Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Vicomtech Bonu Teknologikoa

 
 

Bonu teknologikoak dira Vicomtech-ek gure enpresa-ehunari teknologia eta zerbitzu aurreratuak transmititzeko programa bat

Bonu teknologikoak euskarri ekonomikoko tresna batzuk dira, eta haien helburua da zentroek duten ezagutza aurreratuak Donostiako enpresen eraldaketan berehalako inpaktua izatea eta negozio-aukera berriak sortzea, enpreson lehiakortasuna hobetzeko.

Vicomtech ikerketa aplikatuko zentro bat da, hainbat teknologiatan espezializatua, hala nola interakzio aurreratuan, ikuspen artifizialean, datuen adimenean, ordenagailu bidezko grafikoetan, eta hizketa eta hizkuntza naturalean. Haren helburu nagusietako bat da gure inguruko enpresa eta erakundeek adierazitako eremuetan dituzten ikerketa aplikatuko, garapeneko eta berrikuntza teknologikoko beharrei erantzutea, eta, hala, haien lehiakortasuna hobetzea, bai eta gure gizartearen garapen ekonomikoa eta bizi kalitatea hobetzea ere.

  • NORI ZUZENDUTA DAUDE LAGUNTZA HORIEK?

    Laguntza horiek egoitza fiskala eta lantokia Donostian duten eta proiektua lantoki horretan garatzen duten enpresa txikiei zuzenduta daude.

    Gainera, onuradun izan daitezke enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak edo sustatzaileak.

    Bi kasuetan, proiektu berritzaileak aurkeztu beharko dituzte.

  • ZER LOR DEZAKET BONU TEKNOLOGIKOEKIN?

    Bonuen bidez, Vicomtech-ekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzen eta garatzen ditugu, Vicomtech-en garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.

    Osagai teknologikoa duten tokiko proiektuak babestu nahi ditugu, Vicomtech-ek produktu eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetan eman ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterlanen eta laguntza teknikoen bidez

  • BONU ETA KOFINANTZAKETA MOTA DESBERDINAK DAUDE?

    Bai, eskatzailearen tamainaren, proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, bonu eta kofinantziazio mota hauek planteatzen dira:

    Bonuaren balioa, noiz arte (BEZik gabe)

    Kofinantzaketa

    8.000 €

    • Donostiako Sustapenak %70
    • Vicomtech-ek %30

    14.500 €

    • Donostiako Sustapenak %55
    • Vicomtech-ek %35
    • Enpresak/ekintzaileak bonuaren balioaren %10 ordaindu beharko du

    Bonu Teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

    Bonuaren eskatzaileak eskatu nahi duen bonu mota proposatu ahal izango duen arren, zentro teknologikoak eta Donostiako Sustapenak erabakiko dute/dute bonu mota.

    Emango den bonu-mota onuradunari bonua eman zaiola jakinarazten zaion unean zehaztuko da.

    Adibide gisa, onuradunek zer zerbitzu tipologia eska ditzaketen adieraziko da jarraian.

     

    1. adibidea: garapen teknologikoak martxan dituen eta faseren batean laguntza behar izan dezakeen enpresa. Adibidez:

    Enpresak produktu bat du (adibidez, software aplikazio bat) eta modulu bat hobetu nahi du (adibidez, eskuzko prozesu bat automatizatu) edo berri bat sortu nahi du (adibidez, datuak ustiatzeko eta bistaratzeko modulu berri bat). Bonu Teknologikoa programaren bidez, enpresak funtsak lortu ditzake, proiektuaren neurriaren arabera, zalantza teknikoak argitzeko, bideragarritasun teknikoaren azterketa egiteko, arkitekturari buruzko aholkularitza teknologikorako, aplikazioaren kodea garatzen den bitartean monitorizazioa eta akonpainamendu orokorra ordaintzeko, modulua bera garatzeko edo hobekuntzak integratzeko.

     

    2. adibidea: produktu/zerbitzu ideia bat duen eta produktuaren bideragarritasun teknikoaren azterketa egin nahi duen ekintzailea. Adibidez:

    X ekintzaileari produktu/zerbitzu teknologiko bat bururatu zaio (adibidez, kale batean aparkatzeko libre dauden plazak adierazteko gailua), eta ez daki zer teknologia erabili, ez eta irtenbide hori merkatuak onartuko lukeen prezio tartearen barruan egongo litzatekeen ere. Pertsona ekintzaileak, Bonu Teknologikoa programaren bidez, produktuaren bideragarritasun teknikoaren azterketa ordaintzeko funtsak lortu ditzake. Azterketak puntu hauek izango lituzke:

    Arazoa edo beharra aztertzea eta eskakizun funtzionalak aztertzea.

    Irtenbide teknologiko alternatiboak aztertzea eta ebaluatzea. Produktuak eskatutako funtzioak garatzeko funtsezko teknologiak identifikatzea.

    Kostua eta onura aztertzea, abantailak, lotutako kostuak eta arriskuak baloratuz (RFID duten baldosak farolei lotuta, ikusmen artifiziala, etab.).

    Garapen teknologikorako estrategia eta plana ezartzea, gutxieneko prototipo bideragarria definitzea eta hori lortzeko hurrengo urratsak.

     

    3. adibidea: eremu emergenteetako teknologiak (Big Data-Analytics, Internet of Things-Wearables, 3D inprimaketa) bere produktuetan edo prozesuetan txertatzeko aukerak aztertu nahi dituen enpresa/pertsona ekintzailea. Adibidez:

    Enpresak bere negozioa berritzeko aukerak aztertu nahi ditu, bere produktuan IoT teknologia emergenteen aplikazio berrietatik abiatuta (adibidez, etxeko eta argiztapeneko artikuluei funtzionalitate berriak gehitzeko aukerak aztertuz, haien artean eta Internetekin interkonektatuta). Bonu Teknologikoa programaren bidez, enpresak bere produktu/prozesu espezifikoan teknologia emergenteak txertatzeko aukeren mapa bat egiteko funtsak lortu ditzake, honako puntu hauek barne:

    Teknologia emergente garrantzitsuen agertokiak aztertzea enpresaren produktuarekin/prozesuarekin lotuta, eta hurbileko kasuen erreferentziak aztertzea.

    Aukera zehatzak identifikatzea eta hautatzea.

    Bideragarritasun teknikoaren ebaluazioa eta kostu-onuraren azterketa egitea.

  • ZEIN DA VICOMTECH BONU TEKNOLOGIKOEN ZERBITZUEN KATALOGOA?

    VICOMTECH ZERBITZUEN KATALOGOA

    EITK TEKNOLOGIEN ZERBITZUAK

    Softwarea: kontzeptu probak, SW arkitekturen diseinua, prototipatze azkarraren analisia edo aplikazioen bideragarritasuna:

    • Adimen artifiziala (Machine Learning, Deep Learning…).
    • Irudiaren teknologiak, bistaratzea, konputazioa eta datuen analisi adimenduna eta pertsona-makina elkarreragina sektore klinikoan, sozio-sanitarioan, bioteknologikoan eta farmazeutikoan.
    • Eredu prediktiboak eta erabakiaren euskarri sistemak sortzea, gaixotasunen prebentzio, estratifikazio eta pronostikoaren aurreikuspenerako. 
    • Osasunari buruzko datu heterogeneoak integratzea eta harmonizatzea, datu omikoak aztertzea eta eskala handian prozesatzea (Big Data), medikuntza pertsonalizatua ezartzeko.
    • 5G kontzeptuko probak industria inguruneetan edo mugikortasun edo kudeaketa eredu berriei eta azpiegiturei lotuta.
    • Multimedia edukiak kudeatzea (ikus-entzunezko edukiaren latentzia baxuko banaketa denbora errealean, QoE esperientziaren kalitatea maximizatzeko algoritmoak eta banaketa kostuen optimizazioa).
    • Multimedia zerbitzuekin elkarreragiteko teknologiak (3D Media edukiaren bistaratzea eta interakzioa, bideoa, audioa, bideo onmidirekzionalak eta 3D barne; eta pantaila anitzeko zerbitzuen orkestrazioa).
    • Itzulpen automatikoko sistemak.
    • Hizkuntza ezagutzeko eta transkripziorako sistemak.
    • Hizkuntza naturala automatikoki prozesatzeko sistemak, testu bolumen handietan.
    • Datu bolumen handiak ustiatzeko sistemak
    • (Big Data, Data Intelligence, Visual Analytics) eta energia eta prozesu industrialetarako eredu prediktiboak sortzea.
    • Ikusmen artifizialeko aplikazioak denbora errealean.
    • Errealitate areagotuaren eta errealitate birtual aplikatuaren aplikazioak.
    • Simulazioak (Digital Twin, Modelatze biomekanikoa irudian oinarrituta).
    • Informazio sistema eta komunikazio sare tradizionaletan nahiz industrialetan ohiz kanpoko portaerak eta portaera gaiztoak detektatzeko zibersegurtasuna.
    • Transakzio sistemetan, ikaskuntza automatikoko ereduetan edo software aplikazioetan ahuleziak bilatzeko zibersegurtasuna.

    PRODUKTUA DISEINATZEKO ZERBITZUAK

    •  Algoritmia integratzea HW dedikatuan eta/edo prozesamendu baxukoan (i.MX, ARM arkitekturak, GPU prozesamendua, etab.).
  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, 2023ko Azaroaren 15 arte.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus/eu).

    Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz: “Bono Teknologikoen 2023ko Programa”

    Honako dokumentazio hau aurkeztu behar duzu:

    Administrazio-agiriak:

    a) Eskabide-orria (Eskabidearen eranskina).

    b) Laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen banku-datuen eranskina, dagokion banku-erakundeak zigilatua, edo banku-agiri baliokidea, banku-erakundeak behar bezala zigilatua.

    c) Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.

    d) Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, ahalordedunaren NANa.

    Deskribapen-memoria teknikoa eta ekonomikoa:

    e) Proiektuaren memoriaren gidoiaren eranskina:

    Memoriak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak), eta argi eta garbi adierazi beharko du zer egoeratan dagoen.

    Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa eratu aurretik), enpresa-plan bat aurkeztu beharko du, honako informazio honekin:

    • Funtsezko bazkideak: proiektuaren sustatzaileen aurkezpena.
    • Funtsezko jarduerak: Garatu beharreko jardueren xehetasunak
    • Balio-proposamena: planteatutako abantailaren xehetasuna
    • Bezeroen segmentua: helburuko bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
    • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena
    • Aurreikusitako diru-sarreren iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena
    • Proiektua garatuko den zentroa edo establezimendua Donostian egongo delako konpromisoa.
  • NOLAKOA IZANGO DA EBAZPENA?

    Eskabideak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza horretara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Proiektu guztiek ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan behar dute:

    • Egungo merkatuarekiko edo gizartearekiko balio diferentziala
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
    • I+G proiektuak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten negozio-prozesuak edo -ereduak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Proiektu berritzaileari buruzko balorazio orokorra: 70 puntu, gehienez. Gutxienez 60 lortu beharko dira proiektua onartzeko eta bonu teknologikoa ebaluatzeko.
    • Garapen teknologikoari buruzko balorazio espezifikoa, Bonu Teknologikoa, eta gutxienez 20 puntu lortu behar dira bonua onartua izan dadin.

    2022 eta 2023ko deialdian eratutako Ekin+ eta Ekin+ Salud programetan onartutako proiektuak bonu teknologikoaren balorazio espezifikoan baino ez dira ebaluatu beharko, eta proiektu berritzailearen balorazioa onartutzat joko da.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, eskabidea erregistratzen den egunetik zenbatzen hasita.

  • ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA ETA MODUA?

    Bonu teknologikoaren zerbitzua emateko gehieneko epea Donostiako Sustapenaren eta agente laguntzailearen artean adostuko da, egin beharreko lanen arabera, eta hala adieraziko da laguntzaren ebazpenean.

    Zerbitzua amaitu ondoren, eta zerbitzua amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko du.