Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

CIC biomaGUNE Bonu Teknologikoa

 
 

Bonu teknologikoak dira CIC biomaGUNEk gure enpresa-ehunari teknologia eta zerbitzu aurreratuak transmititzeko programa bat.

Bonu teknologikoak euskarri ekonomikoko tresna batzuk dira, eta haien helburua da zentroek duten ezagutza aurreratuak Donostiako enpresen eraldaketan berehalako inpaktua izatea eta negozio-aukera berriak sortzea, enpreson lehiakortasuna hobetzeko.

CIC biomaGUNE ikerketa kooperatiboko zentro bat da, eta biomaterialen, irudi biomedikoaren eta medikuntza birsortzailearen arloko jakintza zientifikoak eta teknologikoak sortzea, ekoiztea, sustatzea, hedatzea, aplikatzea eta ustiatzea du helburu. Horretarako, ikerketa eta garapen esperimentaleko jarduera sistematikoak egiten ditu, bai eta hainbat sektoretako eta hirugarrenei irekitako prestakuntza, transferentzia eta emaitzak gizarte eta enpresa eragileei zabaltzeko jarduerak ere.

CIC biomaGUNEko animaliategiak AAALAC etxearen egiaztagiria du, eta zentroaren irudi molekularreko unitatea Azpiegitura Zientifiko-tekniko Berezi izendatu du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak. Zentroaren I+G+Ba kudeatzeko sistemak UNE 166002:2014 arauaren arabera jarduten du. CIC biomaGUNE Estatuko Ikerketa Agentziak María de Maeztu Bikaintasun Unitate gisa akreditatu zuen.

  • NORI ZUZENDUTA DAUDE LAGUNTZA HORIEK?

    Laguntza horiek egoitza fiskala eta lantokia Donostian duten eta proiektua lantoki horretan garatzen duten enpresa txikiei zuzenduta daude.

    Gainera, onuradun izan daitezke enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak edo sustatzaileak.

    Bi kasuetan, proiektu berritzaileak aurkeztu beharko dituzte.

  • ZER LOR DEZAKET BONU TEKNOLOGIKOEKIN?

    Bonuen bidez, CIC biomaGUNEkin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzen eta garatzen ditugu, CIC biomaGUNEn garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.

    Osagai teknologikoa duten tokiko proiektuak babestu nahi ditugu, CIC biomaGUNEk produktu eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetan eman ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterlanen eta laguntza teknikoen bidez.

  • BONU ETA KOFINANTZAKETA MOTA DESBERDINAK DAUDE?

    Ez. CIC biomaGUNEren kasuan, bonu guztiak 15.500 eurokoak izango dira, eta honela finantzatuko dira:

    Bonuaren balioa, noiz arte (BEZik gabe)

    Kofinantzaketa

    15.500 €

    • Donostiako Sustapenak %55
    • CIC biomaGUNEk %35
    • Enpresak/ekintzaileak bonuaren balioaren %10 ordaindu beharko du

     

    Bonu Teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

    Adibide gisa, onuradunek zer zerbitzu tipologia eska ditzaketen adieraziko da jarraian.

     

    1. adibidea: (ENPRESA): paperaren industriako enpresa batek produktu eskaintza dibertsifikatu nahi du ekoitzitako paperari balioa gehituaz, sentsorikaren sektorean sartzeko.

    Paperari propietate sentsorikoak emateko aukera ikertu nahi da, analitoak detektatzeko gaitasuna duten nanopartikulak gehituta.

    Egin beharreko lanak etapa hauek izango lituzke:

    • Eredu analitoa hautatzea eta papera ekoizteko prozesua aztertzea, produktua aldatzeko metodorik egokiena erabakitzeko.
    • Nanopartikulak diseinatzea eta fabrikatzea nahi diren propietateekin, eta propietateak egiaztatzea.
    • Behar adina nanopartikula ekoiztea proba pilotuak egiteko.
    • Paper aldatua ekoiztea eta eredu analitoa detektatzeko propietateak egiaztatzea.

    Nanopartikulak hasieran eskuz ekoitziko lirateke kimika koloidalaren bitartez, eta, ondoren, ekoizpena eskalatuko litzateke erreaktore espezifikoak erabilita. Analitoak detektatzeko, Ramanen espektrometria erabiliko litzateke.

    Proposamen honen abantailak dira: balio erantsi oso handiko produktua, inbertsio oso txikiarekin eta ekoizpen prozesua ia aldatu ere egin gabe.

     

    2. adibidea: inplante biomedikoetan, medikuntza birsortzailean eta abarretan material berriak erabiltzea aztertzen duen ekintzailea. Pertsona horrek bere produktuaren egonkortasun eta biobateragarritasun azterketa behar du. Irudi molekularrari esker, inplanteetako materialen narriadura posiblearen in vivo irudiak lortu daitezke, eta zelula kultiboen bidez toxikotasuna zehaztu daiteke.

    Azterketa honetan zehaztuko litzateke esperimentaziorako animalia batean ezarritako material baten bilakaera eta material horrek zeluletan eragiten duen toxikotasuna. Behar izanez gero eta material motaren arabera, materialaren markaketa erradioaktiboa egingo litzateke, organismoan nola banatzen den aztertzeko eta xurgatze, banaketa, metabolismo eta iraizte ibilbideak ikusteko.

  • ZEIN DA CIC BIOMAGUNE BONU TEKNOLOGIKOEN ZERBITZUEN KATALOGOA?

    CICBIOMAGUNEKO ZERBITZUEN KATALAGOA

    1.FABRICACIÓN DE NANOPARTÍCULAS (Plataforma de nanofabricación coloidal)

    Produkzio, euskarri esperimental, aholkularitza eta nanopartikulen prestakuntza zerbitzuak (10 - 200 nm), metodo ezberdinekin sintetizatuak, material ezberdinekin eta propietate ezberdinekin. Ekoiztutako nanopartikulak tamaina, forma eta funtzionalizazio superfizial ugarikoak izan daitezke.

    Egunero ekoitzi ohi ditugun nanopartikulen adibideetan honako hauek sartzen dira:

    • tamaina ezberdineko urrezko esferak, estaldura desberdinekin eta disolbatzaile desberdinetan;
    • urrezko edo zilarrezko nanopartikula anisotropikoak forma (nanostars, nanorods, dumbbell-like, spiky-nanodumbbells, nanowires), tamaina eta estaldura ezberdinekin;
    • silika eta pNIPAM nanopartikulak.

    Horrez gain, bestelako nanopartikulak diseinatu eta fabrika ditzakegu, bezeroak ezarritako zehaztapenen arabera.

    2. Laginen analisia mikroskopia elektronikoaren bitartez (Mikroskopia elektronikoaren plataforma -EM)

    TEM (Transmission EM), SEM (Scanning EM) bidezko analisi-zerbitzuak, laginaren funtsezko osaeraren analisia EDXS (Energy-dispersive X-ray spectroscopy) bidez eta laginen prestaketa analisirako.

    Ekipo hauek ditugu:

    • FEG-TEM, JEOL JEM-2100F UHR (80kV - 200 kV) erakoa, STEM (BF & HAADF) sistemekin eta OXFORD INCA EDXS sistemekin ekipatua, eta azken generazioko CMOS TVIPS F216 (2k x 2k) kamera.
    • LaB6-TEM, JEOL JEM-1400PLUS (40kV - 120kV) erakoa, CCD GATAN US1000 (2k x 2k) kamerarekin ekipatua.
    • image plate DITABIS (6k x 5k) sistema, aurreko edozein ekiporako.
    • Kriotransferentziarako laginen euskarriak, GATAN erakoa, 626 eredyam edozein mikroskopiotan erabili ahal izateko.
    • JEOL laginetarako euskarri bereziak, quad specimen holder bezalakoa, lagin-kopuru handia prozesatzeko, tomografiarako inklinazio handiko euskarria eta EDXS-rako beriliozko euskarria.
    • JEOL JSM-6490LV, SE eta BE detektagailuekin ekipatua eta OXFORD INCA EDXS sistema.
    • FE-SEM JEOL IT800 bereizmen handiko SE eta BE detektagailuak dituena.
    • Plunge freezer system FEI VITROBOT murgiltze bidezko izozkailua
    • Leica HPM100 lagin biologiko eta industrialak kriofinkatzeko goi-presioko izozkailu-sistema.
    • Krioordezteko eta tenperatura baxuan sartzeko sistema mikroskopia optiko eta elektronikorako LEICA AFS-II
    • Ultramikrotomoa, LEICA UC7/FC7 kamera kriostatizatuarekin

    3. Masen espektroskopia zerbitzua eta makromolekulen karakterizazioa (masen espektroskopia plataforma - MS)

    Euskarri analitikoa, masen espektroskopiaren aplikazioaren bitartez, aplikazio ezberdinetarako (produktu sintetizatuak baieztatzea, ezpurutasunen karakterizazioa, egitura-zehaztapena, nahasketa konplexuen analisia, bioanalisia, etabar). Halaber, metodo kromatografikoak erabiltzen ditugu proteinak bezalako makromolekulak karakterizatzeko eta analisiaren aurretik laginak zatikatzeko.

    Sistema analitiko ezberdinak ditugu, eta horietan Electrospray Ionization (ESI), UPLC, MALDI eta bestelako konbinazio egokiak aplika ditzakegu helburu esperimentalean.

    Plataforma honek ondorengo ekipoak ditu:

    • UPLC LCT Premier™ XE time-of-flight (TOF) mass spectrometer-erkin akoplatuta, ZSpray™ iturriarekin eta electrospray ionization (ESI) eta LockSpray™ interfaze modularrarekin.
    • Acquity Ultra Performance Liquid Chromatography (UPLC)
    • MALDI-TOF (matrix-assisted laser desorption time-of flight) espectrómetro de masas que incluye un reflector analyzer. UltrafleXtreme III
    • iCAP-Q ICP-MS Thermo Fisher masa-espektrometroa da, eta ppb / ppt mailako detektatze-mugak dituen plasma induzituaren iturri akoplatua (ICP-MS) du. Talka/erreakzio zelula eta energia zinetikoaren bereizkeria (KED) ditu, egoera atomikoan dauden elementuak detektatzeko.

    4. Lagin likidoen analisia Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren bitartez eta MRI-rako kontraste-agenteen analisia (Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren Plataforma -NMR)

    NMR bidezko analisi-zerbitzuak, espektroen erregistroa, espektroak interpretatzeko laguntza eta metodo analitikoa aplikatzeari buruzko gaietarako aholkularitza. Irudirako kontraste-agenteen azterketa Erresonantzia Magnetikoaren bitartez (MRI).

    Metodoa aplikatzeko adibideetan honako hauek sartzen dira: egiturazko analisia, purutasunaren ebaluazioa, egitura zehaztea, azterketa dinamikoak eta zinetikoak, konposatu organikoen identifikazioa eta kuantifikazioa.

    1D (1H, 13C, 19F, 31P) eta 2D (COSY, TOCSY, HSQC, HMBC, NOESY) eta DOSY (Diffusion Ordered Spectroscopy) espektroak egiten ditugu.

    Erabiltzen den ekipamendua:

    • NMR espektrometroa, 500 MHz-koa, z-gradient-arekin, 1H/19F BBI sondarekin ekipatua ohiko lanetarako eta erresonantzia hirukoitzeko eta bereizmen handiko 1H/13C/31P sonda, biologian edo kimika konbinatzailean aplikatzeko.
    • Minispec (Time-Domain NMR spectrometer) 1.5 Tesla-ra, kontraste-agenteak aztertzeko diseinatua.

    5. Biomaterialen eta biosuperfizien propietate fisiko-kimikoen karakterizazioa, metodo analitikoen sorta zabala aplikatuta (Espektroskopia optikoaren plataforma).

    Plataforma honen zerbitzuen aplikazioan honako hauek sartzen dira: azterketa morfologikoak zelula itsaskorretan eta esekietan; zelulen interakzioa materialekin; ehun biologikoen morfologia; raido hidrodinamikoaren karakterizazioa; poblazio zelularren edo mikropartikulen karakterizazioa; konposatu kiralen, makromolekulen, proteinen eta DNAren egitura zehaztea; estekatzaileen interakzioaren azterketak; azterketa dinamikoak eta zinetikoak.

    Zerbitzua prestatzeko, teknika analitiko ezberdinak ditugu: mikroskopia fokukidea, espektroak eskuratzea uhinaren luzera ugaritan, Raman espektrometria, Dynamic and Static Light Scattering, fluxu zitometria, fluoreszentziaren batez besteko bizitza zehaztea, dikroismo zirkularra, kalibrazioa eta termograbimetria.

    Gure ekipoak:

    • Mikroskopio konfokala (Zeiss LSM 900), fotoi anitzeko laserrarekin.
    • Cell Observer/Scanning confocal microscope (Zeiss Axio observer)
    • Raman-IR mikroskopioa (Renishaw in Via Raman)
    • Fluxu-zitometroa (Miltenyo Biotec MACSQuant 10)
    • Dicroismo zirkularra (Spectropolarimeter Jasco J815)
    • UV-Vis-NIR espektrometroak (Varian Cary 5000, Nicolet 6700 Thermo Scientific, Beckam Coulter DU 800, Jasco V-630 Bio)
    • Fluorimetroak (Perkin Elmer LS55, Horiba Jovin Ivon Fluorolog)
    • Differential Scannig Calorimeter (DSC Nano III 6300)

    6. Azaleren karakterizazioa eta produkzioa eskala atomikoan (Azalerak fabrikatzeko eta analizatzeko plataforma)

    Azalera osatzen duten elementu kimikoak eta elementu horien egoera elektronikoak zehazten ditugu (balentziak), XPS (X-ray photoelectron spectroscopy) bidez. Azalera organikoetan eta ez-organikoetan. Karakterizazio hori aplika daiteke, esate baterako, garbiketa-prozesuen karakterizazioan, polimeroen funtzionaltasunaren azterketan, oxido-geruzen lodiera zehazterakoan edo pelikula xehen geruza sakonen osaeraren karakterizazioan.

    Halaber, azalera baten morfologia zehaztu dezakegu eskala nanometrikoan, indar atomikoko mikroskopiaren (AFM) bitartez, zimurtasuna, nanopartikula itsatsien tamaina, morfologian prozesu superfizialek duten eragina, e.a. azalduaz.

    Horrez gain, sputtering bidez, elementu ezberdinen (aluminioa, karbonoa, kromoa, kobrea, urrea, niobioa, silizioa, zilarra, titanioa, zinka) geruza xeheak, haien oxidoak eta karburoak jarri ditzakegu.

    Plataforma honetan ondorengo ekipamendua dago:

    • PHI Physical Electronics VersaProbeIII sistema, XPS irudia egiteko aukera ematen duena.
    • Sputtering ATC 1800 UHV Reactive Magnetron Sputtering sistema, osagarri aurreratuekin, azalerako pelikula xeheak, dentsoak, uniformeak eta homogeneoak eskuratzeko.
    • AFM Multimode V indar atomikoko mikroskopioa azaleren laginen alderdi morfologikoa, zimurdura, alekaren tamaina, e.a. zehazteko.

    7. Konposatu kimikoen, makromolekulen eta nanopartikulen erradiomarkaketa (Erradiokimika plataforma)

    Hainbat irrati-isotopo sortzen ditugu, molekulak eta nanopartikulak markatzeko erabiltzen ditugunak, gure laborategietan garatutako prozedura sendoen bitartez. PET eta SPECTen irrati-trazatzaileez gain, ikerketa farmakozinetiko eta farmakozindinamikoetarako egitura berriak diseinatzen ditugu.

    Halaber, metabolito erradioaktiboen analisiak egiten ditugu odolean eta ehunean eta zeluletan azterketak erradioaktiboki markatutako estekatzaileekin.

    Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

    Plataformak ondorengo ekipamendua du:

    • IBA Cyclone 18/9 zikloia protoiak (18 MeV) eta deuteroiak (9 MeV) azeleratzeko, 7 zuriz hornitua [18F] F-, [18F] F2, [13N] NH4+, [15O] O2, [11C] CO2 eta [11C] CH4 ohiko ekoizpenerako, bai eta 89Zr eta 64Cu ekoizteko zuri solido bat ere..
    • Berunez zigilatutako gelaxkak eta sintesi-moduluak substantzia erradioaktiboekin lan egiteko.
    • Kromatografiako plaken irakurgailua geruza xehean.
    • Kanal anitzeko lambda espektrometria-sistema, bereizmen handikoa, 3-3.000 keV energia-tartearekin. Energiaren bereizmen handia, 700 eV-etik 1,3 keV-era. Monte Carlon oinarritutako kuantifikazio softwarearekin ekipatua.
    • Kanal anitzeko lambda espektrometria-sistema, bereizmen txikikoa, sodio ioduroaren kopuru txikiak neurtzeko eta analisi radiologikoak egiteko. 55 rack-eko biltegiratze ahalmena, aldi baterako 10 neurri 15-1000 keV tartean.
    • Gasen kromatografia (GC) sugarreko ionizazio detektagailuekin (FID), masen espektrometroa (MS) eta erradiometrikoa.
    • Bereizmen handiko kromatografia likidoa (HPLC) UV detektagailuekin (DAD eta uhinaren luzera aldagarria) eta erradiometrikoa (kikara eta kointzidentziakoa).

    8. Molekula eta nanopartikula erradioaktiboen biobanaketaren in vivo azterketak irudi nuklearraren bitartez (Irudi nuklearraren plataforma)

    Karraskari txikien (arratoiak eta saguak) in vivo irudien zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure PET (Positron Emission Tomography), SPECT (Single Photon Emission Computerized Tomography) eta CT (Computerized Tomography) sistemak erabiliaz. Irudi multimodala hartzeko metodo indartsu ez inbaditzaileak konbinatuta, informazio anatomiko eta funtzional ugari eta esanguratsua eskuratzen da.

    Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

    Plataformak ondorengo ekipamendua du:

    • β, g, X-Cube de Molecubes hiruhileko sistema, PET, SPECTeta CT irudi nuklearrak bereizmen submilimetriko bereziarekin egiteko
    • PET-CT (eXplore Vista-CT). FOV axiala, 5 cm-koa; FOV transaxiala, 7cm-koa. Esku-ohearen mugimendua urrunetik kontrolatua, gorputz osoaren irudi eta guzti. Berreraiketa FBP, 2DOSEM eta 3DOSEM bidez. Erosketa egonkorra edo dinamikoa, multi-ohea eta zerrenda-moduan.
    • SPECT-CT (eXplore speCZT CT 120). FOV axiala, 8 cm-koa; FOV transaxiala, 7,6 cm-koa (arratoia) eta 3,2 cm-koa (sagua). Detektagailu solidoen eraztun osoa (10 buru) eta kolimatzaile zilindriko trukagarriak. Bereizmen energetiko handia: hainbat isotoporen aldi bereko detekzioa.
    • Autoerradiografia-sistema. Interesatzen diren ehun/organoetan erradiotrazatzailearen banaketa zehazteko erabiltzen da edo gorputz osoko ataletan ere bai, energia kapturatzeko matrizearen laginaren esposizioaren bitartez.

    9. Erresonantzia magnetikoaren bidezko irudi-zerbitzua (Erresonantzia magnetikoaren bidezko irudiaren plataforma -MRI)

    Bereizmen handiko erresonantzia magnetikoaren bidezko irudi-azterketak, lagin biologikoetan aplikatuta; tartean, animalia txikiak (arratoiak, saguak), ehunen laginak edo estraktuak eta kultibo zelularrak. Instalazioetan, ebakuntza-gelak ekipatuta daude animaliak erresonantzia magnetikoaren azterketetarako prestatzeko eta eredu kirurgikoak ezartzeko; halaber, ekipo osagarri ugari daude; anestesia-sistemak, monitorizazio fisiologikoaren ekipoak RM-rekin bateragarriak, infusio-ponpak, termostatizazio-sistemak, e.a.

    Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

    Plataformak ondorengo ekipamendua du:

    • MRI 7T/30 cm-ko sistema (70/30 USR) bi gradienterekin: bat 20 cm-koa (200 mT/m) eta bestea 12 cm-koa (400 mT/m). Banda zabaleko bi transmisio kanal ditu eta paraleloan hartzeko beste 4 kanal. Bobina ugari.
    • MRI 11.7T/16 cm-ko sistema (117/16 USR) errendimendu altuko 9 cm-ko gradientearekin (750 mT/m); banda zabaleko 4 transmisio kanal eta paraleloan hartzeko beste ia 8 kanal. Bobina ugari (13C, 19F eta 31P bezalako nukleoen detekzioa).
    • Ekipamendu osagarria animalien posizionamendu, anestesia eta monitorizaziorako.

    10. Irudien analisia (Image Analytics plataforma)

    Irudien analisiaren plataformak Irudi Molekularraren Unitateko ekipo ezberdinetan lortutako irudi guztien prozesatua eskaintzen du (PET, SPECT, MRI eta mikroskopia).

    Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.

    11. Esperimentazio-animaliak ukuiluratzeko eta maneiatzeko zerbitzua (Animaliategia)

    4 gela independente ditugu karraskariak banako kaiola aireztatuetan estabulatzeko. Horrez gain, beste 3 gela ditugu animaliak prestatzeko eta mikrokirurgiarako eta xede anitzeko gela bat portaera-azterketetarako.

    Instalazio horietan, gainerako plataformetan burututako in vivo azterketetan erabilitako animaliak ukuiluratzen ditugu.

    Animaliategia AAALAC International-ek egiaztatua dago; hau da, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak, animalien giza tratua zientzian sustatzen duena.

    Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago...

    12. in vivo entseguen zerbitzu integrala, esperimentatzeko animalia txikiena (Irudi Molekularraren Unitatea)

    Erradiokimika, Irudi nuklearra, Erresonantzia Magnetikoaren Irudia, Irudiaren Analisia eta Animaliategia plataformek modu integratuan funtzionatzen dute, luzetarako ikerketa-proiektuak eta proiektu multimodalak egiteko eremu preklinikoan, edota aplikazioak garatzeko Irudi Molekularraren eta Funtzional Preklinikoaren eremuetan eta Nanomedikuntzan.

  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, 2023ko Azaroaren 15 arte.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus/eu).

    Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz: “Bono Teknologikoen 2023ko Programa”

    Honako dokumentazio hau aurkeztu behar duzu:

    Administrazio-agiriak:

    a) Eskabide-orria (Eskabidearen eranskina).

    b) Laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen banku-datuen eranskina, dagokion banku-erakundeak zigilatua, edo banku-agiri baliokidea, banku-erakundeak behar bezala zigilatua.

    c) Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.

    d) Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, ahalordedunaren NANa.

    Deskribapen-memoria teknikoa eta ekonomikoa:

    e) Proiektuaren memoriaren gidoiaren eranskina:

    Memoriak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak), eta argi eta garbi adierazi beharko du zer egoeratan dagoen.

    Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa eratu aurretik), enpresa-plan bat aurkeztu beharko du, honako informazio honekin:

    • Funtsezko bazkideak: proiektuaren sustatzaileen aurkezpena.
    • Funtsezko jarduerak: Garatu beharreko jardueren xehetasunak
    • Balio-proposamena: planteatutako abantailaren xehetasuna
    • Bezeroen segmentua: helburuko bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
    • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena
    • Aurreikusitako diru-sarreren iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena
    • Proiektua garatuko den zentroa edo establezimendua Donostian egongo delako konpromisoa.
  • NOLAKOA IZANGO DA EBAZPENA?

    Eskabideak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza horretara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Proiektu guztiek ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan behar dute:

    • Egungo merkatuarekiko edo gizartearekiko balio diferentziala
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
    • I+G proiektuak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten negozio-prozesuak edo -ereduak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Proiektu berritzaileari buruzko balorazio orokorra: 70 puntu, gehienez. Gutxienez 60 lortu beharko dira proiektua onartzeko eta bonu teknologikoa ebaluatzeko.
    • Garapen teknologikoari buruzko balorazio espezifikoa, Bonu Teknologikoa, eta gutxienez 20 puntu lortu behar dira bonua onartua izan dadin.

    2022 eta 2023ko deialdian eratutako Ekin+ eta Ekin+ Salud programetan onartutako proiektuak bonu teknologikoaren balorazio espezifikoan baino ez dira ebaluatu beharko, eta proiektu berritzailearen balorazioa onartutzat joko da.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, eskabidea erregistratzen den egunetik zenbatzen hasita.

  • ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA ETA MODUA?

    Bonu teknologikoaren zerbitzua emateko gehieneko epea Donostiako Sustapenaren eta agente laguntzailearen artean adostuko da, egin beharreko lanen arabera, eta hala adieraziko da laguntzaren ebazpenean.

    Zerbitzua amaitu ondoren, eta zerbitzua amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko du.