• Etxea
  • Azken ordua
  • Donostia Sustapenak 8,4 milioi euro bideratu zituen Hiriko Ekonomia Bultzatzeko

Donostia Sustapenak 8,4 milioi euro bideratu zituen Hiriko Ekonomia Bultzatzeko

  • Laguntza publikoei esker 1102 lanpostu sortu ziren eta 293 proiektu ekintzaile babestu ziren.
  • 3,4 miloi euro enpresen aldeko zuzeneko laguntzetarako izan ziren, eta beste 2,2 milioi euro berdintasun ekintzetarako.
  • Merkataritzan eta Ostalaritzan 535 enplegu sortu ziren eta 1,45 milioi euroko zuzeneko laguntzak bideratu ziren 679 establezimendutara.

Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bitartez, 2022an 8,4 milioi euro baino gehiago bideratu zituen hiriko ekonomia garatzera, PIE, Ekonomia Bultzatzeko Planaren bidez. Donostiako Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Marisol Garmendia sozialistak adierazi duenez, “pandemiak behartu gintuen pertsonei eta enpresei laguntzeko programak ezartzera, babes eta bultzada ekonomikoko planak artikulatuz, Donostiak enpleguan eta garapen ekonomikoan zuen martxa ona geldiaraztea saihesteko. Herritarren ahalegin publikoak kolapso hori saihestu zuen, eta gaur egun gure hiriak erritmoa berreskuratu du eta posizio onean dago berriro”.

Garmendiak nabarmendu duenez, “1.000 kontratu berri baino gehiagorekin enplegua berreskuratu dugu, eta gihar ekonomikoak, ia 300 proiektu ekintzaile berrirekin, gora egiten jarraitzen du, Donostiak Zientzia eta Berrikuntzaren Hiri gisa duen posizionamendua indartuz, Europa mailan erreferente bihurtuz”.

Donostia Sustapenak garatuta, Planak ondoko programak eta helburuak ditu oinarri:

HIRI KOHESIONATUA

Lan aukerak garatzearen xede izan diren kolektibo nagusiak gazteak, 45 urtetik gorakoak eta emakumeak dira.

Guztira, 1.102 enplegu sortu dira (905 besteren kontura eta 197 norberaren kontura). Kontratatutakoen %57 emakumeak izan dira; % 51, berriz, 35 urtetik beherakoak. Enplegu gehien sortu diren sektoreak Ostalaritza (% 39),

Merkataritza (% 34) eta Zerbitzu Aurreratuak (% 24) izan dira. Planak 1598 gizabanakori arreta eman die. Horietatik 689k profil kualifikatuak zituzten (% 44, emakumeak) eta prestakuntza eta garapen profesionala lantzeko programetan parte hartua zuten, baita Talentuaren Azokan ere, non tokiko enpresek eta erakundeek 146 lanpostu eskaini baitzituzten.


HIRI EKINTZAILEA

EBPari esker, 293 proiektu ekintzaile sendotu eta goratzeko babesa eman da; gainera, horietatik % 20 proiektu berritzaileak izan dira. Proiektuek honelako sektoreak dituzte jatorri: biozientziak eta osasuna (% 26) eta 4.0 Industria (% 49).

Ekin+ Proiektu Ekintzaile eta Berritzaileak Azkartzeko Programa (orain arte 43 proiektu lagundu ditu) eta Abalen Programa ere sendotu ahal izan dira (Elkargi E.B.S.rekin elkarlanean, 500.000 euroko finantzaketa lortu du, tokiko zazpi startup aurrera ateratzen laguntzeko).

2022an, prestakuntza eta aholkularitza eskaini genizkien 621 ekintzaileri (% 56 emakumeak, % 31 45 urtetik beherakoak eta % 15 EKIALDEKO barrutikoak) eta 169 enpresa sortzeko laguntza eman genuen (% 57 emakumeak eta % 38 35 urtetik beherakoak) zuzeneko dirulaguntzen bidez.


ZERBITZUEN HIRIA

Guztira, 1.292 enpresari erantzun zaie eta ia 2.000 zerbitzu inguru jaso dituzte (prestakuntza, aholkularitza, laguntzak...), hala nola 38 prestakuntza-ekintza, non ia hainbat enpresatako 500 lagunek parte hartu baitute. Enpresa horietako 147k Donostia Sustapenaren Enpresa Zentroren batean daude eta % 91ko okupazioa dute.

Merkataritzari eta Ostalaritzari dagokienez, 1,45 milioi euro bideratu dira Donostiako 679 merkataritza- eta ostalaritza-establezimendutara. Gainera, bi sektoretako elkarteekin egindako hitzarmenei esker, 535 lanpostu berri sortu dira.

Bere sorrerako bigarren urtean, DSS MarketPlaza plataforma bultzatzen jarraitu dugu, establezimenduei eta erabiltzaileei zuzendutako zerbitzuak eta funtzionaltasunak hobetuz. Gaur egun, aipatutako plataformak 230 establezimendu, 6000 produktutik gorako eskaintza eta 5840 erabiltzaile ditu.


ZIENTZIAREN ETA BERRIKUNTZAREN HIRIA

Planak, "Donostia Innovation Campus" estrategiaren barruan sartutako berrikuntzako hezkuntza-ekimenak bildu ditu; bertan, 2.000 ikaslek baino gehiago STEAM gaitasunak landu dituzte eta erreferenteak diren I+D+b tokiko entitateak eta teknologiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. 2023. urte honetan, Berrikuntzaren Asteak X. edizioa beteko du. Gure hirian ezagutza jendarteratu eta dibulgatzeko ekimen nabarmen honek 5.000 parte hartzaile inguru izan zituen 2022 urtean.

Aurten, gainera, Donostia Sustapenak Europako 2022ko Eurocities Saria jaso du "Dream Together" kategorian, "Donostia Innovation Challenge" programa dela eta. Bertan, Donostiako ikasleek hiriarentzako irtenbide berritzaileak proposatzen dituzte.


HIRIAREN ERALDAKETA

Planaren beste lehentasunetako bat Donostia urbanistikoki garatzea da, herritarren beharrei erantzungo dieten eta haien bizi kalitatea hobetuko duten ekintza berritzaileak proposatuz.

Udal sailen arteko koordinazioari esker, 2022an, NEXT Funtsen bidez, 25,5 milioi euroko dirulaguntza lortu da, hirian 14 proiektu garatu eta aurrrera emateko.Hona hemen Donostiako hainbat  auzotan aurrera eramaten ari diren SMART proiektuetako batzuk: Alde Zaharrean, Erdialdean eta Txominen energia- eraginkortasuna hobetzea; Altzako eremu kalteberak berroneratzea; eta abar.

www.fomentosansebastian.eus webgune berrituari esker, Donostia Sustapenak 127.134 bisita izan zituen (2021. urtean baino % 44 gehiago) eta sareetan 1.031 jarraitzaile gehiago lortu zituen (13.868 jarraitzaile guztira).