Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

CEIT Bonu Teknologikoa

 
 

Bonu teknologikoak dira CEITek gure enpresa-ehunari teknologia eta zerbitzu aurreratuak transmititzeko programa bat.

Bonu teknologikoak euskarri ekonomikoko tresna batzuk dira, eta haien helburua da zentroek duten ezagutza aurreratuak Donostiako enpresen eraldaketan berehalako inpaktua izatea eta negozio-aukera berriak sortzea, enpreson lehiakortasuna hobetzeko.

CEIT irabazi asmorik gabeko ikerketa zentro bat da, 1982an sortua Nafarroako Unibertsitatearen ekimenez. Haren zeregin nagusia da ikerketa aplikatuko industria proiektuak gauzatzea kontratu bidez, enpresetako I+Gko departamentuekin lankidetza estuan, eta, horretaz gainera, gizarteari zerbitzu ematea, ikertzaile gazteak trebatzearen bidez.

  • NORI ZUZENDUTA DAUDE LAGUNTZA HORIEK?

    Laguntza horiek egoitza fiskala eta lantokia Donostian duten eta proiektua lantoki horretan garatzen duten enpresa txikiei zuzenduta daude.

    Gainera, onuradun izan daitezke enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak edo sustatzaileak.

    Bi kasuetan, proiektu berritzaileak aurkeztu beharko dituzte.

  • ZER LOR DEZAKET BONU TEKNOLOGIKOEKIN?

    Bonuen bidez, CEITekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzen eta garatzen ditugu, CEITen garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.

    Osagai teknologikoa duten tokiko proiektuak babestu nahi ditugu, Ceitek produktu eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetan eman ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterlanen eta laguntza teknikoen bidez.

  • BONU ETA KOFINANTZAKETA MOTA DESBERDINAK DAUDE?

    Bai, eskatzailearen tamainaren, proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, bonu eta kofinantziazio mota hauek planteatzen dira:

    Bonuaren balioa, noiz arte (BEZik gabe)

    Kofinantzaketa

    8.000 €

    • Donostiako Sustapenak %70
    • CEITek %30

    12.500 €

    • Donostiako Sustapenak %55
    • CEITek %35
    • Enpresak/ekintzaileak bonuaren balioaren %10 ordaindu beharko du

     

    Bi bonu motetan, Bonu Teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

    Bonuaren eskatzaileak eskatu nahi duen bonu mota proposatu ahal izango duen arren, zentro teknologikoak eta Donostiako Sustapenak erabakiko dute/dute bonu mota.

    Emango den bonu-mota onuradunari bonua eman zaiola jakinarazten zaion unean zehaztuko da.

    Emango den bonu mota honako alderdi hauen arabera zehaztuko da:

    • Onuradunen tipologia: ekintzaileek, 5 urtetik beherako start-up-ek, mikroenpresek (10 langile baino gutxiago) lehentasuna izango dute 8.000 euroko bonuen eta kategoria horietan sartzen ez diren onuradunen aldean.
    • Eskatutako zerbitzu teknologikoaren irismena.
    • Ebaluazioan lortutako puntuazioa.
    • Eskaera aurkezteko unean dagoen aurrekontua.

    Adibide gisa, onuradunek zer zerbitzu tipologia eska ditzaketen adieraziko da jarraian.

     

    1. adibidea: garapen teknologikoak martxan dituen eta faseren batean laguntza behar izan dezakeen enpresa. Adibidez:

    Enpresak produktu sorta bat du eta berri bat merkaturatu nahi du (adibidez, sentsore bateriadunen sare bat du eta sentsore autoelikatuen sare bat nahi du). Enpresak, Bonu Teknologikoa programaren bidez, 

    entseguak ordaintzeko funtsak edo energiaren zatia kudeatzeko software garapen zehatz bat lortu ditzake.

    Enpresak produktu bat du (adibidez, software aplikazio bat) eta modulu bat hobetu nahi du (adibidez, eskuzko prozesu bat automatizatu) edo berri bat sortu nahi du (adibidez, datuak ustiatzeko eta bistaratzeko modulu berri bat). Bonu Teknologikoa programaren bidez, enpresak funtsak lortu ditzake, proiektuaren neurriaren arabera, zalantza teknikoak argitzeko, bideragarritasun teknikoaren azterketa egiteko, arkitekturari buruzko aholkularitza teknologikorako, aplikazioaren kodea garatzen den bitartean monitorizazioa eta akonpainamendu orokorra ordaintzeko, modulua bera garatzeko edo hobekuntzak integratzeko.

     

    2. adibidea: produktu/zerbitzu ideia bat duen eta produktuaren bideragarritasun teknikoaren azterketa egin nahi duen ekintzailea:

    X ekintzaileari produktu/zerbitzu teknologiko bat bururatu zaio (adibidez, kale batean aparkatzeko libre dauden plazak adierazteko gailua), eta ez daki zer teknologia erabili, ez eta irtenbide hori merkatuak onartuko lukeen prezio tartearen barruan egongo litzatekeen ere. Pertsona ekintzaileak, Bonu Teknologikoa programaren bidez, produktuaren bideragarritasun teknikoaren azterketa ordaintzeko funtsak lortu ditzake. Azterketak puntu hauek izango lituzke:

    • Eskakizun funtzionalak aztertzea.
    • Produktuak eskatutako funtzioak garatzeko funtsezkoak diren teknologiak aztertzea – abantailak eta desabantailak identifikatzea, bai eta horiei lotutako kostua ere (RFID duten baldosak farolei lotuta, ikusmen artifiziala, errealitate areagotua, etab.).
    • Bloke nagusiak eta horiei lotutako kostua identifikatzea.
    • Garapen teknologikoko estrategian bideratzea.
  • ZEIN DA CEIT BONU TEKNOLOGIKOEN ZERBITZUEN KATALOGOA?

    CEIT-eko ZERBITZUEN KATALAGOA

    EITK TEKNOLOGIETAKO ZERBITZUAK

    • Produktuen bideragarritasunaren analisiak EIKT teknologien bidez
    • Hardwarea: diseinuen analisiak, inplementazio-arriskuen identifikazioa, balidazio-proben proposamenak eta HWaren berrikuspena
    • EMC ziurtapenaren analisiak
    • HWaren prestazio mekanikoen analisiak (tenperatura eta bibrazioak)
    • Hari gabeko komunikazio-produktuen ezaugarritzea, ikuspegi funtzionaletik (egokitzapena, igorritako potentzia, banda-zabalera eta abar)
    • Softwarea: diseinuen analisiak, inplementazio-arriskuen identifikazioa, balidazio-proben proposamenak eta SWaren berrikuspena

    PRODUKTU DISEINUKO ZERBITZUAK

    • Produktuen bideragarritasun-azterketak, kontzeptu-diseinua abiapuntu hartuta (materialak hautatzea, fabrikazio-prozesuen identifikazioa, kostuen estimazioa)
    • Produktu-inguratzaileen diseinua
    • Produktu-inguratzaileen prototipatze azkarra
    • Produktuen gaineko esfortzuen analisi estatikoak (indarrak, tentsioak materialean eta abar)
    • Produktuen gaineko esfortzuen analisi dinamikoak (azelerazioak eta abar)
    • Neke mekanikoaren eta termo-mekanikoaren eraginpeko produktuen bizitza-iragarpena
    • Produktuen analisi ergonomikoa
    • Hasierako Hardwarea

    Ingeniaritza elektrikoko, elektronikoko, mekanikoko SISTEMA INDUSTRIALENTZAKO ZERBITZUAK eta materialak

    • Mekanismoen analisiak (multibody simulazioak, tolerantzia-analisiak eta abar)
    • Zarataren eta bibrazioen analisiak (simulazioak eta landa-probak)
    • Elikatze-sistemen analisiak (potentzia-bihurgailuen, baterien, superkondentsadoreen, motorren eta abarren dimentsionamendua)
    • Analisi termikoak (FEM simulazioak, neurri esperimentalak eta abar)
    • - Industria-prozesuen analisiak eta optimizazioa (fluxuen, kontsumoen, zerbitzu-kalitatearen eta abarren simulazioa)

    EZAUGARRITZE ZERBITZUAK

    • Gas-neurketak
    • Uraren kalitate-neurketak
    • Airearen kalitate-neurketak
    • Materialen ezaugarritze optikoa
    • Produktuen ezaugarritze termikoa
    • Zarata eta bibrazioen ezaugarritzea
  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, 2023ko Azaroaren 15 arte.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus/eu).

    Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz: “Bono Teknologikoen 2023ko Programa”

    Honako dokumentazio hau aurkeztu behar duzu:

    Administrazio-agiriak:

    a) Eskabide-orria (Eskabidearen eranskina).

    b) Laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen banku-datuen eranskina, dagokion banku-erakundeak zigilatua, edo banku-agiri baliokidea, banku-erakundeak behar bezala zigilatua.

    c) Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.

    d) Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, ahalordedunaren NANa.

    Deskribapen-memoria teknikoa eta ekonomikoa:

    e) Proiektuaren memoriaren gidoiaren eranskina:

    Memoriak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak), eta argi eta garbi adierazi beharko du zer egoeratan dagoen.

    Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa eratu aurretik), enpresa-plan bat aurkeztu beharko du, honako informazio honekin:

    • Funtsezko bazkideak: proiektuaren sustatzaileen aurkezpena.
    • Funtsezko jarduerak: Garatu beharreko jardueren xehetasunak
    • Balio-proposamena: planteatutako abantailaren xehetasuna
    • Bezeroen segmentua: helburuko bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
    • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena
    • Aurreikusitako diru-sarreren iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena
    • Proiektua garatuko den zentroa edo establezimendua Donostian egongo delako konpromisoa.
  • NOLAKOA IZANGO DA EBAZPENA?

    Eskabideak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza horretara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Proiektu guztiek ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan behar dute:

    • Egungo merkatuarekiko edo gizartearekiko balio diferentziala
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
    • I+G proiektuak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten negozio-prozesuak edo -ereduak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Proiektu berritzaileari buruzko balorazio orokorra: 70 puntu, gehienez. Gutxienez 60 lortu beharko dira proiektua onartzeko eta bonu teknologikoa ebaluatzeko.
    • Garapen teknologikoari buruzko balorazio espezifikoa, Bonu Teknologikoa, eta gutxienez 20 puntu lortu behar dira bonua onartua izan dadin.

    2022 eta 2023ko deialdian eratutako Ekin+ eta Ekin+ Salud programetan onartutako proiektuak bonu teknologikoaren balorazio espezifikoan baino ez dira ebaluatu beharko, eta proiektu berritzailearen balorazioa onartutzat joko da.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, eskabidea erregistratzen den egunetik zenbatzen hasita.

  • ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA ETA MODUA?

    Bonu teknologikoaren zerbitzua emateko gehieneko epea Donostiako Sustapenaren eta agente laguntzailearen artean adostuko da, egin beharreko lanen arabera, eta hala adieraziko da laguntzaren ebazpenean.

    Zerbitzua amaitu ondoren, eta zerbitzua amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko du.