I+G+b proiektuen finantzaketa publikoari buruzko aholkularitza

 

Ikasi nahi al duzu zure proiektuak finantzazio publiko estatala edo europarra eskuratzeko prestatzen?

Lagundu egingo dizugu, zure proiektua aurkeztu eta zure ideia berritzaileetarako laguntzak lortzeko nola mugitu behar duzun jakin dezazun.

 

  • ZERTARAKO DA ZERBITZU HAU?

    Zerbitzuak aholkularitza espezifikoa eskaini nahi du enpresa-proiektu berritzaileentzat, nazio eta nazioarte mailako finantzaketa publikoa bila dezaten.

  • NORK JO DEZAKE ZERBITZURA?

    Proiektu berritzaileak dituzten enpresek, Donostian bulegoa dutenek.

  • NOIZ ESKA DAITEKE?

    Zerbitzu hau urte osoan zehar dago zabalik.

  • ZERTAN DATZA ZERBITZUA?

    I+G+b proiektuetarako finantzaketa publikoari buruzko aholkularitza-zerbitzua zure enpresaren beharrak ezagutzeko bilera batekin hasten da.

    Lehen balorazioaren ondoren, Donostia Sustapenak pertsona arduradun bat esleituko du, eta horrexek proposatuko dizu zure enpresak segitu behar duen bide-orria, gauzatu beharko dituzuen neurriekin batera. Donostia Sustapenaren lan horrek 20 ordu hartuko ditu gehienez.

  • NOLA ESKATU LAGUNTZA?

    Eskaera aurkezteko, honako formulario hau erabili behar duzu.

    ONLINE ESKAERA

Dokumentazioa eta lotura erlazionatuak

ONLINE ESKAERA