako egonaldiaren iraupenaren arabera.
    • Bankuko helbideratze bitartez ordaintzea Donostia Sustapenak hobaria emanez duen alokairu kontzeptuan hilea.
    • Bankuko helbideratze bitartez ordaintzea esleitutako apartamentuaren kontsumo gastuak.
    • Bankuko helbideratze bidez ordaintzea garbiketa gastuak beharrezkoak direnean, egonaldia bukatu ondoren.

    Halako onuradun motari esleitutako plaza kopurua: 4 plaza.

  • ZEIN DIRA TALENT HOUSE ERAIKINAREN EZAUGARRIAK?

    Esteka honetan ikus ditzakezu eraikinaren xehetasunak, eta baita estudioen irudiak ere: http://talent.fomentosansebastian.eus/eu/harrera-zerbitzuak/ostatu-zerbitzua

    Hauek dira benetako kostu (hobari gabe) orientagarriak, zeinak kontratuaren sinaduran zehaztuko diren:

    • Alokairu kostua/hila (BEZ barne), gutxi gorabeherakoa: 635€/hil
    • Fidantzaren kostua. 2 hilabete, bez barne, gutxi gorabeherako: 1.265€
    • Etxebizitzagatik kontsumo gastuak: erabileraren arabera.
  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea programa honi zuzendutako baliabideak agortu arte izango da.

    Halere, hau da pilotu honetan parte hartzea eskatzeko epea:

    • Programa abiarazteko unean atzitze baldintzak betetze dituzten pertsonentzat: 3 hilabete gehienez programa hau argitaratu denetik.
    • Programa hau argitaratu ondoren atzitzeko baldintzak beteko dituzten pertsonentzat: 2 hilabete gehienez atzitze baldintzak betetzen direnetik.

    Edozein informazio edo galderarako, deitu 943 482800 zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera, eta adierazi gaian: “2022Ko Donostiako gazteentzako Talent egoitzen programa”

    Donostia Sustapenak eskaera aurkeztu aurreko arreta zerbitzua eskaintzan du, egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Zerbitzu hau posta elektronikoz eskatu behar da aipaturiko helbide elektronikoan.

    Hurrengo dokumentazioa aurkeztu behar da:

    Dokumentazio administratiboa:

    1. Eskakizunaren eranskina
    2. Programa honetan plaza eskatzeko motibazio gutuna.
    3. Eskatzen duenaren NANren kopia.
    4. Donostiarekiko lotura egiaztatzen duen agiria.
    5. Gizarte Segurantzarekin obligazioak betetzean egunean dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • NOLA BALORATUKO DIRA ESKAKIZUNAK?

    Eskaerak erregistroan sartu ahala baloratuko eta ebatziko dira, programa honi esleitutako baliabideak agortzen diren arte.

    Aurkeztutako eskakizun guztiak horrela baloratuko dira:

    • Programa honetan parte hartzeko eskakizunak betetzea baloratzea, onuradun mota bakoitzeko.
    • Motibazio gutunaren balorazioa. Positiboki baloratuko dira programa honetan parte hartzea garrantzitsua izan dadin egiten diren eskaerak, onuradunek beste etxebizitza mota batean jarraitu ahal izan dezaten parte hartu ondoren.
    • Eskatutako ostatuaren hasiera eta iraupena. Lehentasuna emango zaie programa honetan 2022ko urriaren 3tik ahalik eta gertuen hasiko diren programei.
    • Plazen eskaerak eta esleipena genero berdintasun irizpideen arabea beteko dira, beti ere programa honetan parte hartzeko baldintzak betetzen badira.

    Donostia Sustapenaren eskakizunaren ebazpena igortzeko epea hilabete batekoa izango da eskaera erregistratzen den egunetik hasita.

    Behin eskakizuna ebatzita eta balorazio fasea gaindituta, erreserba eta ostatu prozesuari ekingo zaio Talent Housean: kontratuaren hasiera data ixtea, fidantzaren ordainketa, kontratuaren sinadura, etab. Talent Housean sartzeko gehienez hilabete bat itxaron beharko da partaidetza ematen denetik.

  • TALENT HOUSEAN ALOKAIRU KONTRATUA AMAITUTZAT EMAN DAITEKE?

    Bai. Parte hartzea eteteko arrazoiak izango dira, besteak beste:

    A.) Balio erantsia gehituko duten ekintzailetza proiekturen bat, berritzailea, sektore anitzekoa eta bideragarria duten proiektuen sortzaile diren donostiar gazteen kasuan:

    • Ekin+ eta Ekin+Salud 2021 edo 2022 programan edo dagokion programan zehaztutako mugarriak ez betetzea.
    • Ekin+ eta Ekin+Salud 2021 edo 2022 programan edo dagokion programa bertan behera uztea.
    • Talent Housen alokairu kontratuaren obligazioak ez betetzea.

    B.) Berrikuntza eta/edo ikerketa proiektuak egiten dituzten tokiko erakundeek lanerako kontratatutako tokiko gazteen kasuan, Sustapeneko programen esparruan.

    • Kontratatu duen enpresarekin lan harremana etetea.
    • Lan kontratua ez luzatzea Sustapenaren programak diruz lagundutako aldia bukatzen denean.
    • Talent Housen alokairu kontratuaren obligazioak ez betetzea.

    Kasu horietan, Donostia Sustapenak programan parte hartzea bukatutzat eman dezake, kalte ordain eskubidea edo inolako konpentsazioa sortu gabe aurreko gertakarietako bat egiten duen pertsona onuradunen alde.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

Webgune honetan edo Camino Kalea 2 gure bulegoetan eska dezakezu.

ONLINE ESKAERA