Surfaren
batasuna eta
indarra Donostian

GUÉTHARY | Frantzia

Getariako portuaren esparruan hondartza txiki bat dago, itsasbeheran agerian geratzen dena, jendearen gozagarri. Kosta-lerro handia duen arren, haitzez eta labarrez beteta dago ia bere osotasunean. Hegoaldean, Akotzeko hondartza (Plage d'Acotz) dago, maskor itxurakoa. Frantziako politenetakoa da.

Inguruko parajea, zuhaitzez eta bidexkaz josia, zoragarria da. Hondartzako eremu batean harea dago, eta bestean errekarriak. Goialdeko kanpinetik, aurrez aurre ikusten da hondartza osoa.

OLATUAK / Guethary · La Fitenia · Avalanche

Getariak hiru olatu paregabe ditu. Lehenengoa, Getariako olatua, herriaren parean sortzen da. 5 metrorainoko altuera izan dezakeenez, surflari trebatuek besterik ezin dute hartu, ura asko arrastatzen duelako eta arriskutsua delako. Bigarren olatua, Abalantxa, ura azpiko haitzen kontra jo ondoren sortzen da. Tamaina handikoa izanik, surflari adituentzat besterik ez da egokia. Azkenik, Lafitenia olatua eskuin aldekoa eta oso luzea da, maila guztietako surflarientzat egokia.

SURF CITY DONOSTIA PROIEKTUAK

Donostia Surf Cityren parte izan
nahi al duzu?

Surf City Donostia klusterraren parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.