Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Ekonomia zirkular dend@k

 

Merkataritzan jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra bultzatzeko eta, horrela, Donostiako merkataritzan lehiakortasuna eta enplegu sorrera hobetzeko eta sustatzeko laguntzak.

 

  • ZERTAN DATZA LAGUNTZA?

    Ekonomia zirkularraren helburua da dagoeneko badiren produktuek ahalik eta denborarik luzeenean irautea. Erabili eta botatzearen zeharo kontrakoa, alegia. Eta horixe da, hain justu ere, laguntzak lortu nahi duena: Donostiako merkataritzan hondakinak ahalik eta gehien murriztea.

    Horregatik, produktu edo zerbitzuen bizi-zikloa analizatzeko ekintzak sustatzea bilatzen da, horiek denbora luzeagoan iraun dezaten; eta produktuen bizitza baliagarria luzatzeko estrategiak; eta bitartekoak trukatzea (sinbiosi komertziala) edo produktua saldu beharrean zerbitzua saltzera igarotzea (serbitizazio deitua).

  • ZER LAGUNTZA JASO DEZAKETE SALTOKIEK, ETA ZERTARAKO?

    Donostiako saltoki edo dendek 2.000 euroko gehieneko laguntza hartu ahal izango dute:

    • Produktu eta materialen bizitza baliagarria luzatzeko estrategietarako, hau da, berrerabili, birziklatu, berreskuratu eta konpontzeko, zein saltokien arteko lankidetzarako.
    • Ontzi eta enbalajeen ekodiseinurako.
    • Produktutik zerbitzura eraldatzeko (serbitizazioa).
    • Hondakinen prebentzio edo murrizketarako (birziklatze aurreratua).
    • Komunikazio eta zabalkunde gastuetarako, betiere ekintza horietakoren bat martxan jartzearekin zuzenean lotuta baldin badaude.

    Laguntza 2.000 eurokoa izango da gehienez, honela banatuta:

    • Deskribatutako ekintzak martxan jartzeko inbertsio eta gastuetarako, % 80koa izango da laguntza (gehienez 1.500 eurokoa).
    • Aholkularitza, komunikazio eta zabalkundearekin lotutako gastuetarako, % 20koa izango da laguntza (gehienez 300 eurokoa).
    • Elikadurako produktuak, edariak eta tabakoak establezimendu iraunkorretan txikizka saltzen dituzten denden kasuan, % 10eko igoera izango dute laguntzek.
    • Ekialde inguruko dendek ere (Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta, Egia, Loiola eta Martutene) % 10eko igoera izango dute.
    • Dirulaguntza horiek batera daitezke xede bererako beste batzuekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada.
  • ZER LAGUNTZA JASO DEZAKETE EKONOMIA ZIRKULARREKO EKINTZAK SUSTATZEN DITUZTEN ERAKUNDEEK?

    Merkataritzaren sektorera zuzendutako ekonomia zirkularreko I+G+b-ko ikerkuntzak sustatzen dituzten erakundeek 5.000 euroko laguntza jaso ahal izango dute gehienez.

    Honakoak izango dira dirulaguntzaren xede:

    • Prototipoak, erakusketa pilotuak, saiakuntzak, etab., Donostiako txikizkako merkataritzan zirkulartasuna pizten duten ekintzak garatu eta inplementatzekoak.
    • Teknologia berriak eta hondakinen murrizketa eta tratamendua eta konponketak kudeatzeko app-en garapena.

    Sentsibilizazio planak, sektorean ekonomia zirkularra zabaltzeko eta sustatzeko ekitaldiak, etab.

    Garapen zein komunikazio jarduerak lagunduko dira diruz. Laguntzak ehuneko hauen arabera emango dira:

    • Ekintzak inplementatzeko inbertsio eta gastuen % 80, gehienez ere 4.000 €.
    • Aholkularitza aditu, komunikazio eta zabalkunde gastuen % 50, gehienez ere 1.000 €.
    • Laguntzari % 20 erantsiko zaio, abian jarri behar den ekimenak gutxienez 10 saltoki hartzen baditu.

    Laguntza ezin izango da, inoiz, 5.000 eurotik gorakoa izan. Dena den, dirulaguntza horiek bateragarriak dira xede bererako beste dirulaguntza, laguntza edo bitarteko batzuekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada.

  • ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITUZTE SALTOKIEK?

    Tokiko saltokia baldin bazara, hauek dituzu bete beharreko baldintzak.

    • Donostian lantoki bat izatea.
    • Diruz lagundutako inbertsioa Donostian kokatutako lantokira bideratzea oso-osorik.
    • EJZn alta emanda egotea laguntza eskatzen duzun jardueran, urtebetetik gora eta etenik gabe, 2021eko abenduan.
    • Pertsona juridikoa baldin bazara, enpresa txikia izatea eskaera aurkezten duzun unean.
  • ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITUZTE DONOSTIAKO MERKATARITZAN EKONOMIA ZIRKULARRA SUSTATZEN DUTEN ERAKUNDEEK?

    Merkataritzan ekonomia zirkularra sustatzen duen erakundea baldin bazara, hauek dituzu bete beharreko baldintzak:

    • Donostian lantoki bat izatea.
    • Diruz lagundutako inbertsioa ekonomia zirkularreko jarduerak garatzera eta abian jartzera bideratzea, gutxienez Donostiako tokiko 5 saltokitan.
    • EJZn alta emanda egotea laguntza eskatzen duzun jardueran, urtebetetik gora eta etenik gabe, 2021eko abenduan.
    • Jarduera ekonomikoan irabazteko asmoz ari den pertsona fisikoa izatea edo pertsona juridikoa izatea.

Dokumentazioa eta lotura erlazionatuak