Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

CIC NanoGUNE Bonu Teknologikoa

 
 

hazteko programa. donostiako enpresa proiektu berritzaileen hazkundea sustatzeko laguntza programa. donostian enpresa-ekimen berritzaile berriak sortzea, haztea eta sendotzea bultzatzeko programa.

Laguntza hauen helburua da, CIC nanoGUNEkin lankidetzan, tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzea eta garatzea, CIC nanoGUNEn garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.

Horrela, tokiko proiektu berritzaileak babesten jarraitu nahi da, bai horiek abian jartzeko, merkatuan hazteko eta finkatzeko, bai hiriko ehun ekonomikoa osatzen duten enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta posizionamendua indartzeko.

CIC nanoGUNE nanozientzian eta nanoteknologian espezializatutako ikerketa kooperatiboko zentro bat da, Donostian kokatua. Zentroa 2009ko urtarrilean inauguratu zen eta, gaur egun, 80 ikertzailek baino gehiagok osatutako lantaldea du. Urteotan, abangoardiako ikerketa egin du nanozientziaren hainbat arlotan, eta jakintzaren eta teknologiaren transferentziara bideratutako proiektuak ere gidatu ditu. Nabarmentzekoa da oinarri nanoteknologikoa duten enpresa berrien sorreran izan duen zeregina, hala nola Graphenea, Simune, Ctechnano, Evolgene edo Prospero Biosciences. Era berean, Estatuko Ikerketa Agentziak berriki aintzatetsi du haren ikerketa proiektua María de Maeztu sariarekin, estatuan ematen den aitorpen garrantzitsuenetako bat, alegia.

  • NORI ZUZENDUTA DAGO LAGUNTZA HAU?
    1. Irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duen edo pertsona juridikoa den pertsona fisikoa.

    Pertsona juridikoa edo nortasun juridiko edo fisikorik gabeko taldea izanez gero, honako baldintza hauek ere bete beharko dira:

    Eskaera egiten den unean enpresa txikiaren izaera betetzea. Enpresa txikitzat hartuko da urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko sozietateen gaineko zergari buruzkoak, 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituena:

    1. Ustiapen ekonomikoa egitea.
    2. Bere aktiboa edo eragiketa-bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean definitzen den bezala, HAMAR (10) milioi eurotik gorakoa ez izatea.
    3. Langileen batez bestekoa 50 enplegatura ez iristea.
    4. Aurrez azaldutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresek ez izatea zuzenean edo zeharka % 25eko edo gehiagoko partaidetza, salbu eta aipatutako foru-arauaren IV. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikatu behar zaien arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsak badira.

    Entitatea Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera sozietate-talde bateko kide denean, adierazitako plantillaren magnitudea talde horretako erakundeen multzoari dagokio.

    1. Laguntza-eskaera aurkezteko unean baliozkotasunez eratuta egotea eta merkatura zuzendutako ustiapen ekonomikoa egitea. Salbuespen gisa, enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak ere izan daitezke onuradun.
    2. Donostian lantokia izatea, eta bertan egitea diruz lagundutako jarduerak.
    3. Tokiko proiektua izatea, eta proiektu teknologikoa Donostian dagoen zentro edo establezimenduarentzat garatzea.
    4. Proiektu berritzaileak edo I+G+Bkoak eta negozio-eredu eskalagarria aurkeztea. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresen eta/edo erakundeen proiektuak izango dira.

    Honako hauek ezin izango dira onuradun izan:

    1. Irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteak.
    2. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen, ondare-sozietateen, profesionalen elkargoen eta/edo sektore publikoko erakundeen mende dauden edo horien % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak.

    Salbuespen gisa, onuradun izan daitezke, atal honetan deskribatutako kasuan egon arren, baldintza hauetakoren bat betetzen duten erakundeak:

      • Mendeko erakundea edo % 25etik gorako partaidetza duena Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
      • Erakunde eskatzailea bera ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
  • ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER EMATEN DA DIRUZ?

    Hiru bonu planteatu dira, bakoitza 15.500 €-ra artekoa gehienez (BEZik gabe). Hau izango da bonuaren finantzaketa lagundua:

    Bonuaren gehieneko balioa (BEZik gabe)

    • Lagundutako finantzaketa

    15.500 €

    • D. Sustapena % 55
    • CIC NanoGUNE % 35
    • Enpresak / ekintzaileak bonuaren balioaren % 10 jarri beharko du.

     

    Bonu teknologikoaren onuradunak ordaindu beharko du egokia den BEZa.

  • ZEIN DA CIC nanoGUNEn ZERBITZU AURRERATUEN KATALOGOA?

    Hona hemen onuradunek eska ditzaketen zerbitzu moten adibideak.

    1. adibidea: paperaren industriako enpresa batek papera fabrikatzeko erabiltzen diren altzairuzko arrabolen itsaspen eta lehortze propietateak hobetu nahi dituzte.

    Paperaren ekoizpen katean parte hartzen duten altzairuzko arrabolen materialen estaldura aztertu nahi da, bere itsaspen aurkako eta lehortze propietateak hobetzeko.

    Lanak zenbait etapa izango ditu:

    1. Altzairuzko arrabolen gainazaleko mikroegituren fabrikazioa, zapaltze eta lehortze prozesuetan arrabolen itsaspen aurkako propietateak eta/edo propietate hidrofilikoak hobetzeko.
    2. Material inorganikoen propietateen analisia, hala nola TiCN, TiAIN, DLC, etab. edo material organikoena (adib. Teflon®), eta zapaltze eta lehortze prozesuetako altzairuzko arrabolen estaldura moduan duten eraginaren analisia.
    3. a) eta b)-ren konbinazioa. Mikroegiturekin prototipoak fabrikatzeko teknika litografia optikoa izango litzateke. Behin prozesua optimizatuta, industriara eskalatzea litografia optiko eta/edo laser ablazio bidez egin liteke.

    Arrabolak gorago aipatu diren materialekin estaltzeko erabilgarri dauden teknikak haustutze katodikoko lurruntze sistemak (sputter evaporation), lurrungailu termikoak eta ALD (atomic layer deposition) dira. Lurruntze teknikaren hautaketa estaldura moduan hautatu den materialaren araberakoa izango da. Aipatu teknikak, gaur egun, industrian erabiltzen ari dira edo laster hasiko dira erabiltzen.

    Lehenengo urratsa prototipoak fabrikatzea izango litzateke, estaldura material desberdinekin eta/edo mikroegitura diseinu desberdinekin, altzairuzko pieza txikietan. Prototipo horiek hasierako analisiak egiteko baliatuko dira.

    Proposamenak abantaila ekonomiko, energetiko eta ingurumen abantailak ekarriko lituzke. Gainera, aurrerapauso horri esker, paperaren fabrikazio prozesua efizienteago bihurtzea aurreikusi da. Paperaren leuntasuna eta distira hobetzea.


    2. adibidea: sektore farmazeutikoko enpresa batek bere formulazioen efizientzia hobetu nahi du. Horretarako, ezinbestekoa da jakitea osagai aktiboak matrize polimerikoan nola banatzen diren eskala nanometrikoan.

    Osagai aktiboen presentzia eta banaketa aztertu nahi da nanoeskalan, produktu farmazeutikoen zenbait formulaziotan. Eremu hurbileko mikroskopio optikoa (s-SNOM) erabiliko litzateke.

    Planteatuko litzatekeen soluzioa:

    Espektroskopia infragorriak (FTIR espektroskopia moduan ezagutzen dena) material organikoak identifikatzeko aukera ematen du eta, horregatik, sarritan erabiltzen da produktu farmazeutikoak aztertzeko (bai osagai farmazeutiko aktiboak zein matrize polimerikoak ere). Duela gutxi garatu den nano-FTIR teknika espektroskopia infragorria eskala nanometrikoan egiteko erabil daiteke; beraz, karakterizazio kimikoa nanoeskalan egiteko aukera eskaintzen du. Infragorriaren espektroak nanoeskalan neurtu daitezke (non-FTIR: 30x30x60 nm inguruko bolumen baten karakterizazio kimiko osoa) eta xurgapenaren irudi nanometrikoak ere bai (2D mapaketa, maiztasun infragorri jakin batean, 30 nm inguruko bereizmen espazialarekin). FTIR bezala, nano-FTIR teknika karakterizazio teknika ez suntsikorra da. NanoGUNE erreferentea da teknika horretan mundu osoan eta neurrirako zerbitzuak eskaintzen ditu.

    Lanak zenbait etapa izango ditu:

    1. Laginak hornitzea. Enpresak jarri beharko ditu aztertuko diren laginak. Seguruenik, enpresak jarriko ditu ere kontrol laginak (adib. osagai puruak, muturreko formulazio ez komertzialak).
    2. Laginak prestatzea. Eremu hurbileko mikroskopia bidezko karakterizaziorako (s-SNOM), laginak ebaki egingo dira. Prozedura horrekin gainazal lau egoki bat lortuko da s-SNOM neurketetarako eta, bestalde, laginaren gainazaleko osagai guztiak degradatu gabe daudela bermatuko da.
    3. Erreferentziako infragorriaren (hau da, material puruetan) xurgatzearen tokiko espektroen neurketak (nano-FTIR espektroak). Espektro horien arabera, osagai bakoitzaren xurgatze maiztasun esklusiboak hautatuko lirateke, ondorengo neurketetan erabiltzeko.
    4. Laginean dauden osagaien mapaketa nanoeskalan. Horretarako, xurgatze irudiak lehenago hautatu diren maiztasunetan neurtuko dira (adib. 5x5 m irudiak).
    5. Irudietan aurkitutako osagaien infragorriaren xurgatze espektroen neurketa (nano-FTIR), karakterizazio kimiko osoa lortzeko.

    Osagai bakoitzaren nanoeskalako banaketa ezagutzeak produktu farmazeutikoen fabrikazio prozesuak hobe ulertzeko balioko du, prozesu horiek optimizatu eta, batez ere, produktuen kalitatea eta efizientzia hobetzearekin batera.


    3. adibidea: polimero enpresa batek tamaina desberdinetako core-shell partikulak fabrikatzen ditu polimero konbinazio desberdinak eginez. Jakin nahi dutena da bi faseak benetan bananduta dauden eta core-shell konformazio bat osatzen duten edo bi faseak nanoeskalan nahasita dauden.

    Planteatuko litzatekeen soluzioa:

    Partikulak matrize batean enbutitzea, ebaketa bat prestatzea (hau da, partikulen zeharkako ebaketak) eta ebaketa horren karakterizazio kimikoa egitea bi faseen banaketa ikusi ahal izateko. Horretarako, eremu hurbileko mikroskopia optikoaren (s-SNOM) eta eremu hurbileko nanoespektroskopiaren (nano-FTIR) teknikak erabiliko lirateke. Hala ere, laginen prestaketa eta analisi espezifikoa apur bat aldatzea gerta badaiteke ere, lan metodologia 2. adibidean azaldu denaren oso antzekoa izango da (ikus 2. adibidea).


    4. adibidea: kosmetika enpresa batek produktu kosmetiko baten osagaien presentzia eta banaketa aztertu nahi ditu nanoeskalan. Horrez gain, produktu eta osagai horien banaketa aztertu nahi du giza ilean, eta horiek kentzeko erraztasuna ere ezagutu nahi du.

    Planteatuko litzatekeen soluzioa:

    Laburbilduz, produktu kosmetikoaren lagin bat prestatu beharko litzateke. Laginaren egoera/biskositatearen arabera, produktuaren geruza bat prestatuko litzateke substratu batean edo lagin beraren ebaketa bat egingo litzateke. Giza ileari dagokionez, ileak ez luke inolako prestaketa berezirik beharko, ilean bertan egingo baita neurketa. Laginetan produktu kosmetikoaren (eta baita funtsean proteinak diren giza ilearen) karakterizazio kimikoa egingo litzateke eta osagai bakoitzaren presentzia eta banaketa neurtuko lirateke, bai produktuan bertan eta baita giza ilean ere. Horretarako, eremu hurbileko mikroskopia optikoaren (s-SNOM) eta eremu hurbileko nanoespektroskopiaren (nano-FTIR) teknikak erabiliko lirateke. Hala ere, laginen prestaketa eta analisi espezifikoa apur bat aldatzea gerta badaiteke ere, lan metodologia 2. adibidean azaldu denaren oso antzekoa izango da (ikus 2. adibidea).


    5. adibidea: altzairuzko moldeak fabrikatzen dituen enpresa batek ikusi du amaierako produktuaren propietate mekanikoek okerrera egin dutela altzairu hornitzaile desberdinak eta ekoizpen prozesuko mekanizazio prozesu desberdinak erabiltzen hasi direnean.

    Planteatuko litzatekeen soluzioa:

    Altzairua mikroskopia elektroniko bidez karakterizatuko litzateke prozesatu aurretik eta ondoren. Horrela, metalaren kristalezko egiturari eta piezan dauden elementu guztien identifikazioari buruzko informazio garrantzitsua lortuko litzateke. Datu horiekin jakin ahalko da antzemandako arazoak jatorrian kalitate txarrekoa den altzairu baten ondorioa diren edo moldearen fabrikazio prozesuari lotutako arazoen ondorioa diren.

    Kanpo Zerbitzuen Saila (External Services Department) enpresa esparru desberdinetako ikertzaileentzat eta teknikarientzat zabalik dagoen ikerketa azpiegitura bat izateko diseinatu da; ETEetatik (enpresa txikia eta ertaina) enpresa handienetara arte, industria sektoreen tarte zabalaren barruan.

    Gure ezagutza mikroskopia aurreratuko plataforma batean, gela zuri batean eta nanofabrikazio eta karakterizazio ekipoak dituzten hainbat laborategietan oinarritzen da. Material aurreratuetan dugun potentziala sendotzea gustatuko litzaiguke, nanofabrikazio prozesuetako funtsezko faktore gisa.

    CIC NANOGUNEKO ZERBITZUEN KATALAGOA

      1. 1.FABRIKAZIO PLATAFORMA

    1.1. Geruza fineko hazkunde-zerbitzuak (estaldurak / coatings )

    Zer eskaintzen dugu:

    • Estaldura metalikoak, dielektrikoak edo kalitate handiko geruza isolatzaileak.
    • Substratu, beira, silizio, polimero,… sorta zabala estaltzeko aukera.
    • Azken estalduraren propietateak hobetzeko gainazaleko tratamenduak (tenplatua, azalaren aktibazioa).

    Aukerak:

    • Materialen propietate mekanikoak hobetzea; adibidez, erresistentzia, korrosioa, higadura, marruskadura, itsaspena,…
    • Estaldura islagaitzak.
    • Estaldura biobateragarriak.
    • Gainazal hidrofobikoak/hidrofilikoak.
    • Eguzki-plaken industriarako fabrikazio-prototipoak.
    • Apaindura-estaldurak.
    • Estalduren kalibraziorako fabrikazio estandarra.
    • Geruza anitzeko sentsoreen fabrikazioa.

    Interesgarria honako hauetarako: eguzki-industria, kostako industria, beira-estaldurak, mikroelektronika eta erdieroaleen industria, industria automobilistikoa, industria siderometalurgikoa, metalurgia, makina-erremintaren fabrikatzaileak, aeronautika, sentsorikoa, mikrofluidikoa,…

    Ekipoak: lurrun-gailu termikoak eta elektroi-sortaren bidezkoak, ihinztapen-sistema katodikoak (Sputtering) eta Geruza Atomikoen Jalkitze Sistema (ALD-atomic layer deposition)

    1.2. Nano/mikro fabrikazioaren zerbitzuak

    Zer eskaintzen dugu:

    • Mikro/nano egituren fabrikazioa.

    Aukerak:

    • Erreferentziazko marka pertsonalizatuen fabrikazioa substratu ezberdinetan, beira, silizioa.
    • Mikroskopioetarako kalibrazio-lagin egituratuen fabrikazioa.
    • Gainazalaren topografiaren aldaketak nano eta mikro fabrikazioaren bitartez, honako hauek bezalako propietate optikoak eta mekanikoak hobetzeko: itsaspena, marruskadura, korrosioa, gogortasuna eta higadura.
    • Industria espezifikoetarako fabrikazio-estandarrak nano eta mikro metrologiarako.

    Interesgarria honako hauetarako: industria mikroelektronikoa eta erdieroaleak, automatismoen industria, azterketa-laborategiak, material aurreratuen industria, mikroskopia laborategiak, mikrofluidikoa,…

    Ekipoak: Fotolitografia ekipoa, Elektroi-sorta bidezko litografia-sistemak (EBL, electron beam lithography) eta Ioi Fokalizatuen sorta bidezko sistema (FIB, Focused Ion Beam).

    1.3. Laginak prozesatzeko zerbitzuak

    Zer eskaintzen dugu:

    • Jaulkitze kimikoa eta fisikoa lehorrean (dry etching).
    • Jaulkitze kimiko hezea (wet etching).
    • Hautazko jaulkitzea.
    • Tenplaketa eta kristalizazio tratamenduak (annealing).
    • Laginen eta probeten eskuzko leunketa.

    Aukerak:

    • Gainazalen garbiketa; esate baterako, geruza organikoak, herdoil-geruzak kentzea.
    • Gainazalak aktibatzea (plastikoak eta zeramikak), inprimaketa, lakadura eta/edo itsaspeneko aurre prozesuak.
    • Gainazalaren aldaketa topografikoak.
    • Laginen esterilizazioa ingurune lehorrean.
    • Tenplaketa prozesuen bitartez propietateak hobetzea Ar, N2 u O2 atmosferatan.
    • Mekanikoki leundutako laginen fabrikazioa mikroskopia elektronikoko laborategietarako.

    Interesgarria honako hauetarako: Materiaren zientzien industria, automatismoen industria, mikroskopia elektronikoaren laborategiak, aplikazio biomedikoak,…

    Ekipoak: Jaulkitze kimikoaren ekipoa (RIE), jaulkitze fisikoaren ekipoa (Miller ioia), mikroskopia eta labeetarako laginak prestatzeko laborategia.

    1.4. Nano/mikrozuntz zerbitzuak – Electrospinning

    Zer eskaintzen dugu:

    Nano eta mikrozuntzak neurrira, tartean material polimerikoen, biomolekulen, compositeen eta zeramikoen sorta zabala.

    Aukerak:

    1. Ehunak birsortzeko matrizeak diseinatzea.
    2. Propietate fisikoak eta kimikoak hobetzea.
    3. Zuntzak funtzionalizatzea nahi den aplikazioaren arabera.
    4. Gainazal-mota desberdinak estaltzea nano/mikrozuntzekin.

    Interesgarria honako hauetarako: elikagaien industria, polimeroen industria, indartzeko zuntzak, gailu energetikoen matrizeak, iragazkiak, ehunak birsortzea, botiken administrazioa,…

    Ekipoa: elektrospinnig sistema.

    2.KARACTERIZAZIO PLATAFORMA

    2.1. Egiturazko karakterizazioaren zerbitzuak

    Zer eskaintzen dugu:

    • Material-sorta zabalaren egiturazko karakterizazioa, tartean material metalikoak, isolatzaileak, biologikoak, hezeak,…
    • Materialen kristal-fasea identifikatzea.
    • Topografiaren 2D analisia.
    • Egiturazko analisia 3D formatuan (tomografia)
    • Egiturazko simulazioa.

    Aukerak:

    • Kalitatearen kontrola, prozesuaren higadura, narriadura, tentsioa eta erreproduzigarritasuna egiaztatzeko material-mota ezberdinetan.
    • Metaletan, aleazioetan, material zeramikoetan eta bestelako material aurreratuetan dauden hauspeakin eta aglomeratuen egiturazko analisia (3D irudiak, tamainaren karakterizazioa, faseko karakterizazio kristalografikoa).
    • Fasea identifikatzea material organikoetan eta ez-organikoetan; tentsioa (adib., SiC, Si), trantsizioak material isolagarri eta metalikoen artean (adib., VO2), polimeroen kristalinitatea, mineralen, kristal organikoen, eta abarren identifikazioa eta mapaketa.
    • Geruza fineko estalduren karakterizazioa: zimurtasuna, handiera, profila eta akatsak.
    • Egiturazko mikro eta nano karakterizazioa aurretiko tratamendurik gabe; esate baterako, nahasketetako partikulen tamainaren azterketa, ingurune likidoko materialak, material ez eroaleak, material biologikoak,…
    • Fase kristalografikoa eta ale-tamainaren neurketak identifikatzea material-sorta zabalean.
    • Egiturazko simulazioak: 3D irudien egiturazko berreraikuntzan tentsioa eta irudia aztertzea.

    Zertarako da interesgarria: materiaren zientzien industria, metalurgia, polimeroen industria, automobil-industria, elikadura-industria, eraikuntza-sektorea, energia berriztagarriak, mikroelektronikoaren industria, erdieroaleen industria, geologia.

    Ekipoak: Mikroskopio elektronikoa (eSEM), Transmisioko Mikroskopio elektronikoa (TEM), Transmisioko Mikroskopio elektronikoaren irudiaren analisia eta simulazioa, eremu hurbileko Mikroskopia optikoa (s-SNOM eta nano-FTIR), Errefletibitatea/difraktometria X Izpiak eta Indar atomikozko Mikroskopioa (AFM)

    2.2. Karakterizazio magnetikoaren eta elektrikoaren zerbitzuak

    Zer eskaintzen dugu:

    • Propietate elektrikoen neurketak

    Tenperaturaren aurreko erresistentzia (2 K - 400 K)

    Kurbak I(V) eta V(I) tenperatura ezberdinetan (2 K - 400 K) 9 T-ra bitarte aplikaturiko eremu magnetikoa.

    Erresistentzia magnetikoaren neurketak.

    • Neurketa magnetikoak

    Une magnetikoa tenperatura aurrean (2 K - 1000 K).

    Histeresi-zikloaren neurketa tenperatura ezberdinetan (2 K - 1000 K).

    Aukerak:

    • Propietate magnetikoen karakterizazioa.
    • Propietate elektrikoen karakterizazioa.
    • Gailu elektroniko nano eta mikroen karakterizazio osoa.

    Interesgarria honako hauetarako: materialen zientzien industria, metalurgia, mikroelektronikaren eta erdieroaleen industria, nanopartikulen fabrikatzaileak, industria biomedikoa.

    Ekipoa: Propietate Fisikoak Neurtzeko Sistema (PPMS), punta-mahaiak eta magnetometroak.

    2.3. Karakterizazio kimikoaren zerbitzuak

    Zer eskaintzen dugu:

    • Karakterizazio kimikoa teknika ez suntsitzaileen bitartez.
    • Nano-FTIR, Raman, Energia Dispertsiboaren X Izpiak (EDX) eta Elektroien Energiaren Galeraren Espektroa hartzea (EELS) laginean hautatutako zona nanometrikoetan.
    • Gainazaleko eta zeharkako sekzioaren mapa kimikoak.

    Aukerak:

    • Polimeroak nano eskalan identifikatzea eta aztertzea (geruza anitzeko polimeroak, polimeroaren nahasketak eta nanozuntzak, bio-polimeroak, kautxuak, polimero eroaleak, e.a.).
    • Biomaterialak identifikatzea eta aztertzea (proteinak, fosfatoak, DNA, karbohidratoak, azidoak, e.a.) lagin biologikoetan (gizakiaren hezurrak eta hortzak, zelulak, bakteriak, birusak, bakteriofagoak, fagoak, esporak, mintz zuntzak, e.a.).
    • Osagai aktiboak identifikatzea eta horien mapaketa lagin farmazeutikoetan.
    • Produktu kosmetikoen analisia (adib., kosmetikoak gizakiaren ilean).
    • Aleazioetan, metaletan, zeramiketan eta bestelako material aurreratuetan dauden aglomeratuen analisi kimikoa (irudiak 3D formatuan, tamainaren karakterizazioa, fase kristalografikoaren karakterizazioa).

    Zertarako da interesgarria: polimeroen eta kautxuen industria, bizitzaren zientziak (biologia, biomedikuntza), industria farmazeutikoa, industria kosmetikoa, nekazaritza, metalurgia, mikroelektronika, automobil-industria, elikadura-industria, eraikuntzaren sektorea, energia berriztagarriak.

    Ekipoak: eremu hurbileko Mikroskopia optikoa (s-SNOM eta nano-FTIR), RAMAN Mikroskopia fokukidea, elektroien energiaren galeraren espektroskopia (EELSS) eta energia dispertsiboko X izpien espektroskopia (EDX)

    2.4. Bestelakoak (perfilometria, elipsometria, mikroskopio optikoak,…).

  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte, hau da, 2024ko Urriaren 30era arte.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz: “2024ko hazkunderako laguntzak”

    Eskabide-orriarekin batera, eskatutako administrazio-agiri guztiak aurkeztuko dira, bai eta dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa ere.

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa (8. artikulua):

    • Administrazio-dokumentazioa
    • Deskripzio-memoria teknikoa (Eranskina: Memoria Teknikoa)

    Memoria teknikoak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du, bai eta egin beharreko gastuak eta enpresaren hazkundean izango duen eragina ere. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta alderdi teknikoak, zientifikoak eta berrikuntzakoak, ekonomiko-finantzarioak, negozio-plana eta proiektuaren ustiapen komertziala erakutsi beharko ditu. Proiektuaren diseinu orokorra jasoko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak), eta argi eta garbi adieraziko du zer egoeratan dagoen.

    Eta, gainera, bonu teknologikoen laguntzaren dokumentazio espezifikoa:

    Garapen teknologikoari buruzko memoria espezifikoa: Eranskina: «Gidoia» Bonu teknologiko elektrikoen memoria espezifikoa: Gutxienez, honako informazio hau jasoko du:

      • I+G+b agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena, lehentasunezko zentroa eta Gaitasun Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra justifikatuz.
      • Proiektuari lotutako lantaldearen deskribapena, zentro teknologikoarekin harremanetan jarriko dena.
      • Aurreikusitako lan-kronograma
      • Zentro teknologikoekin izandako aurretiko esperientziak.

    Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa eratu aurretik), enpresa-plan bat aurkeztu beharko du, honako informazio honekin:

      • Funtsezko bazkideak: Proiektuaren sustatzaileen aurkezpena.
      • Funtsezko jarduerak: Garatu beharreko jardueren xehetasunak
      • Balio-proposamena: planteatutako abantailaren xehetasuna
      • Bezeroen segmentua: helburuko bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
      • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena
      • Aurreikusitako diru-sarreren iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena
      • Proiektua garatuko den zentroa edo establezimendua Donostian egongo delako konpromisoa.
  • NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?

    Eskabideak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Proiektuari buruzko balorazio orokorra laguntza guztietarako (Memoria Teknikoaren eranskina): 80 puntu, gehienez.
    • Berariazko balorazioa, laguntza mota bakoitzean aurreikusitakoaren arabera. Laguntza mota bakoitzerako ebaluazio-irizpideak dagokion kapituluan zehazten dira.

    Ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan beharko dute:

    • Egungo merkatuarekiko edo gizartearekiko balio diferentziala
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
    • I+G proiektuak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten negozio-prozesuak edo -ereduak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Proiektuak balorazio-irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

    1. Proiektuen kalitate zientifiko-teknikoa eta berrikuntza kalitatea

    50

    2. Enpresaren negozio planaren bideragarritasuna, inpaktu ekonomikoa eta errentagarritasuna:

    30

    PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA

    80

     

    Proiektu bat onartzeko eta dagokion laguntzaren ebaluaziora pasatzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 60 puntukoa izango da balorazio orokorrean; beraz, eskatutako gutxieneko puntuazio horren barruko puntuazioa lortzen duten eskabideak kanpoan geratuko dira.

    Bonu Teknologikoaren laguntzaren eskabidea onartzeko, gutxienez ere 15 puntu lortu beharko dira jarraian adierazitako balorazio espezifikoan.

    Bonu teknologikoaren balorazio espezifikoa

     

    1. Eskatutako laguntzak aurkeztutako proiektuarekin bat etortzea.

    6

    2. Zerbitzu teknikoak jaso ondoren aurreikusitako emaitzak lortzeko probabilitatea.

    7

    3. Enpresaren teknologiaren xurgatze maila: taldearen egokitasuna, beste zentro teknologiko batzuekin izandako aurretiazko esperientziak.

    7
    Bonu teknologikoaren balorazio espezifikoa 20 puntu

     

    Eskabidea onartu ondoren, ikerketa zentro teknologikoak aurrekontu bat egingo du eta negoziazio fase bati ekingo diote hiru alderdiek (onuraduna, ikerketako zentro teknologikoa eta Donostia Sustapena), Bonu Teknologikoaren laguntzarekin eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena zehaztu eta definitzeko.

    Bonu teknologikoaren laguntzarako definituko den proiektuaren amaierako tamaina eta aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi adieraziko dira onuradunak jasoko duen amaierako ebazpenean.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, deialdia ixten denetik kontatzen hasita.

  • ZEIN DA LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?

    Bonu Teknologikoaren zerbitzua emateko gehieneko epea 2025eko Abuztuaren 31 izango da.

    Zerbitzua amaitu ondoren, eta zerbitzua amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko du.