Proiektu berritzaileetarako arreta eta orientazioa

 

Jakin nahi al duzu zer laguntza, programa eta zerbitzu dauden proiektu berritzaileentzat? Enpresa-proiektu berritzailea baldin baduzu esku artean, zurekin batera identifikatuko dugu zer behar duzun, eta orientatu eta lagundu egingo dizugu, zure proiektua garatu eta finkatu ahal izan dezazun.

 

  • ZER HELBURU DU?

    Gure helburua da zurea bezalako enpresei zerbitzu indibidualizatua eskaintzea, dituzten proiektu berritzaileak segurtasunez garatu ahal izan ditzaten.

  • NORENTZAT DA AHOLKULARITZA-ZERBITZUA?

    Zerbitzu horretara jo dezakete Donostian finkatuta dauden eta enpresa-proiektu berritzaileak garatu nahi dituzten enpresek.

  • ZER EPE DAGO ZERBITZUA ESKATZEKO?

    Zerbitzu hau urte osoan zehar dago zabalik.

  • ZER DA AHOLKULARITZA-ZERBITZUA?

    Lehenik, zure proiektua zertan datzan eta zer behar dituzun ikusten dugu.

    Horregatik, proiektu berritzaile bat baldin baduzu, zurekin elkartuko gara, zure proiektua sakon ezagutzeko. Eta hori gauzatzeko zer behar duzun identifikatu ondoren, zure bide-orria egin eta Donostia Sustapenaren zenbait zerbitzutan zehar gidatuko zaitugu.

  • NOLA ESKATU?

    Eskaera aurkezteko, honako formulario hau erabili behar duzu.

    ONLINE ESKAERA

Dokumentazioa eta lotura erlazionatuak

ONLINE ESKAERA