Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

IIS Biodonostia Bonu Teknologikoa

 
 

Bonu teknologikoak dira Biodonostiak gure enpresa-ehunari teknologia eta zerbitzu aurreratuak transmititzeko programa bat.

Bonu teknologikoak euskarri ekonomikoko tresna batzuk dira, eta haien helburua da zentroek duten ezagutza aurreratuak Donostiako enpresen eraldaketan berehalako inpaktua izatea eta negozio-aukera berriak sortzea, enpreson lehiakortasuna hobetzeko.

IIS BIODONOSTIAk helburu hauek ditu: ikerketa biomedikoa eta epidemiologikoa sustatzea, baita osasun publikoaren eta osasun zerbitzuen aldekoa ere; osasun sistemaren programei eta politikei oinarri zientifikoa ematea eta ikerketa traslazionala sustatzea lehentasunez, betiere ezagutza zientifikoak praktika klinikora eramateko prozesua bizkortzeko Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

Azken urteotan, gure gizarteak epe ertain eta luzean dituen erronketara bideratu da. Erronka eta aukera horiek zahartzearekin daude lotuta, bai eta gure gizartearen garapen ekonomiko eta sozialarekin eta pertsonen bizi kalitatea hobetzearekin ere.

  • NORI ZUZENDUTA DAUDE LAGUNTZA HORIEK?

    Laguntza horiek egoitza fiskala eta lantokia Donostian duten eta proiektua lantoki horretan garatzen duten enpresa txikiei zuzenduta daude.

    Gainera, onuradun izan daitezke enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak edo sustatzaileak.

    Bi kasuetan, proiektu berritzaileak aurkeztu beharko dituzte.

  • ZER LOR DEZAKET BONU TEKNOLOGIKOEKIN?

    Bonuen bidez, Biodonositiarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzen eta garatzen ditugu, Biodonostian garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.

    Osagai teknologikoa duten tokiko proiektuak babestu nahi ditugu, Biodonostiak produktu eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetan eman ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterlanen eta laguntza teknikoen bidez.

  • BONU ETA KOFINANTZAKETA MOTA DESBERDINAK DAUDE?

    Bai, eskatzailearen tamainaren, proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, bonu eta kofinantziazio mota hauek planteatzen dira:

    Bonuaren balioa, noiz arte (BEZik gabe)

    Kofinantzaketa

    8.000 €

    • Donostiako Sustapenak %70
    • Biodonostiak %30

    12.500 €

    • Donostiako Sustapenak %55
    • Biodonostiak %35
    • Enpresak/ekintzaileak bonuaren balioaren %10 ordaindu beharko du

     

    Bonu Teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

    Bonuaren eskatzaileak eskatu nahi duen bonu mota proposatu ahal izango duen arren, zentro teknologikoak eta Donostiako Sustapenak erabakiko dute/dute bonu mota.

    Emango den bonu-mota onuradunari bonua eman zaiola jakinarazten zaion unean zehaztuko da.

    Adibide gisa, onuradunek zer zerbitzu tipologia eska ditzaketen adieraziko da jarraian.

    1. adibidea: diagnostiko genetiko pertsonalizatua, “direct-to-consumer”, egiten duen enpresa batek diagnostikoen zorroa handitu nahi du, eta pankreako eta bularreko minbizien azterketa sartu.

    Odol laginen diagnostikoa egiteko protokoloen diseinua eta prestaketa ikertu nahi dira, pazienteak pankreako edo bularreko minbizia izateko arriskurik ote dagoen diagnostikatzeko.

    Egin beharreko lanak etapa hauek izango lituzke:

    1. IIS BIODONOSTIAren Genomikako Plataformarekin bilera, Institutuak dituen erremintak eta ekipamenduak ezagutzeko eta diagnostiko genetikoan eta genomikoan zer teknika erabiltzen dituen jakiteko.
    2. Diagnostiko genetiko orotan egin beharreko gutxieneko urratsak edo baldintzak bateratzea.
    3. Diagnostiko genetiko baten adibide praktiko bat egitea.
    4. Institutuak diagnostiko genetikoaren protokolo bat idaztea, enpresa onuradunak dituen baliabideetan eta teknologian oinarrituta.

    IIS BIODONOSTIAren Genomikako Plataformak dituen teknikek, erremintek eta ekipoek, haren know-how eta esperientzia profesionalarekin batera, enpresa onuradunaren jarduera erraztuko lukete, lehen mailako ezagutza praktikoa lortuko bailuke, etorkizunean diagnostiko genetikoaren inguruko protokolo profesionalak abian jartzeko.

     

    2. adibidea: Medikuntza pertsonalizatuaren eremuan, EAE abangoardiako posizio batean jartzeko helburuarekin, osasun emaitzak asistentzia prozesuen eta osasun kudeaketaren oinarri gisa erabiltzeko aukera ematen duten teknologia erraztaileak garatuta, jarduerak eta produktuak nazioartera eramateko gaitasun handia duten gure enpresa sareko enpresen bidez munduko beste leku batzuetara esportatu daitezkeen teknologiak garatu nahi dira.

    Medikuntza pertsonalizatuaren ildo horretan, arreta jartzen da teknologia omikoen integrazioan, IT eta Big Data irtenbideekin.

    Industria enpresek dimentsio anitzeko datuak modu sistematizatuan atzemateko asistentzia eredu bat sortuko dute, eta horrek aurrerapen kualitatibo batera eramango gaitu eremu estrategiko hauetan: medikuntza pertsonalizatua, Big Data for Better Outcomes eta Value Based Healthcare.

    Asistentzia eredu berri honek gaixoa azterketaren erdian jartzen du, ahalduntzen du, eta bere plan terapeutikoan parte hartzeko aukera ematen dio.

    Eredu horretan, ezinbestekoa da dimentsio anitzeko datuak atzemateko, gaixoen segmentazioa egiteko, emaitzak monitorizatzeko eta erabaki klinikoan laguntzeko erremintak garatzen dituzten industria enpresek parte hartzea.

    IIS BIODONOSTIAren Berrikuntzarako Laguntza Unitateak enpresa harremanetan jartzen du osasun ingurune bioteknologiko edo biomedikoko hainbat agenterekin, araudiari buruzko aholkularitza eskaintzen die, etab.

    Era berean, kasu honetan, IIS BIODONOSTIAk, Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen bitartez, laguntza eskain dezake datuak kudeatzeko software bat garatzeko, ospitaleratutako gaixoen tratamendu klinikoa errazteko eta optimizatzeko, big-dataren eta data-mining tekniken goraldia aprobetxatuaz.

    Halaber, Institutuaren Biologia Konputazionaleko Plataformak proiektua babestu dezake datuak ustiatuta eta aldagaien arteko harremanak bilatuz, kudeaketa klinikoa optimizatzeko, beste alderdi askoren artean.

     

    3. adibidea: produktuen garapenaren sektoreko enpresa batek aztertu nahi du bertan garatutako produktu batek zer efektu duen hainbat zelula lerrotan.

    Institutuak zelula kultiboak analizatzeko zerbitzu sorta zabala eskaintzen du, eta hainbat produktuk zelula lerro batean duten efektuaren azterketa erraztu dezakete. Gainera, produktua animaliengan probatzen bada Animaliategiko Plataforman, Histologiako Plataformak ehunen azterketa immuno-histologikoa egin dezake. Aldi berean, Ikerketa Klinikoaren Plataformak azterketa kliniko formal bat egin dezake ondorengo faseetan, gizakiengan probatzeko.

  • ZEIN DA VICOMTECH BONU TEKNOLOGIKOEN ZERBITZU-KATALOGOA?

    IIS BIODONOSTIAKO ZERBITZUEN KATALAGOA

    IIS BIODONOSTIAREN ZERBITZUAK

    IIS Biodonostiako Ikerketa Bultzatzeko Plataformaren, Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen eta Ikerketa Taldeen zerbitzuen eskaintza, Donostiako Sustapenaren 2018ko Bonu Teknologikoan emateko.

    OSASUN BIOTEKNOLOGIAREN EREMUKO LABORATEGI ZERBITZUAK

    Animaliategi Plataforma eta Operazio-gela Esperimentala

    • Animaliengan Ikerketak egiteko Proiektuen diseinua.
    • Animalia-eredu esperimentalen garapenaren zuzendaritza.
    • Prozedura esperimentalen aholkularitza metodologikoa eta zientifikoa.
    • Entsegu preklinikoen definizioaren koordinazioa.
    • 1 motako proiektuetan koordinazioa eta aholkularitza.
    • Plataformako langileek erabiltzaileentzako prestakuntza ematea ekipoak eta teknikak erabiltzeko.
    • Martxoaren 20ko ECC/566/2015 aginduko parametroen gaineko etengabeko prestakuntza; agindu horren bitartez, helburu zientifikoetarako eta irakaskuntzarako esperimentazio-animaliak erabiltzen dituzten langileek bete beharreko trebetasun-baldintzak ezartzen dira.
    • Espezializazio-ikastaro mediko-kirurgikoak antolatzea teknologia eta sistema berrietan.
    • Animalien osasunaren eta ongizatearen gaineko aholkularitza-zerbitzua.
    • Animalien Esperimentazioko Etika Batzordeari, Gaitutako Organoari eta Eskumeneko Agintaritzari proiektuak baimentzeko beharrezko dokumentazioa izapidetzea.
    • Espezie ezberdinen organoen eta ehunen hornidura.

     

    Biologia Konputazionaleko Plataforma

    • Datu-meatzaritza, estatistika-analisia eta izaera ezberdineko irudi-datuen eta datu omikoen analisia (transkriptomikoak, epigenomikoak eta mutazionalak); datuak plataforma teknologiko ezberdinek sortutakoak izango dira (mikroarray-ak eta NGS sekuentziazio masiboa), oinarrizko biologiako nahiz biomedikuntza aplikatuko aplikazioetarako.
    • Aholkularitza esperimentuen diseinuan.
    • Nazioarteko lankidetzen bitartez urte askotako esperientziaren ondoren baliozkotutako eta optimizatutako softwarea erabilita, kalitate-kontrola eta datuen analisia.
    • Lortutako emaitzak informazio eta guzti sartzea datu-base biologiko eta biomediko askotan, algoritmoak etengabe egokituaz.
    • Informazioaren zenbakizko tratamenduaren eta horri dagokion ezagutzaren interpretazio biologikoaren arteko hesia estaltzea.
    • Aholkularitza emaitzak interpretatzeko eta horiei balioa emateko esperimentu gehigarriak proposatzeko.

    Kultibo Zelularren Plataforma

    • Aholkularitza kultibo zelularrekin loturiko ikerketa-lerroetan eta kultibo zelularren laborategien muntaketan.
    • Ehunetatik mota zelular ezberdinak lortzea (lehen lerroak).
    • Lerro egonkorren edo hilezkortuen kultiboak: eskatutako mota zelularra badagoen informatzea, horren mantentzea, handitzea eta kriokontserbazioarekin batera.
    • Kultiboko lerro zelularren mantentzea esterilitate-baldintza zorrotzetan, horien inguruko esperimentuak behar bezala egitea ziurtatzeko.
    • Ugaltze eta bideragarritasun zelularraren gaineko entseguak.
    • Transfekzio-entseguak.
    • Zitotoxitate-entseguak.
    • Kutsadura detektatzea mikoplasma bidez.
    • Lerro zelularrak baliozkotzea.
    • Seahorse (metabolismo zelularra) entseguak edozein zelula-motarekin.
    • Inmufluoreszentzia eta mikroskopioan fluoreszentzia ikustea.

    Genomika Plataforma

    • Sekuentziazio kapilarra: plasmidoen edo anplikonen sekuentziazioa, mikrosateliteak, MLPA.
    • Generazio berriko sekuentziazioa (NGS): neurrirako gene-panelak, mikroorganismoak, target sequencing.
    • Adierazpen genikoa denbora errealean.
    • PCR bidezko genotipatua denbora errealean edo RFLP.
    • Proteinen kuantifikazio anitza Luminex teknologia bidez.
    • PCR digitala: kuantifikazio birikoa, sentsibilitate handiko adierazpen genikoa, sakontasun handiko genotipatua.
    • Adierazpeneko mikroarray-ak: Affymetrix-ek Genechip plataformarako eskainitako edozein array.
    • ELISA entseguak eta proteinen kuantifikazioa Appliscan plaken irakurgailuarekin.
    • Proiektu bakoitzerako protokoloak neurrira diseinatzea, ondoen egokitzen den teknologia erabiliaz. Horretarako, laborategiko beharrezko ekipazioa eskura dago, IIS Biodonostiako beste Plataformen erraztasun osagarriekin batera (esate baterako, segurtasun-kanpai biologikoak).

    Eskaintzen dituen zerbitzuak Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren funtzionamenduan sartzen dira, ISO 9001:2015 Arauaren arabera, AENOR-ek ziurtatuta.

    Histologia Plataforma

    • Aholkularitza histologiako laborategien muntaketan.
    • Ehunen prozesamendua.
    • Parafinan eta OCTn sartzea.
    • Blokeen ebakidurak OCTn (kriostatoa).
    • Blokeen ebakidurak parafinan (mikrotomoa).
    • Finkatzea eta deskaltzifikazioa.
    • Errutina-tindaketak eta tindaketa bereziak.
    • Inmunohistokimikoak (antigorputzaren prestaketarekin).
    • Inmunofluoreszentziak (antigorputzaren prestaketarekin).

    Eskaintzen dituen zerbitzuak Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren funtzionamenduan sartzen dira, ISO 9001:2015 Arauaren arabera, AENOR-ek ziurtatuta.

    Ikerketa Klinikoaren Plataforma

    • Azterketa klinikoen diseinua: protokoloaren eta horren inguruko dokumentuen idazketa eta egokitzapena.
    • Ikerketa klinikoko azterketen eskaerak erakunde arautzaileei.
    • Entsegu klinikoen erregistroa.
    • Erantzukizun zibilaren asegurua hautatzea, kontratatzea eta izapidetzea entsegu klinikoetan.
    • Azterketa zentroetan egiteko kontratuen kudeaketa.
    • Azterketa klinikoen dokumentazioaren fitxategi ofizialak egitea.
    • Proiektuarekin loturiko administrazio-dokumentazioa burutzea eta horren segimendua egitea.
    • Azterketa klinikoaren project management eta inplikaturiko langileen koordinazioa.
    • Azterketa klinikoak egiteko beharrezkoak diren pertsonen edo zerbitzuen kontratazio-profilak definitzeko aholkularitza: Monitoreak, Site Study Coordinator, Data Manager, Nurse Research, e.a.
    • Entseguaren medikazioaren kudeaketa.
    • Azterketa klinikoen monitorizazioa.
    • Erregistroen eguneratzea eta mantentzea eta txostenak bildatzea eskumeneko agintariei.
    • Entsegu klinikoen lagin biologikoak ateratzea, prozesatzea eta maneiatzea.
    • Azken txostena egitea.

    BERRIKUNTZARAKO LAGUNTZA ZERBITZUAK

    IIS Biodonostiako Berrikuntzarako Laguntza Unitatearen egitekoa da kultura berritzailea bultzatzea eta hedatzea, instituzio anitzeko eta diziplina arteko taldeak sortzeko esparru egokia emanaz, ebatzi gabeko arazo klinikoei irtenbidea emateko teknologiak elkarren artean diseina ditzaten.

    Unitateak beharrezko akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen ditu Berrikuntza Prozesuaren etapa ezberdinetan (Merkaturako Transferentzia Prozesua), ideia horiek Osasun Sistemari eta Gizarteari balioa emango dioten produktu edo zerbitzu bilakatzera iritsi daitezen.

    Osasun-mailako osagai bioteknologikoa edo biomedikoa duten enpresak Biodonostia Osasun Ikerketako Institutua osatzen duten kideekin lotzeko balio du, Donostiako ingurune bikainaren barnean. Tartean, honako hauetako pertsona ospetsuak aurkitzen dira: Osasun-arloko I+G+b, Donostialdeako OSI, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Unibertsitate ezberdinak, Ikerketa Zentroak, Zentro Teknologikoak eta sektoreko Enpresak.

    IIS Biodonostiako Berrikuntzarako Laguntza Unitateak ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresa guztiei eta berrikuntzan indarrak garatu nahi dituzten proiektuei:

    1. Osasun-langileak behar klinikoa detektatzen duen unetik laguntza eskaintzea.
      1. Ideien ebaluazioa.
      2. Laguntza ikerketako ideiak eta emaitzak baloratzeko.
    2. Lehendik dauden baliabide teknologikoak bilatzea eta ebaluatzea.
    3. Partnerrak bilatzea eta aholkularitza I+G+b proiektuak gauzatzeko, IIS Biodonostiak parte hartzen duen I+G+b sare handiaren barnean.
    4. Finantzaketa bilatzea.
    5. Ikertzaileei aholkularitza Jabetza Intelektualaren eta Jabetza Industrialaren inguruan.
    6. Ikertzaileei aholkularitza emaitzen ustiapen-akordioen inguruan.
    7. Hirugarrenekin jabetza intelektualeko lizentziak negoziatzea eta emaitzak ustiatzea Institutuak parte hartzen duen proiektuetan.

    Eskaintzen dituen zerbitzuak "I+G+b-ren Kudeaketa Sistemaren Baldintzak" UNE 166002:2021 arauaren arabera AENOR-ek ziurtatutako I+G+b Sistemaren funtzionamenduan kokatzen dira.

    IKERKETA BIOSANITARIOA

    IIS Biodonostiak batez ere gaixoari bideratutako ikerketa translazionala bultzatzen du, Gipuzkoako lurralde historikoan Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuaren eremuan burututako ikerketa osoari estaldura ematen dio, eta instituzio anitzeko eta diziplina arteko lankidetza-egituraren bitartez herritarren osasuna hobetzen ahalegindu nahi du.

    Institutuaren ikerketa-lana 7 gaikako eremutan antolatzen da, eta horietan 350 bat ikertzaile biltzen dira 29 taldetan; antzeko gaiak jorratzen dituzten osasun-proiektuak garatzen lagun dezakete, hots, Donostiako hirian abian jarritakoak.

    Jarraian, IIS Biodonostia osatzen duten ikerketa-eremuak eta -taldeak agertzen dira:

    1. Neurozientziak.
      1. Gaixotasun neurodegeneratiboak.
      2. Gaixotasun neuromuskularrak.
      3. Esklerosi anizkoitza.
      4. Neurodegenerazio sentsoriala.
      5. Adimen Osasuna eta Asistentzia Psikiatrikoa.
      6. Mitochondria, health&longevity
    2. Gibeleko eta Urdail-hesteetako gaixotasunak.
      1. Urdail-hesteetako gaixotasunak.
      2. Gibeleko gaixotasunak.
      3. Urdail-hesteetako genetika.
    3. Gaixotasun infekziosoak.
      1. Txerto bidez prebeni daitezkeen gaixotasunak.
      2. Arnas-infekzioa eta Mikrobioen aurkako erresistentzia.
      3. HIESA eta GIB infekzioak.
    4. Onkologia.
      1. Bularreko minbizia.
      2. Onkologia molekularra.
      3. Onkologia zelularrak.
    5. Gaixotasun sistematikoak.
      1. Bihotzeko gutxiegitasuna: etiologia hipertentsiboa eta balbularra.
      2. Esku-hartze terapeutikoa gaixotasun kardiobaskularretan.
      3. Obstetrizia eta Ginekologia.
      4. Pediatria
      5. Arnas eta pleurako patologia
    6. Epidemiologia eta Osasun Publikoa.
      1. Lehen arreta.
      2. Ingurumen epidemiologia eta haurren garapena.
      3. Epidemiologia klinikoa.
      4. Gaixotasun kronikoen eta kutsakorren epidemiologia
      5. Gaixotasun kronikoen ebaluazio ekonomikoa.
    7. Bioingeniaritza.
      1. Biologia konputazionala eta Sistemen biomedikuntza.
      2. E-Osasuna
      3. Ehunen ingeniaritza.
      4. Berrikuntza.

    Eskaintzen dituen zerbitzuak "I+G+b-ren Kudeaketa Sistemaren Baldintzak" UNE 166002:2021 arauaren arabera AENOR-ek ziurtatutako I+G+b Sistemaren funtzionamenduan kokatzen dira.

  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, 2023ko Azaroaren 15era arte.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus/eu).

    Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz: “Bono Teknologikoen 2023ko Programa”

    Honako dokumentazio hau aurkeztu behar duzu:

    Administrazio-agiriak:

    a) Eskabide-orria (Eskabidearen eranskina).

    b) Laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen banku-datuen eranskina, dagokion banku-erakundeak zigilatua, edo banku-agiri baliokidea, banku-erakundeak behar bezala zigilatua.

    c) Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.

    d) Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, ahalordedunaren NANa.

    Deskribapen-memoria teknikoa eta ekonomikoa:

    e) Proiektuaren memoriaren gidoiaren eranskina:

    Memoriak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak), eta argi eta garbi adierazi beharko du zer egoeratan dagoen.

    Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa eratu aurretik), enpresa-plan bat aurkeztu beharko du, honako informazio honekin:

    • Funtsezko bazkideak: proiektuaren sustatzaileen aurkezpena.
    • Funtsezko jarduerak: Garatu beharreko jardueren xehetasunak
    • Balio-proposamena: planteatutako abantailaren xehetasuna
    • Bezeroen segmentua: helburuko bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
    • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena
    • Aurreikusitako diru-sarreren iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena
    • Proiektua garatuko den zentroa edo establezimendua Donostian egongo delako konpromisoa.
  • NOLAKOA IZANGO DA EBAZPENA?

    Eskabideak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza horretara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Proiektu guztiek ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan behar dute:

    • Egungo merkatuarekiko edo gizartearekiko balio diferentziala
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
    • I+G proiektuak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten negozio-prozesuak edo -ereduak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Proiektu berritzaileari buruzko balorazio orokorra: 70 puntu, gehienez. Gutxienez 60 lortu beharko dira proiektua onartzeko eta bonu teknologikoa ebaluatzeko.
    • Garapen teknologikoari buruzko balorazio espezifikoa, Bonu Teknologikoa, eta gutxienez 20 puntu lortu behar dira bonua onartua izan dadin.

    2022 eta 2023ko deialdian eratutako Ekin+ eta Ekin+ Salud programetan onartutako proiektuak bonu teknologikoaren balorazio espezifikoan baino ez dira ebaluatu beharko, eta proiektu berritzailearen balorazioa onartutzat joko da.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, eskabidea erregistratzen den egunetik zenbatzen hasita.

  • ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA ETA MODUA?

    Bonu teknologikoaren zerbitzua emateko gehieneko epea Donostiako Sustapenaren eta agente laguntzailearen artean adostuko da, egin beharreko lanen arabera, eta hala adieraziko da laguntzaren ebazpenean.

    Zerbitzua amaitu ondoren, eta zerbitzua amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko du.