Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Tecnun Bonu Teknologikoa

 
 

Bonu teknologikoak dira Tecnun-ek gure enpresa-ehunari teknologia eta zerbitzu aurreratuak transmititzeko programa bat.

Bonu teknologikoak euskarri ekonomikoko tresna batzuk dira, eta haien helburua da zentroek duten ezagutza aurreratuak Donostiako enpresen eraldaketan berehalako inpaktua izatea eta negozio-aukera berriak sortzea, enpreson lehiakortasuna hobetzeko.

Nafarroako Unibertsitatearen TECNUN Ingeniaritza Eskolak ingeniarien prestakuntza profesionalean, zientifikoan eta humanoan dihardu lanean Donostian, azken 55 urtean baino gehiagoan. TECNUNek modu orekatuan uztartzen ditu irakaskuntza, ikerketa eta gizartearentzako zerbitzua 1961ean sortu zenetik, eta elkarren osagarri bihurtzen ditu jarduera horiek.

Tecnun 4 departamentutan eta 14 ikerketa taldetan egituratzen da: Ingeniaritza Biomedikoa eta Zientziak, Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa, Industria Antolaketa eta Ingeniaritza Mekanikoa eta Materialak. Erakunde horri esker, puntako ikerketa-proiektuak egin daitezke, ezagutza-adar bakoitzeko adituen lankidetza estuaren bidez.

  • NORI ZUZENDUTA DAUDE LAGUNTZA HORIEK?

    Laguntza horiek egoitza fiskala eta lantokia Donostian duten eta proiektua lantoki horretan garatzen duten enpresa txikiei zuzenduta daude.

    Gainera, onuradun izan daitezke enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak edo sustatzaileak.

    Bi kasuetan, proiektu berritzaileak aurkeztu beharko dituzte.

  • ZER LOR DEZAKET BONU TEKNOLOGIKOEKIN?

    Bonuen bidez, Tecnunekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzen eta garatzen ditugu, Tecnunen garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.

    Osagai teknologikoa duten tokiko proiektuak babestu nahi ditugu, Tecnunek produktu eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetan eman ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterlanen eta laguntza teknikoen bidez.

  • BONU ETA KOFINANTZAKETA MOTA DESBERDINAK DAUDE?

    Ez. Tenkunen kasuan, bonu guztiak 8.000 eurokoak izango dira, eta honela finantzatuko dira:

    Bonuaren balioa, noiz arte (BEZik gabe)

    Kofinantzaketa

    8.000 €

    • Donostiako Sustapenak %70
    • Tecnunek %30

    Bonu Teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

    Adibide gisa, onuradunek zer zerbitzu tipologia eska ditzaketen adieraziko da jarraian.

     

    1. adibidea: garapen teknologikoak martxan dituen eta faseren batean laguntza behar izan dezakeen enpresa. Adibidez:

    Enpresak produktu sorta bat du eta berri bat merkaturatu nahi du (adibidez, sentsore bateriadunen sare bat du eta sentsore autoelikatuen sare bat nahi du). Enpresak, Bonu Teknologikoa programaren bidez, entseguak ordaintzeko funtsak edo energiaren zatia kudeatzeko software garapen zehatz bat lortu ditzake.

     

    2. adibidea: produktu/zerbitzu ideia bat duen eta produktuaren bideragarritasun teknikoaren azterketa egin nahi duen ekintzailea:

    X ekitzaileari produktu/zerbitzu teknologiko bat bururatu zaio (adibidez, kale batean aparkatzeko libre dauden plazak adierazteko gailua), eta ez daki zer teknologia erabili, ez eta irtenbide hori merkatuak onartuko lukeen prezio tartearen barruan egongo litzatekeen ere. Pertsona ekintzaileak, Bonu Teknologikoa programaren bidez, produktuaren bideragarritasun teknikoaren azterketa ordaintzeko funtsak lortu ditzake. Azterketak puntu hauek izango lituzke:

    • Eskakizun funtzionalak aztertzea.
    • Produktuak eskatutako funtzioak garatzeko funtsezkoak diren teknologiak aztertzea – abantailak eta desabantailak identifikatzea, bai eta horiei lotutako kostua ere.
    • Bloke nagusiak eta horiei lotutako kostua identifikatzea.
    • Garapen teknologikoko estrategian bideratzea.
  • ZEIN DA CIC NANOGUNE BONU TEKNOLOGIKOEN ZERBITZUEN KATALOGOA?

    TECNUN-EKO ZERBITZUEN KATALAGOA

    TEIC TEKNOLOGIEN ZERBITZUAK

    • Bideragarritasun tekniko-ekonomikoaren analisia elektronikako zirkuitu integratuan sartzeko.
    • Bloke analogiko integratuak modu eskematikoan diseinatzea.
    • Zirkuitu integratuen karakterizazioa.
    • Maiztasun handiko haririk gabeko komunikazioei buruzko aholkularitza teknologikoa.
    • Errendimendu handiko PCBn diseinua eta simulazioa.
    • Antenen diseinua eta simulazioa zehaztapenen arabera.
    • Simulazio elektromagnetikoak.
    • Antenen karakterizazioa.
    • RFID pasiboen eta aktiboen karakterizazioa.
    • Chipless sentsoredun IoT aplikazioen bideragarritasun-azterketa.
    • Prozesu industrialetako uraren eta energiaren kontsumoaren eta kalitatearen diagnostiko integrala.
    • Ekonomia zirkularrerako enpresa digitalizatzeko aukeren azterketa.
    • Ekonomia zirkularra garatzeko plataforma digitalak aplikatzea

    SEGURTASUN-ZERBITZUAK

    • Enpresa eta azpiegitura kritikoen erresilientzia analisia.

    PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZUAK

    • “Serious games”-en definizioa eta industria-simulagailuak prestakuntza-ikastaro online eta presentzialetarako.
    • Irakaskuntza-teknologiei buruzko aholkularitza.
    • Gaitasun digitalei buruzko aholkularitza eta negozio-ereduen digitalizazioa.

    DISEINU, MODELIZAZIO ETA SIMULAZIO ZERBITZUAK

    • Produktu berrien industria-diseinurako metodologien inguruko aholkularitza teknikoa.
    • Produktu, prozesu edo sistema berri baten alderdi ergonomikoei buruzko aholkularitza.
    • Produktu, prozesu edo sistema berri bat modelatzeko eta simulatzeko erremintak garatzea, bideragarritasuna egiaztatu eta diseinua eta kontzeptua aurrez definitzeko.
    • Produktu, prozesu edo sistema berri baten alderdi mekanikoei buruzko aholkularitza teknikoa.
    • Produktu, prozesu edo sistema baten analisi esperimentala, sentsorizazioa, monitorizazioa eta diagnostikoa, behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko eta gerta daitezkeen akatsak identifikatu eta zuzentzeko.
    • Programa konputazional espezifikoen bitartez, produktu, prozesu edo sistema baten kalkulu aurreratuak, behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko eta gerta daitezkeen akatsak identifikatu eta zuzentzeko, esperimentalki sakondu ezin diren kasuetan.
    • Egituren simulazioa eta modelatzea (zuntzak, material porotsua, e.a.).
    • Biomaterialen degradazio-prozesuen simulazioa.
    • Prozesu zelular sinpleen simulazioa (migrazioa, deformazioa, e.a.).

    KULTIBO-EUSKARRIEN ZERBITZUAK

    • -Diseinu digitala, egitura porotsuen, fibrilarren eta abarren simulazioa eta modelatzea.
    • -Biomaterialen egituretatik abiatuta degradazioa eta hedapena simulatzea.
    • -Biomaterialen karakterizazio mekanikoa: Saiakuntza uniaxialak eta reometria (tenperatura kontrolatua)
    • -Scaffold polimerikoak fabrikatzeko teknologiak: Electrospinning, FDM, casting, etab.
    • -Bioinprimatze-probak biomaterial polimerikoekin, hidrogelekin eta abarrekin.

    EKONOMIA ZIRKULARREKO ZERBITZUAK

    • -Ekonomia zirkularra hobetzeko ekintzak identifikatzea, aukerak aztertzea eta ekintza-plana egitea
    • -Kontsumo iraunkorreko lineetan oinarritutako negozio-ildo berriak aztertzea eta garatzeko proposamenak egitea.
  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, 2023ko Azaroaren 15 arte.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus/eu).

    Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz: “Bono Teknologikoen 2023ko Programa”

    Honako dokumentazio hau aurkeztu behar duzu:

    Administrazio-agiriak:

    a) Eskabide-orria (Eskabidearen eranskina).

    b) Laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen banku-datuen eranskina, dagokion banku-erakundeak zigilatua, edo banku-agiri baliokidea, banku-erakundeak behar bezala zigilatua.

    c) Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.

    d) Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, ahalordedunaren NANa.

    Deskribapen-memoria teknikoa eta ekonomikoa:

    e) Proiektuaren memoriaren gidoiaren eranskina:

    Memoriak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak), eta argi eta garbi adierazi beharko du zer egoeratan dagoen.

    Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa eratu aurretik), enpresa-plan bat aurkeztu beharko du, honako informazio honekin:

    • Funtsezko bazkideak: proiektuaren sustatzaileen aurkezpena.
    • Funtsezko jarduerak: Garatu beharreko jardueren xehetasunak
    • Balio-proposamena: planteatutako abantailaren xehetasuna
    • Bezeroen segmentua: helburuko bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
    • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena
    • Aurreikusitako diru-sarreren iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena
    • Proiektua garatuko den zentroa edo establezimendua Donostian egongo delako konpromisoa.
  • NOLAKOA IZANGO DA EBAZPENA?

    Eskabideak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza horretara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Proiektu guztiek ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan behar dute:

    • Egungo merkatuarekiko edo gizartearekiko balio diferentziala
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
    • I+G proiektuak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten negozio-prozesuak edo -ereduak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Proiektu berritzaileari buruzko balorazio orokorra: 70 puntu, gehienez. Gutxienez 60 lortu beharko dira proiektua onartzeko eta bonu teknologikoa ebaluatzeko.
    • Garapen teknologikoari buruzko balorazio espezifikoa, Bonu Teknologikoa, eta gutxienez 20 puntu lortu behar dira bonua onartua izan dadin.

    2022 eta 2023ko deialdian eratutako Ekin+ eta Ekin+ Salud programetan onartutako proiektuak bonu teknologikoaren balorazio espezifikoan baino ez dira ebaluatu beharko, eta proiektu berritzailearen balorazioa onartutzat joko da.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, eskabidea erregistratzen den egunetik zenbatzen hasita.

  • ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA ETA MODUA?

    Bonu teknologikoaren zerbitzua emateko gehieneko epea Donostiako Sustapenaren eta agente laguntzailearen artean adostuko da, egin beharreko lanen arabera, eta hala adieraziko da laguntzaren ebazpenean.

    Zerbitzua amaitu ondoren, eta zerbitzua amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko du.