2022Ko Gabonetako Europar Hiriburuaren merkatua osatuko duten Gabonetako 50 etxolak eta Food Truckak Urumearen pasealekuan, Ramón Labayen Plazan eta inguruan kokatuko dira.
Interesa duten saltokiek eta negozioek haien eskakizuna bidali dezakete jada hurrengo webgunera: www.donostiagabonetakoazoka.eus. Irailaren 12an bukatuko da epea.
Donostiako Gabonetako Merkatua osatuko duten 50 etxoletako bat eskuratzeko aukera iada irekita dago. Aurten, gainera, Gabonetako Europako Hiriburua izango da Donostia, eta Italiako Genova hiriarekin partekatuko du saria.
Gabonetako Merkatua Gabonetako kanpaina solidario, inklusibo eta asmo handiko baten parte da, eta dagoeneko lantzen ari diren hainbat ekimen berritzailerekin harritzen jarraitzea izango du helburu.
Donostia Sustapenak ireki berri du izena emateko epea, eta irailak 12an itxiko da. Ordura arte, interesa duten saltoki guztiek beren eskakizuna hurrengo helbidera bidali ahal izango dute: www.donostiagabonetakoazoka.eus
Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Marisol Garmendiak adierazi duenez, “Gabonetako merkatua Donostiako abenduko egutegiaren parte da dagoeneko, eta Gabonetako ezinbesteko hitzordu gisa finkatu da gure hirian, urtetik urtera gero eta jende gehiago erakartzen duen hitzordu gisa. Eguberrietako helmuga gisa bilakatu da Donostia egun batzuk hemen igarotzeko aukeratzen duten pertsonentzat, eta, aurten, erakargarritasun gehiago ikusiko dute, Gabonetako Europako Hiriburu izendatu bait dute Donostia. Oraindik ere erakargarriagoak izatearen aldeko apustua egingo dugu, tokiko talentuaren aldeko apustua, Donostiako merkataritzaren aldekoa. Hiriaren erakargarritasuna berritzen eta hobetzen jarraitu nahi dugu”.
Gabonetako Azoka hurrengoen salmentara egongo da zuzenduta:
- Gabonetako janari tipikoak: Gabonetako produktu tipikoak eta sasoikoak, gozokiak, gozo-dendak eta gozogintza, aukerako kontserbak edo fruitu lehorrak.
- Jostailuak eta Gabonetako haurrentzako opariak: Gabonetako umeentzako jolasteko gaiak, jostailuak, eskulanak, liburuak edo ipuinak esaterako.
- Artisautza gaiak eta Gabonetako opariak: Artisautza, apainketa, antzinako altzariak, bitxiak, jantziak, kapelak edo eskularruak esaterako, zeramika, urregintza, pintura edo Gabonetako musika-tresna tipikoak.
- Gabonetako apainketa: Jaiotza tradizionalarekin, irudiekin eta osagarriekin lotutako gaiak, Gabonetako mahai-tresnak, argiak, girlandak, apainketa eta Gabonetako apaingarriak edo Gabonetako loreak.
Etxolak eta food-truckak egunero egongo dira irekita azaroaren 25etik urtarrilaren 6ra arte, abenduaren 25 eta urtarrilaren 1an ezik, non itxita egongo diren. Oinarrietan zehazten dira nahitaezko irekitze-ordutegiak, goizeko 11etatik gaueko 9ak arte doazenak.
Hauek dira etxola alokatzearen prezioak:
a) 6 asteko guztizko prezioa (11/25tik 01/06ra):
- Etxola txikiak (3x2m2 ): 1.694 euro (BEZa barne).
- Etxola handiak (4x2 m2 ) eta food-Truckak: 2.480,50 euro (BEZa barne)
b) 3 asterako prezio osoa (11/25tik 12/16ra eta 12/17tik 01/06ra):
- Etxola txikiak (3x2m2 ): 895,40 euro (BEZa barne).
- Etxola handiak (4x2 m2 ) eta food-Truckak: 1.294,70 euro (BEZa barne).
Food-truckentzako prezioak:
- Aldi osoa (6 aste): 2.480,50 euro (BEZa barne)
- Aste bakoitzeko: 650 euro (BEZa barne)
“Bildutako bertaratuen eta inpaktu ekonomikoko datuek erakusten digute”, Garmendiaren hitzetan, ”Gabonetako Azokak hiriaren ekonomia pizten dutela neguan eta hiritarrak animatzen dituela Donostiako merkataritzan erosketak egitera. Gabonetako Azokarekin haien produktuak saltzeko bide berria jarriko dugu tokiko merkataritzaren eskura eta gure ostalaritzaren eskura, eta alaitasuna eta positibitatea transmititzen duen Gabonetako giroa lortzen dugu, Gabonetako Europako Hiriburuak defendatzen dituen balioekin bat eginez”
Gabonetako Merkatuan erakusketari gisa parte hartzeko, bidali eskakizuna www.donostiagabonetakoazoka.eus webgunearen bitartez, irailaren 12ren aurretik.