PRESENTZIALA | Jasangarritasun arloko prestakuntza aisialdi turistikoaren sektorearentzat

Martxoak 05 | Martxoak 31 | Maiatzak 08 | Ekainak 05 

09:30etik 11:30era | PRESENTZIALA

* Lekua: Kamino Kalea Nº2  |  Kokapena ikusi

 

SAIOAREN HELBURUA

Jasangarritasunaren zenbait alderdi jorratuko dituzten prestakuntza saioak, aisialdi turistikoaren sektoreko enpresei zuzenduak.

Prestakuntza hau Donostiako aisialdi turistikoko enpresei eskainiko zaie. Lau prestakuntza saio desberdin izango dira, jasangarritasunarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako zenbait alderdi modu praktikoan lantzeko aukera emango dutenak, ariketa praktikoekin, kasu inspiratzaileekin eta adituen hitzaldiekin.

NORI ZUZENDUTAKOA DA ZERBITZUA?

Zerbitzu hau Donostian kokatutako aisialdi turistikoko eta sektore enogastronomikoko enpresei zuzendua da.

SAIO GUZTIETARA JOAN BEHAR DA?

Ez, saio bakoitza independentea da eta eduki desberdinak landuko dira. Nahi beste saiotara joan daiteke, bakoitzerako izena emanda.

ZEIN DA IZENA EMATEKO EPEA?

Saioa egin baino egun bat lehenagora arte eman ahalko dute izena enpresek.

NOLA EMAN IZENA?

Saioetan izena emateko eskaerak modu telematikoan egin beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bitartez.


 

PRESTAKUNTZAK

 

* Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta Europar Batasuneko Next-Generation funtsek finantzatuta.

Logo europasoloV3.jpg