Digital Dend@k

 

Kontsumo ohitura berrietara egokitu eta Interneten zure denda “ireki” nahi al duzu?

Zure erantzuna baiezkoa bada, Digital Dend@k-ek aholkularitza eskaintzen dizu zure negozioa zer puntutan dagoen jakiteko, prestakuntza eskaintzen dizu zure negozioan tresna digitalak erabiltzen ikasteko, eta laguntza ekonomikoak ematen dizkizu, esate baterako ordenagailua erosteko.

 

  • ZERTAN DATZA DIGITAL DEND@K PROGRAMA?

    Digital Dend@k ingurune digitalean espezializatutako aholkularitza-programa bat da, eta zurekin batera zure negozioaren ingurune digitalarekin zerikusia duen guztian zer urrats egin behar dituzun identifikatuko dugu.

    Donostiako merkataritza bazara, aprobetxatu online merkatuak eskaintzen dituen aukera berriak eta egokitu kontsumitzaileen erosteko ohitura berrietara. Online merkataritzan hobetzeko eta arrakasta izateko beharrezkoak diren trebetasunak eta lan-ereduak eskuratzen laguntzen dizugu.

    Digital Dend@k prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du:

    • Marketin digitala
    • Internet bidezko salmenta
    • Datuen analisia.
  • NOLA GARATZEN DA DIGITAL DEND@K PROGRAMA?

    Lehenik eta behin, zure proiektua zertan datzan eta zer behar dituzun ikusiko dugu. Horretarako:

    1. Zurekin biltzen gara zure proiektua ezagutzeko eta ingurune digitalean zer behar duzun identifikatzeko.
    2. Dagozkion aholkularitza-arloetara bideratzen zaitugu: marketin digitala, e-commerce eta tokiko merkataritzarako datuen analisia. Bitartean, orientabideak ematen dizkizugu zure plan digitala aukeratzeko, Interneten saltzeko oinarrizko tresnak zein diren jakiteko eta datuak nola aztertu eta interpretatu jakiteko.

    Aholkularitza gauzatzeko modua honakoa da:

    • 9 saio, ordubetekoak (webinars), marketin digital, e-commerce eta datuen analisiari buruz.
    • Prestakuntzako 4 saio, 2 ordukoak, taldean egitekoak, marketin digital, e-commerce eta datuen analisirako ibilbide digitalari buruz.
    • Kasu bakoitzaren diagnostikoa eta aholkularitza pertsonal eta espezifikoa, 3 esparru horietako bakoitzean zertu behar dituzun ekintzak identifikatzeko moduaren gaineko orientazioa emateko.
  • NOLA HAR DEZAKEZU PARTE DIGITAL DEND@K-EN?

    Eskaera aurkezteko, web honetako formulario hau erabili behar duzu.

    ONLINE ESKAERA

 

formacion ekindendak

Dokumentazioa eta lotura erlazionatuak

ONLINE ESKAERA

 

* Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak finantzatua.

digitaldendak logos