Surfaren
batasuna eta
indarra Donostian

Surfeko Erauen

Olatuak eta itsasoa naturaren indarrak dira eta surfa ahalik eta modurik seguruenean praktikatzeko errespetatu egin behar dira eta funtzionamendua ezagutu behar da. Ezagutu zure mugak eta errespetatu beti hondartza bakoitzeko segurtasun-adierazpenak.

 

HONDARTZAKO ETA SURFEKO SEGURTASUN ARAUAK

icono historiaV2 icono historiaV2
Segurtasuna surfean Segurtasuna hondartzan
  1. Aztertu baldintzak.
  2. Egiaztatu surfeko ekipoa.
  3. Ez praktikatu inoiz surfa bakarrik.
  4. Zure mailaren arabera praktikatu surfa.
  5. Errespetatu *surfeko jarrera-kodea.
  6. Ez nahastu surfa alkoholarekin eta drogekin.
  7. Ez praktikatu surfa gauez.
  8. Jan ondoren, itxaron gutxienez 30 minutu uretara sartu aurretik
  9. Zaindu deshidratazioa eta hipotermia
  10. Zure burua arriskuan ikusten baduzu, eduki ohola zugandik gertu beti.
  11. Ezagutu hondartzako segurtasun-arauak.
  12. Luzatu surfa praktikatu aurretik.
  1. Jarri arreta sorosleek adierazitakoari bandera gorria, berdea...
  2. Aztertu hondartzako baldintzak.
  3. Aztertu korronteek nola funtzionatzen duten.
  4. Korrontean sartzen bazara (esteka)
  5. Hartu klaseak (esteka) surfa praktikatu aurretik.
  6. Ezagutu segurtasun-arauak eta *surfeko kodea.
  7. Zaindu zure gauzak.
  8. Ezagutu sorosleen kokapena eta haien ordutegia.

 

normasdesurf

Surfeko jarrera kodea

Surflariaren jarrera-kodea idatzi gabeko surfeko legeak definitzen ahalegintzen diren hainbat arau unibertsalek osatzen dute, surfeko praktika segurua bermatze aldera. Kode hori surflari guztiek jarraitu behar dute, maila albo batera utzita. 

  1. Ez saltatu olatuak (Drop in): Olatua lehertzen den tokitik gertuen dagoen surflariak izango du lehentasuna. Itxaron zuren txanda lineup-ean. Hasiberriek ez dute lineup-eraino joan behar, olatuak kontrolik handienarekin hartzeko gai direla seguru egon arte. Lineup. Olatuak lehertzen hasten diren eremua.

  2. Lineup-erantz arraunean egitea: Ez egin arraunean lineup-erantz olatuak lehertzen diren aldetik, hau da, beste surflariak etor daitezkeen aldetik. Olatuan datozen surflariek izango dute lehentasuna beti.

  3. Komunikazioa: Olatua hartzen duzunean, jakinarazi beste surflariei zer asmo duzun eta zer noranzko hartuko duzun.

  4. Ez askatu zure ohola: Heldu ohola olatuak pasatzen dituzunean eta ikasi azpitik pasatzen. Ez askatu ohola inoiz, beste surflariak larri zauritu ditzake.

  5. Errespetatu hondartza eta ozeanoa: Errespetatu tokiko surflariak, ez saiatu olatu guztiak hartzen eta errespetatu surflari adituenak. Mantendu ozeanoa eta hondartza garbi.

SURF CITY DONOSTIA PROIEKTUAK

Donostia Surf Cityren parte izan
nahi al duzu?

Surf City Donostia klusterraren parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.