- Skale 2 CT proiektuari esker, Europako start upei eta enpresa emergenteei zuzendutako programa eta zerbitzuei buruzko ezagutzak trukatu ahal izango dira.
- Proiektu horren koordinazioa Donostia Sustapenak ekintzailetzaren alde egiten duen apustuaren parte da, 2023ko ildo estrategikotzat jotzen duelako.
- Administrazio publikoaren eta ekosistemaren zerbitzua hobetzea xede duten beste bi proiektutan parte hartuko du Sozietateak.
Atzo, Talent Housen, "kick of meeting" delakoa antolatuz eman zioten hasiera Skale 2 CT proiektu europarrari. Skale 2 CTk 1,6 milioi euroko aurrekontua du, 4 urteko iraupena izango du eta Europako 'Interreg Europe' izeneko funtsek batera finantzatuko dute % 80an.
Tokiko berrikuntza-ereduei buruzko azterketak eta konparazioak oinarritzat hartuta, bazkideen ekintzailetza-estrategien trukea sustatzea da proiektuaren helburua. Erakunde bakoitzaren politikei eta tresnei buruzko ezagutza trukatzetik eta ebaluatzetik abiatuta, ekosistema bakoitzean ezarri beharreko irtenbide berritzaileak diseinatu eta dagozkien estrategiak osatuko dira, Europan dagoeneko finkatuta dauden erreferentziazko eredu berriekin batera.
Proiektuan eremu horretako lehen mailako hiriek hartzen dute parte, hala nola Turinek, Grenoblek eta Budapestek, bai eta Portugalgo Berrikuntza Agentzia Nazionalak, Letoniako Berrikuntza Ministerioak, SERNek (Europako Start Upen Sarea) eta Lituaniako Berrikuntza Agentziak ere (haiek guztiak bertaratuak Kick Off Meeting delakoaren hasieratik bertatik). Partzuergo honi esker, Europan lehen mailako sarea finkatu ahal izango da ekintzailetzaren eremuan.
Internazionalizazioa erakundearen estrategiaren parte denez, Donostia Sustapenak lotura estrategikoak ezarri nahi ditu lehen mailako nazioarteko beste polo batzuekin. Europa mailan proiektu berritzaileen aukera, konexio, lankidetza eta garapenerako espazio berriak sortu nahi dira.
Lan-ildo horretan, Intereg Europe-ren esparruan Europako bi proiektutan bazkidea da Donostia gaur egun:
- NOTRE: 2,1 milioi euroko eta 4 urteko proiektua (Interreg Europek kofinantzatua % 80an), tokiko osasun ekosistemak sendotuko dituzten produktuak eta zerbitzuak garatzeko. Donostiaz gain, Budapestek, Boloniak, Eurasanté bioosasun-inkubagailuak eta ECHAlliancek (osasun ekosistemetan espezializatutako Europako eragilea) ere hartuko dute part
- ENAIBLER: 1,9 miloi euroko eta 4 urteko proiektua (Interreg Europek kofinantzatua % 80an), eskualdeetako eta tokiko erakunde publikoek adimen artifiziala (AA) ezar dezaten eta haien politikak eta zerbitzuak hobetu ditzaten. Donostiaz gain, Irlanda, Frantzia, Polonia eta Suediako erakundeek hartuko dute parte.