Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak eta Iñigo Olaizola Donostiako Sustapeneko zuzendari nagusiak berrikuntzarekin konprometitutako konpainia global honen IKOR Technology Centre I+G unitatea ezagutu dute.
Enpresa honek urteak daramatza lanean Donostiako Sustapenarekin ezagutzaren transferentzia, ekintzailetza eta talentuaren garapena sustatzeko.
Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak eta Iñigo Olaizola Donostiako Sustapeneko zuzendari nagusiak IKOR enpresaren instalazioak bisitatu dituzte. Konpainia honek berrikuntzarekin konprometituta dago, eta zirkuitu elektronikoak diseinatzeko eta fabrikatzeko zerbitzu integralak (EMS) eskaintzen ditu, munduan liderrak diren konpainia industrial eta teknologikoei hornidura-kateko irtenbide osoak emanez.
Bisitan, IKOR Technology Centre I+G+b unitatea ezagutu ahal izan dute. Unitate horretan, enpresak neurrira egindako konponbideak garatzen ditu bezeroarentzat, eta produktuari berrikuntza ematen diote. Gaur egun, zentro teknologiko honek 22 ingeniari ditu, enpresak Donostian duen 9000 metro koadroko egoitzan lan egiten duten 200 langileez gain.
Zinegotziak, Donostiako hiriburua berrikuntzaren eta ezagutzaren gune gisa sendotuko duen hiri-estrategia finkatzeko aukera emango duten aliantzak garatzeko hartutako konpromisoaren parte da bisita. Donostiako Sustapenaren helburua talentua garatzea, atxikitzea eta erakartzea da, eta horrekin batera, Donostiako zentro horietan sortutako ezagutza ekoizpen-berrikuntza bihurtzea, ETEekin eta ekintzaileekin konektatzeko.
IKOR Donostiako Sustapenaren laguntzaile estrategikoetako bat da. Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko zinegotziaren ustez, “garrantzitsua da berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten eta hiriko enpresa-ekosisteman erreferentzia diren erakunde horiekin harreman ona izatea. Ikor, zalantzarik gabe, erakunde horietako bat da, eta eragin ekonomiko handia du Donostian, bere langileen kopurua eta kualifikazioarengatik, eta negozio-bolumenarengatik ere. Enpresa-sare baten funtsezko eragilea da, eta hari lagundu, entzun eta lagundu behar diogu lehiakortasuna hobetzeko.
Iaz,Connect Group taldean sartzean, Ikor-ek merkatu globaletan zuen lekua indartu zuen, eragin-eremua handitu bait zuen, eta, gainera, zerbitzu eta produktu berriak sartu zituen bere eskaintzan. 2017an, Donostiako Sustapeneko enpresa berritzaile finkatu onenarena DonostiaINN Saria jaso zuen.
Enpresa honek urteak daramatza Donostiako Sustapenarekin elkarlanean hainbat programatan, hala nola Donostia Innovation Challenge, Donostiako gazteen berrikuntzarekin lotutako gaitasunak entrenatzeko gunea, hiriaren hainbat erronkari erantzuten dieten proiektuak garatuz. Gainera, start ups teknologikoei laguntzen die ezagutza teknologiko espezializatuaren bidez, eta sarean lan egiten du tokiko berrikuntzaren ekosistema sustatzeko eta kokatzeko.
Donostiako enpresak “Talent House” harrera- eta ostatu-zerbitzua ere erabiltzen du. Zerbitzu horren helburua, teknologia-zentroek eta enpresek, IKORen kasuan bezala, goi-mailako talentua erakartzea da.