Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Kontrataziorako laguntzak | Alpes plana 2024

 
 

Donostian enpleguaren sorrera sustatzeko kontrataziorako laguntzak, enplegua sustatzeko toki ekintzetarako dirulaguntzen 2024ko deialdiaren barruan (E.H.A.A, 2024ko apirilaren 2koa)

Eskaerak azaroaren 28an irekiko dira, 09:00etatik aurrera.

  • NORENTZAT DIRA LAGUNTZA HAUEK?

    Laguntza hauek lantokia eta jarduera ekonomikoa Donostiako udal-mugartean duten tokiko enpresentzat, izaera pribatuko pertsona fisiko eta juridikoentzat dira.

  • ZER BETEKIZUN BETE BEHAR DITU PERTSONA LANGABEAK?

    Kontratatutako pertsonak langabeak izango dira eta Lanbide-EEZn (Euskal Enplegu Zerbitzua) enplegu eskatzaile gisa izena emanda egongo dira. Izena emateko eguna lan harremana hasteko eguna baino lehenagokoa izango da.

    Langabetuak ezin dira Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean edo Langile Autonomoen Araubide Berezian langile gisa izena emanda egon, gutxienez lan harremana hasi aurreko egunetik aurrera. Ez dira kontuan hartuko –baldintza hori betetzen dela esateko– Lanbiden "zerbitzuen eskatzaile gisa" izena emanda dauden pertsonak.

    Kontratatzen diren pertsonek Donostian erroldatuta egon behar dute lan harremana hasi aurreko egunean, gutxienez. Gutxienez, lan harremana hasten den egunean eta aurre-aurrekoan erroldatzea frogatzen dutenak bakarrik izango dira onargarriak.

  • ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITU LANAK?

    Lan kontratuaren hasiera data 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.

    • Lanpostuak enpresaren jarduerari zuzenean lotuta egon behar du.
    • Laguntzaren xede den kontratazioaren bidez kontratatutako pertsonaren lantokia Donostiako udal-mugartean egongo da.
    • Lan kontratuak diruz laguntzen den aldi osoan egon behar du indarrean, gutxienez % 50eko lanaldiarekin:
    • Kontratu mugagabeen kasuan, aldi hori gutxienez 12 hilabetekoa izango da.
    • Hiru eta sei hilabeteko iraupen jakina duten emakumeen kontratuetan (artisten kontratuak), aipatu aldiak pertsona horren kontratazioaren iraunaldia hartu beharko du barnean.

    Sei hilabetetik gorako iraupen jakina duten eta artistei egiten zaizkien kontratuetan, kontratuak gutxienez sei hilabetez egon beharko du indarrean.

    Kontratazioek enplegu sorrera garbia ekarri behar dute ondorioz, diruz lagundutako kontratuarekin enplegatutako pertsonak lanean hasi aurreko SEI (6) HILABETEETAN enpresak izan duen batez besteko langile kopuruaren gainean.

  • NORTZUK JOTZEN DIRA GIZATALDEKO KIDE DIREN ETA KIDE EZ DIREN LANGABETUTZAT?

    Gizataldeetakoak: ondoko talde hauetako bateko kide diren langabetuen kontratazioak:

    • DSBEren (diru-sarrerak bermatzeko errentaren) titularrak.
    • Kontratua egiteko egunean 35 urte baino gutxiago dituzten pertsonak.
    • Iraupen luzeko langabezian daudenak: Iraupen luzeko langabezian dauden pertsonatzat hartuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan kontratatu aurreko 540 egunetan "enplegu eskatzaile" gisa izena emanda egon direnak, baldin eta aldi horretan gutxienez 360 egun langabezian egon badira.
    • 55 urtetik gorako pertsonak.

    Gizataldeetakoak ez direnak: aurreko taldeetako kide EZ diren langabetuen kontratazioak.

  • ZEINTZUK DIRA DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOAK?

    1) Kolektibo hauetako kideak diren langabetuen kontratazio mugagabera bideratutako laguntzak:

    1. Gizonei lanaldi osora egindako lan-kontratu MUGAGABE bakoitzeko HAMAR MILA EUROKO (10.000,00 €) gehienezko laguntza.
    2. Emakumeei lanaldi osora egindako lan-kontratu MUGAGABE bakoitzeko HAMAIKA MILA EUROKO (11.000,00 €) gehienezko laguntza.
    3. Gizonei lanaldi erdira egindako lan-kontratu MUGAGABE bakoitzeko BOST MILA EUROKO (5.000,00 €) gehienezko laguntza.
    4. Emakumeei lanaldi erdira egindako lan-kontratu MUGAGABE bakoitzeko BOST MILA ETA BOSTEHUN EUROKO (5.500,00 €) gehienezko laguntza.

    Kontratazioak % 50etik gorako lanaldiekin egiten badira, dirulaguntza (laguntzaren gehienezko muga) lanaldiarekiko proportzionala izango da.

    2) Aurreko a) atalean aipatzen diren kolektiboetako kideak ez diren langabetuen kontratazio mugagabera bideratutako laguntzak

    1. Gizonei lanaldi osora egindako lan-kontratu MUGAGABE bakoitzeko ZORTZI MILA EUROKO (8.000,00 €) gehienezko laguntza.
    2. Emakumeei lanaldi osora egindako lan-kontratu MUGAGABE bakoitzeko ZORTZI MILA ETA ZORTZIEHUN EUROKO (8.800,00 €) gehienezko laguntza.
    3. Gizonei lanaldi erdira egindako lan-kontratu MUGAGABE bakoitzeko LAU MILA EUROKO (4.000,00 €) gehienezko laguntza.
    4. Emakumeei lanaldi erdira egindako lan-kontratu MUGAGABE bakoitzeko LAU MILA ETA LAUREHUN EUROKO (4.400,00 €) gehienezko laguntza.

    % 50etik gorako lanaldiko kontratazio MUGAGABEEN kasuan, dirulaguntza (laguntzaren gehienezko muga) lan egindako lan-egunekiko proportzionala izango da.

    3) Honako kolektiboetako kide diren pertsona artisten eta ikuskizun publikoetan teknikari eta laguntzaile lanetan aritzeko langabetuen iraupen mugatuko kontratu artistikoetara bideratutako laguntzak 407 edo 507 lan-kontratuko kodea (L.K.):

    1. Gizonei lanaldi osora egindako 6 HILABETEKO EDO GEHIAGOKO iraupen mugatuko kontratu bakoitzeko ZAZPI MILA ETA BOSTEHUN EUROKO (7.500,00 €) gehienezko laguntza.
    2. Emakumeei lanaldi osora egindako 6 HILABETEKO EDO GEHIAGOKO iraupen mugatuko kontratu bakoitzeko ZORTZI MILA ETA BERREHUN ETA BERROGEITA HAMAR EUROKO (8.250,00 €) gehienezko laguntza.
    3. Emakumeei lanaldi erdira egindako 6 HILABETE EDO GEHIAGOKO IRAUPEN mugatuko kontratu bakoitzeko LAU MILA ETA EHUN ETA HOGEITA BOST MILA EUROKO (4.125,00 €) gehienezko laguntza. Kontratazio horiek % 50etik gorako lanaldiekin egiten badira, dirulaguntza (laguntzaren gehienezko muga) lanaldiarekiko proportzionala izango da.

    4) Aurreko 5.3) atalean aipatzen diren kolektiboetako kide ez diren pertsona artisten eta ikuskizun publikoetan teknikari eta laguntzaile lanetan aritzeko langabetuen iraupen mugatuko kontratu artistikoetara bideratutako laguntzak, 407 edo 507 kontratu-kodea:

    1. Gizonei lanaldi osora egindako 6 HILABETEKO EDO GEHIAGOKO iraupen mugatuko kontratu bakoitzeko SEI MIL EUROKO (6.000,00 €) gehienezko laguntza.
    2. Emakumeei lanaldi osora egindako 6 HILABETEKO EDO GEHIAGOKO iraupen mugatuko kontratu bakoitzeko SEI MIL ETA SEIEHUN EUROKO (6.600,00 €) gehienezko laguntza.
    3. Emakumeei lanaldi erdira egindako 3 ETA 6 hilabete arteko iraupen mugatuko kontratu bakoitzeko HIRU MILA ETA HIRUREHUN EUROKO (3.300,00 €) gehienezko laguntza. Kontratazio horiek % 50etik gorako lanaldiekin egiten badira, dirulaguntza (laguntzaren gehienezko muga) lanaldiarekiko proportzionala izango da.

    Deskribatutako kolektiboetako kide diren pertsonak kontratatzeko laguntzen kasuan, laguntzaren azken zenbatekoak ezingo du gainditu kontratutako pertsonaren soldatako kostuen eta Gizarte Segurantzako kostuen % 100a, kontratu amaierako indemnizazioak barne, eta enpresaren konturako Gizarte Segurantzako kuota behin dagozkion hobari edota kenkariak deskontatuta.

    Deskribatutako kolektiboetako kide ez diren pertsonak kontratatzeko laguntzen kasuan, laguntzaren azken zenbatekoak ezingo du gainditu kontratutako pertsonen soldatako kostuen eta Gizarte Segurantzako kostuen % 75a, kontratu amaierako indemnizazioak barne, eta enpresaren konturako Gizarte Segurantzako kuota behin dagozkion hobari edota kenkariak deskontatuta.

  • NOLA EGINGO DIRA ORDAINKETAK?

    Dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, hots, emandako dirulaguntzaren % 100a ordainduko da, honela: 5. artikuluko 1. eta 2. puntuetan aipatzen diren kontratu mugagabeen kasuan:

    • 2024/01/01 eta 2024/06/30 bitartean hasitako kontratuen kasuan, dirulaguntzaren % 100a kontratazioaren lehenengo 12 hilabeteen osteko bi hilabeteko epean aurkeztu beharko den azken justifikazioa aurkeztu ondoren ordainduko da.
    • 2024/07/01 eta 2024/12/31 bitartean hasitako kontratuen kasuan, ordainketa bakar bat egingo da, hilabeteko epean baina inoiz ez dirulaguntza eman aurretik aurkeztu beharko den lehenengo justifikazioa bidali eta gero, kontratazioaren lehenengo 6 hilabeteak igarota. Kontratazio horien kasuan, bigarren justifikazioa ere (azken justifikazioa) aurkeztu beharko da, bi hilabeteko epean, kontratazioaren lehenengo 12 hilabeteak igarota.
    • Artistei egiten zaizkien iraupen jakineko kontratuen kasuan (5. artikuluko 3. eta 4. puntuetan aipatutako kontratuak), dirulaguntzaren % 100a diruz laguntzen den aldia bukatu ondorengo bi hilabeteko epean aurkeztu beharreko azken justifikazioa aurkeztu eta gero ordainduko da.
  • ZENBATEKOA DA LAGUNTZA HORIETARA BIDERATUTAKO FUNTSA?

    Lanbide-EEZren dirulaguntzaren Oinarrietan eta enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2024ko laguntzen deialdiari buruzko 2024ko uztailaren 23ko Ebazpenean arautu ziren dirulaguntza horietara BOSTEHUN ETA BERROGEITA ZAZPI MILA SEIEHUN ETA LAROGEITA SEI EURO ETA HOGEITA HAMAIKA ZENTIMOKO (547.686,31 Є) bideratuko du Donostiako Sustapenak.

  • ZENBAT LAGUNTZA ESKA DEZAKET?

    Gehienez 2 laguntza eman ahal izango dira pertsona onuradun bakoitzeko.

  • ESKABIDEARI DAGOKIONEZ, ZER IZAN BEHAR DUT KONTUAN?

    Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta laguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte iraungo du (horren berri Donostiako Sustapenaren webgunean emango da) edo, bestela, deialdia itxi arte, hots, 2025ko urtarrilaren 31ra arte.

    Eskaerak bide telematikoz aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio eskatzeko edo kontsulta egiteko, 943 482800 telefonoa edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoa erabil daiteke, gaian honako hau adierazita: "KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK, 2024".Eranskinak osorik bete eta behar bezala sinatu beharko dira.

  • NOLA IZAPIDETZEN ETA EBAZTEN DA ESKAERA?

    Eskaerak erregistroan duten hurrenkerari jarraikiz ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Eskatutako dirulaguntzari buruzko ebazpena emateko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera erregistratzen den egunetik hasita, administrazioko dokumentazioa zuzentzeko aldiak epea zenbatzeko aintzat hartu gabe. Dirulaguntza emateko ebazpena ezarritako epean ematen ez bada, horrek ez du esan nahi izango dirulaguntza eman denik.

 

logos 24 V2
* Tokiko enpresek kontratatzeko laguntzen programa, donostian Enpleguaren sorrera bultzatzekoak, enplegua sustatzeko 2024. Urteko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren barruan (E.H.A.A., 2024ko apirilak 2).