Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Estrategia programa

 

Donostiako enpresa proiektu berritzaileak hazteko laguntza programa.

Laguntza horien helburua da balio erantsi handia eta hazteko potentziala duten ETE eta start-up berritzaileen hazkundea eta eskalagarritasuna babestea, garapen lehiakorrean jauzi bat egitea eta produktibitatea handitzea ahalbidetuko dieten proiektu eta ekintza estrategikoak garatuz.

Beraz, berritzaile-kalitatea duten proiektuak izan beharko dira, eta horien hazkundean eragina duten lan-ildoak aurkeztu beharko dituzte, enpresen produktibitatea handituz jarduerari eta kualifikazio handiko enplegua sortzeari dagokienez.

Laguntza horiek berrikuntzaren eta talentuaren garapenaren aldeko apustua dute oinarri, eta Donostiako enpresa berritzaileek sustatutako enpresa proiektuen hazkundean oinarritzen dira. Enpresa horiek beren produktu, zerbitzu edo prozesuetan ikerketa jardueratik edo merkatuaren ezagutzatik sortutako ezagutza txertatzen dute, eta horietan oinarritzen da negozio estrategia teknologiaren garapen eta erabilera intentsiboan.

  • NORI ZUZENDUTA DAGO LAGUNTZA HAU?

    Hauek dira onuradunek deialdian parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:

    1. Irabazizko jarduera ekonomiko bat garatzen duen pertsona fisikoa izatea, edo pertsona juridikoa izatea, edo aurrekoetan nortasunik ez duen talde bat, antolamendu juridikoaren arabera balio osoz eratua.

    Pertsona juridikoa edo nortasun juridiko edo fisikorik gabeko taldea izanez gero, honako baldintza hauek ere bete beharko dira:

    Enpresa txikia izatea eskaera egiteko unean. Enpresa txikitzat hartuko da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 13. artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituena:

      1. Ustiapen ekonomikoa egitea.
      2. Aktiboak edo eragiketa-bolumenak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehazten den bezala, ez gainditzea HAMAR (10) milioi euro.
      3. Langileen batez bestekoa 50 langilera ez iristea.
      4. Arestian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresek ez izatea 100eko 25eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa, salbu eta aipatutako foru-arauaren IV. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikatu behar zaien arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsak direnean.

    Erakundea Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera sozietate-talde bateko kide denean, adierazitako plantillaren magnitudea talde horretako erakundeen multzoari dagokio.

    1. Laguntza-eskaera aurkezten den unean balio osoz eratuta egotea eta merkatura bideratutako ustiapen ekonomikoa egitea.
    1. Diruz lagundutako jarduerak garatzen diren lantokia Donostian izatea.
    1. Diruz lagundutako jarduera edo inbertsioa Donostian kokatuko den tokiko proiektua izatea. Nazioartekotzeko eta sustatzeko ekintzetarako laguntzen kasuan, onuradunaren helbide fiskala, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 48.2 artikuluan jasotako definizioaren arabera, Donostian kokatu beharko da.
    1. Proiektu berritzaileak edo I+G+Bkoak eta negozio-eredu eskalagarria aurkeztea. Enpresen proiektuak izango dira, jarraian zehazten den bezala:
      1. Enpresa berritzailea: aurkeztutako memoria teknikoaren bidez, bere sektoreko teknikaren egoerarekin alderatuta, produktu, zerbitzu edo prozesu berriak edo nabarmen hobetuak garatzen dituela edo etorkizunean garatuko dituela froga dezakeena, teknologian oinarrituak eta/edo berrikuntza teknologikoaren bidez garatuak, horrek berekin dakarrenean teknologia- edo industria-porrotaren arriskua.
      1. Oinarri teknologikoko enpresa: teknologia sortzeko gaitasuna duena, bere jarduera ezagutza zientifiko eta teknologikoan oinarritzen dena, bere jarduera kualifikazio handiko zientzia- eta teknologia-langileen eta negozio-garapenean adituak diren langileen lanean oinarritzen dena, garatzen duen jarduera teknologia propioen ustiapen ekonomikoan datzana edo ezagutzaren agenteek garatutakoak, eta bere enpresa-jarduerak produktu, zerbitzu edo prozesu berriak garatzea ahalbidetzen duena, merkatuan sartzeko.

    Ezin izango dira onuradun izan:

    1. Fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak.
    2. Irabazi-asmorik gabeko erakundeek, ondare-sozietateek, elkargo profesionalek eta/edo sektore publikoko erakundeek % 25 baino gehiagoko partaidetza duten edo haien mendeko erakundeak (halakotzat hartuko dira Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan jasotako erakundeak (lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora).

    Salbuespen gisa, onuradun izan daitezke, paragrafo honetan deskribatutako kasuan egon arren, honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten erakundeak:

    • Erakunde baten mende egotea edo haren % 25ek baino gehiagok parte hartzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
    • Erakunde eskatzailea bera ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
    1. Estrategia laguntza hauek ez dira bateragarriak EKINN+ 2025 programarekin. Beraz, EKINN+ 2025 programaren onuradunak ezin izango dira Estrategia laguntzen onuradun izan.
  • ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER EMATEN DA DIRUZ?

    Deialdi honetan, gehienez ere bi zenbateko egongo dira:

    1. Gehienez 15.000 €.
    2. 20.000 €-ko gehieneko zenbatekoa, EKINN+ programaren onuradun izan den erakunde eskatzailearentzat (2023 eta 2024) eta/edo jarduera nagusia SEIC-Teknologikoekin edo biozientzien eremukoak dituen eta CNAE2025 eta CNAE2009 kode hauetan sailkatuta dagoen erakundearentzat:
    • Talde mailan (2 digitu): 62, 71, 72
    • Maila espezifikoan (4 digitu): 32.50, 46.46, 86.22, 26.60

    Erakunde eskatzaile bakoitzeko laguntza bakarra eman ahal izango da.

    Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko epea 2025ko Urtarrilaren 1etik 2026eko Martxoaren 31ra artekoa izango da. Diruz lagundu daitezkeen gastuak justifikatzeko fakturak ere aldi horretakoak izan beharko dira. Justifikazio-fakturak 2025ko urtarrilaren 1etik 2026eko martxoaren 31ra bitartean ordaindu beharko dira.

    Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak honako hauek izango dira, eta % 70ean diruz lagundu ahal izango dira. Diruz lagundu daitekeen kontzeptu bakoitzerako gehieneko zenbatekoa honako hau da:

    1. FINANTZAKETARAKO SARBIDEA, 10.000 €-ko laguntza gehienez

    Diruz laguntzeko moduko kontzeptuak izango dira enpresari hazteko eta merkatuko eskalagarritasuna lortzeko aukera ematen dion finantzaketarekin lotutako kanpoko aholkularitza zein inbertsio gastuak.

    Enpresari hazteko eta merkatuko eskalagarritasuna lortzeko aukera ematen dion finantzaketarekin lotutako kanpoko aholkularitzarako edo inbertsioetarako laguntza eskatu ahalko da.

    2. PRODUKTU EDO ZERBITZUEN BERRIKUNTZA: lehen produktuaren edo produktu berri baten garapena: 15.000 €-ra arte gehienez

    Kontzeptu hauetarako eskatu ahalko da laguntza: berrikuntzarako aholkularitza eta laguntza, ikerketa eta garapen proiektuak, produktu berriak garatzeko tresna eta materialetarako inbertsioak, kanpoko adituek egindako txostenak, ziurtagiriak eta auditoretzak.

    3. I+G BABESTEA: 15.000 €-ko laguntza gehienez

    Kontzeptu hauetarako eskatu ahalko da laguntza: kontratu bidezko ikerketa eta/edo garapenerako aholkularitza eta laguntza, kanpoko iturriekin izenpetutako lizentzia akordioen bidez eta merkatuko prezioetan erositako edo eskuratutako ezaguera tekniko eta patenteak, jabetza industrial eta/edo intelektualeko eskubideak erosi, babestu eta merkaturatzeko aholkularitza kostuak.

    4. BERRIKUNTZARI LOTUTAKO ESTRATEGIA ETA NEGOZIO EREDUAK: 10.000 €-ko laguntza gehienez

    Kontzeptu hauetarako eskatu ahalko da laguntza: berrikuntzarekin lotutako edo zaintza teknologikoaren edo adimen lehiakorraren inguruko estrategia eta negozio ereduetarako aholkularitza eta laguntza.

    5. MERKATUEN GARAPENA: 10.000 €-ko gehieneko laguntza

    Laguntza eskatu ahal izango da merkatuen garapenerako aholkularitza eta laguntza gisa. Aholkularitzaz bestelako inbertsio-gastuekin lotutako kostu guztiek aukeratutako merkatua garatzeko plan bat izan beharko dute, eta koherentea izan beharko dute aurkeztutako gastuekin

    6. PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUA: 6.000 €-ko laguntza gehienez

    Kontzeptu hauetarako eskatu ahalko da laguntza: prestakuntza espezializatuko gastuak, proiektu berritzaileari lotutako langilearenak, business management, diseinu eta teknologiaren alorretan.

  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea Oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta deialdia 2025eko Irailaren 10ean itxiko da.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio edo kontsulta egin nahi izanez gero, 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, eta gai gisa “2025 Estrategia Laguntzak” adieraziko da.

    Eskabide-orriarekin batera, eskatutako administrazio-dokumentazio guztia eta dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dira.

    Eskaera egiteko unean, justifikazioan eskatutako dokumentazioa ere aurkeztu ahal izango da. Kasu horretan, justifikazioa osorik egin beharko da. Justifikazio bakarra onartuko da, laguntzaren xede diren gastu guztiekin eta ez justifikazio partzialekin.

    Beraz, eskaera bi modalitatetan egin daiteke.

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da (8. artikulua):

    • Administrazio-agiriak
    • Memoria deskribatzaile teknikoa (“Memoria teknikoa” eranskina)

    Memoria teknikoak garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko du, bai eta egin beharreko gastuak eta horrek enpresaren hazkundean duen eragina ere. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta proiektuaren alderdi teknikoak, zientifikoak eta berrikuntzakoak, alderdi ekonomiko-finantzarioak, negozio-plana eta ustiapen komertziala erakutsi beharko ditu. Proiektuaren diseinu orokorra jasoko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak) eta argi eta garbi adieraziko du zer egoeratan dagoen.

    • Memoria ekonomikoa: laguntzaren xede den jardueraren memoria ekonomikoa. (“Estrategiaren finantza-memoria” eranskina)
  • NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?

    Laguntzak emateko prozedura norgehiagoka-prozedura izango da, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 22. artikuluan aurreikusitakoa, honako printzipio hauen arabera: publikotasuna, gardentasuna, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza, helburuak betetzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitzeko eta erabiltzeko efizientzia.

    Eskaerak kanpoko adituek ebaluatuko dituzte, eta, gainera, onartutako proiektuen eta gastuen betearazpenaren jarraipena egin ahal izango dute, bai eta oinarri arautzaile hauek aplikatzean sortzen diren gaiak ebatzi eta interpretatu ere.

    Tokiko proiektuak izan beharko dira, ezaugarri hauetakoren bat dutenak:

    • Merkatuarekiko edo egungo gizartearekiko balio bereizgarria
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
    • I+G proiektuak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten prozesuak edo negozio-ereduak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Proiektuen ebaluazioa honako balorazio-irizpide hauen arabera egingo da:

    1. Bikaintasun zientifiko-teknikoa

    34

    2. Kalitatea eta kudeaketa ezarpenean

    33

    3. Proiektuaren eragina

    33

    PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA

    100

     

    Eskaera bat hautatu ahal izateko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 20 puntu izango da 2. irizpidean. Inplementazioaren kalitatea eta kudeaketa; beraz, kanpoan geratuko dira eskatutako gutxieneko puntuazio hori baino puntuazio txikiagoa lortzen duten eskaerak.

    Hautatuak izan diren eskabideak bakarrik igaroko dira laguntzaren balorazio ekonomikora.

    EKINN+ 2023 eta EKINN+ 2023 programetan eta EKINN+ 2024 programetan onartutako proiektuek, enpresa behar bezala eratuta badago, 5 puntu gehiago izango dituzte balorazioan, Donostiako start-up berriei hazten laguntzeko.

    Onartutako proiektuak puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira, eta irizpide horiek aplikatuz baloraziorik handiena lortu dutenak esleituko dira, kreditu erabilgarriaren barruan deialdian ezarritako mugarekin. Ebazpena emateko unean, onartutako proiektu bakoitzeko gehieneko laguntzaren zenbatekoa adieraziko da.

    Bi eskaera edo gehiagoren artean berdinketa egonez gero, 2. ebaluazio-irizpidean (Inplementazioaren kalitatea eta kudeaketa) puntuazio handiena dutenei emango zaie lehentasuna. Berdinketak jarraitzen badu, 1. ebaluazio-irizpidean (Bikaintasun zientifiko teknikoa) puntuazio handiena duena lehenetsiko da.

    3. ebaluazio-irizpidearen arabera (Proiektuaren eragina). Berdinketak jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio eskaerak aurkezten diren hurrenkerari.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, deialdia ixten denetik.

  • ZEIN DA LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?

    Laguntza horiek justifikatzeko epea 2026eko Martxoaren 31ra artekoa izango da.

    Laguntzaren ordainketa ez da inoiz izango laguntza ematerakoan onartutako gastua baino handiagoa. Ez dira kontuan hartuko kontzeptu bakoitzean emandako zenbatekoak gainditzen dituzten justifikazio-fakturak.

    Estrategia-laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

  • Programa oinarriak
  • Eranskina memoria espezifikoa
  • Eranskina justifikazioa
  • Eranskina eskaera
ONLINE ESKAERA

 

* Ekinn Talent laguntzak (1. kapitulua) % 40an kofinantzatuko ditu Europako Gizarte Funtsak, EAEko FSE+ 2021-2027 Programaren esparruan, EKINN TALENT programarako.

logosbecas2024V2