Donostia Sustapenak ezagutzan eta berrikuntzan oinarritzen diren eta hiriaren etorkizuneko garapenean eragina izango duten tokiko proiektuen garapena sustatzea, horietara 35 urtetik beherako profesional gaituak txertatuz, atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi direnak.
Laguntza horien bitartez, berrikuntza sortzen duten erakunde donostiarretan ezagutza aditua eta esperientzia daukaten pertsonak txertatu nahi dira, profesional donostiarren itzuleraren eta beste profesional batzuen erakarpenaren bitartez, aipatu erakundeek behar dituzten ezagutza espezializatuak dituztenak.
- NORK HAR DEZAKE TALENTUAREN ITZULERA ETA ERAKARPENA PROGRAMAKO PROIEKTU BATEN KONTRATUA?
Hauek dira deialdian parte hartzeko onuradun diren pertsonek betetzeko betekizunak:
- Proiektu berritzaileak, I+G+b proiektuak edota enpresarentzat gakoak diren jarduera berritzaileak garatzen dituzten proiektuak aurkeztea.
- Tokiko proiektu bat izatea eta kontratatu behar den pertsonaren lantokia Donostian egotea.
- Dirulaguntza hauen onuraduna irabazi-asmoak dituen ekonomia-jarduera bat garatzen duen pertsona fisikoa izatea edo, bestela, pertsona juridikoa.
- Irabazi-asmorik gabeko Fundazioek eta Elkarteek ezingo dute onuradun-izaera izan, Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sareko (ZTBES) kide diren erakundeak izan ezik, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautua, baldin eta dirulaguntzaren xede izango den pertsona kontratatuaren lantokia Donostian badago.
- Ezingo dira onuradunak izan Sektore Publikoko erakundeen (azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan barne hartutako erakundeak, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/UE eta 2014/24/UE Zuzentarauak iraultzen dituena, 2014ko otsailaren 26koa), irabazi-asmorik gabeko erakundeen, ondare-sozietateen edota elkargo profesionalen % 25 baino gehiagoko mendekotasuna edo partaidetza duten erakundeak.
Hala ere, zehazki, atal honetan adierazitako baldintza betetzen ez duten pertsona juridikoak onuradunak izan ahalko dira, baldin eta arau-haustearen arrazoia ZTBESko kidea den erakunde baten mendekotasuna edo partaidetza baldin bada.
- ZEINTZUK DIRA KONTRATUAREN BETEKIZUNAK?
Kontratatutako pertsonek gutxieneko baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Kontratazioaren unean 35 urtetik beherakoa izatea.
- Unibertsitateko Goi-mailako Graduko titulu bat izatea, Goi-mailako Diplomatura edo Lizentziatura edo Lanbide Heziketako Gradua.
- Donostian erroldatuta egotea, gutxienez, lan-harremana hasi aurreko egunean,
- Egoitza atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea, gutxienez, aurreko 12 hilabeteetan zehar, lan-kontratua hasteko eguna baino hilabete bat lehenago zenbatzen hasita eta modu jarraituan.
- Euskal Autonomia Erkidegoan lan egin ez izatea, gutxienez, aurreko 12 hilabeteetan zehar, lan-kontratua hasteko eguna baino hilabete bat lehenago zenbatzen hasita eta modu jarraituan.
- Langabezian egotea eta Lanbide-EEZn (Euskal Enplegu Zerbitzua) lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea. Izena emateko epea lan-harremana hasi aurrekoa izango da.
- Kontratatutako pertsona ez izatea onuradunaren ezkontidea, izatezko bikotea (maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera), bigarren graduko aurrekoa, ondorengoa edo albokoa, horren jatorria senidetasunean, odolkidetasunean, kidetasunean, izatezko bikotearen ondoriozko harremanean edo adopzioan izan axola gabe.
Lan-kontratazioek gutxieneko baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Lan-kontratuaren hasiera 2021eko Urtarrilaren 1a eta 2021eko Azaroaren 30a bitartean izatea (lan-kontratuaren hasiera-data)
- Jasoko den soldata, eta bi alderdiek sinatutako kontratuan islatuko dena (eurotan), gutxienez, urtean 40.000 euro gordinekoa izatea.
- Kontratuaren iraupena urte 1 edo gehiagokoa izango da eta lanaldia % 100ekoa.
- Kontratazioari kontratatutako denboran zehar eta lanaldi-motan eutsi beharko zaio.
- Ebazpen-datan oraindik egin ez diren kontratazioak dirulaguntzaren ebazpen-datatik, gehienez, 2 hilabeteko epean egin beharko dira, epemuga 2021eko azaroaren 30a izango da.
- Kontratatutako pertsonek proiektuari egokitutako hasierako harrera bat jasotzea bermatuko da, Talentua itzultzeko eta erakartzeko programaren erakunde onuradunaren baitan.
Honako kontratazio hauek ez dira diruz lagunduko:
- Prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratuak edo aldizkako kontratu finkoak.
- ZER ETA ZENBAT DIRULAGUNTZA EMATEN DA?
Proiektu bakoitzeko kontratazio bakar bati eman ahal izango zaio dirulaguntza. Donostia Sustapena izango da bi eskaera proiektu berari ote dagozkion zehaztuko duena.
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 52.400 €-koa izango da eta kontratuek, gutxienez, 12 hilabeteko iraupena eta % 100eko lanaldia barne hartuko dute.
Laguntza horrek % 10eko gehikuntza izan dezake kontratatutako pertsona emakumezkoa baldin bada.
Kontratazio bakoitzean abonatu beharreko dirulaguntzen amaierako zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen kostu errealaren % 100 izan daiteke, enpresak bere gain hartua eta ordaindua, hain zuzen ere.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira zuzenean aipatu baldintzak betetzen dituzten pertsonen kontratazioarekin lotutakoak, hau da: soldata (dietak barne hartu gabe) eta gizarte segurantza enpresaren kontura, lehenengo 12 hilabeteetakoa, lan-kontratua hasten den egunetik zenbatzen hasita (aldia aukeratu egin daiteke).
- NOLA EGIN BEHAR DUT ESKAERA?
Eskaerak aurkezteko epea laguntza horretarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte izanen da, 2021eko azaroaren 10ean.
Eskaerak modu telematikoan aurkeztu beharko dira Donostia Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus).
Informazio gehiago izateko edo kontsultaren bat egiteko, deitu 943 482800 telefono-zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora, eta gaian honakoa adierazi: “Talentua itzultzeko eta erakartzeko dirulaguntzak 2021”. Jendea artatzeko ordutegia Donostia Sustapenaren web orrian adierazten da.
Donostia Sustapenak eskaera aurkeztu aurreko arreta-zerbitzu bat eskaintzen du, egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Zerbitzu hau posta elektronikoz eskatu behar da, aipatu helbidera idatziz, eta banakako edo taldeko saioetan egin ahal izango da, Donostia Sustapenak zehazten duenaren eta proiektu edo laguntzaren tipologiaren arabera.
Egoki den eskaera-inprimakiarekin batera, beharrezkoa den dokumentazio administratibo, tekniko eta ekonomiko guztia erantsiko da.
Dokumentazio administratiboa:
- Eskaera-orria ("Eskaera" eranskina).
- Dirulaguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen "Bankuko datuen eranskina", egoki den banku-erakundeak sinatua, edo horren baliokidea den banku-dokumentua, banku-erakundeak behar bezala sinatua.
- Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.
- Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, pertsona ahaldunaren NANaren kopia.
- Gizarte Segurantzaren betebeharrekin egunean izatea frogatzen duten egiaztagiriak.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kidea bada, Teknologia, berrikuntza eta lehiakortasunaren Kontseilariordearen ebazpena, zeinak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Agente Zientifiko Teknologiko gisa izendatzen eta aitortzen duen.
Dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa:
Memoriak garatu beharreko proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio teknikoa eta ekonomikoa barne hartuko du, proiektuaren diseinu orokorra erakutsiko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta une horretan zein egoeratan dagoen argi adieraziko du. Honako atal hauek barne hartuko ditu ("Memoriaren gidoia" eranskina):
Proiektuari dagokion dokumentazioa
- Proiektuaren izenburua.
- Eskatzailearen identifikazio-datuak eta datu orokorrak.
- Proiektuaren helburuak eta deskribapen laburra.
- Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa.
- Lan-kronograma.
- Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna:
- Proiektuaren helburuak, adierazleen jarraipena.
- Fase nagusien eta proiektuaren garapenaren deskribapen labur bat.
- Beharrak: gastuak, langileak, laguntza teknikoa...
- Proiektuak izan dezakeen eragina, posizionamendu lehiakorrari, proiektuaren emaitzek erakundean, hirian edota merkatuan izango duten eraginari eta nazioarteko proiekzioari dagokionez.
- Fasean lortzea espero den emaitzak, eskatutako laguntzak jaso ditzaketenak.
- Jarraipena, kontrol-adierazleak: entregagaiak, bilerak, etab.
- Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomiaren, gizartearen edota ingurumenaren jasangarritasun-irizpideetan oinarritua.
- Proiektuak hiriko lerro estrategikoekin eta sustatutako sektore estrategikoekin duen lotura.
Lanari dagokion dokumentazioa:
- Eskatutako Profilaren deskribapena
- Sortutako Lan-aukeraren deskribapena: iraupena, harrera, jarraipena, barne-garapena
- Lan-taldearen deskribapena (barnekoa-kanpokoa), langile-kopurua areagotzeko aurreikuspena, ...
- Enpresako erreferentziazko pertsona, hautaketa-prozesurako
- Estali beharreko eskaintzaren kudeaketarekin eta hautagaien bilaketarekin lotutako egutegia, zera adieraziz:
- Eskaintzak argitaratuko diren gutxi gorabeherako datak
- Hautaketa-prozesua ixtea aurreikusten den data
- Kontratatutako pertsonarentzat aurreikusitako Harrera-plana, zeinak honakoa barne hartuko duen: enpresaren funtzionamendua, bere jarduera eta osatuko duen proiektua, eta kontzeptuari eta garapen jasangarriaren (ekologikoa, ekonomikoa eta soziala) garrantziari buruzko sentsibilizazioaren atal bat.
Gomendatzen den gehieneko luzera 8 orrikoa da. Memoriaren kopia digital bat entregatuko da edo posta elektronikoz bidaliko da, helbide honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
- NOLAKOA DA TRAMITAZIOA ETA EBAZPENA?
Eskaerak sarrera-erregistroaren ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, laguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- 1. eta 2. atalei buruzko balioztapena, gehienez 50 puntu, laguntza onartu ahal izateko, gutxienez, 35 puntu lortu behar dira.
- 3. atalari buruzko balioztapena, gehienez 50 puntu, laguntza onartu ahal izateko, gutxienez, 30 puntu lortu behar dira.
Proiektuak honako balioztapen-irizpideen arabera ebaluatuko dira:
1. Proiektuaren balioztapen teknikoa
47
1.1 Proiektuaren diseinua eta kalitatea (proposamena)
10
1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak,
17
1.3 Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomiaren, gizartearen edota ingurumenaren jasangarritasun-irizpideetan oinarrituta.
3
1.4 Proiektuak izan dezakeen eragina: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, ...
17
2. Hiriarekin eta Donostia Sustapenak zehaztutako lerro eta sektore estrategikoekin duen lotura
3
3. Planteatutako garapen profesionalaren (enplegua) proposamenari buruzko balioztapen teknikoa
50
Planteatutako garapen profesionalaren (enplegua) proposameneko profilaren prestakuntza
20
Lanpostuaren eta kontratatutako pertsonaren proiekzioa eta jasangarritasuna.
15
Proiektua eta kontratatuko den pertsona garatzeko planteatzen den lan-taldea
15
PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA
100
Donostia Sustapena harremanetan jarri ahal izango da 1. eta 2. ataletarako gutxieneko puntuazioa gainditu ez arren, 30 puntu edo gehiagoko puntuazioa duten eskatzaileekin, proiektua behar bezala ulertzen duten egiaztatzeko.
Eskatutako dirulaguntzaren ebazpena igortzeko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera erregistratzen denetik zenbatzen hasita.
- HAUTAGAIAK HAUTATZEKO PROZESUA ZEIN IZANGO DA?
Dirulaguntza bi ordainketatan egingo da:
Lehenengoa (emandako zenbatekoaren % 70) eskatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da.
Dirulaguntzaren ebazpenaren aurretik egindako kontratazioek, gehienez, hilabete bateko epea izango dute aipatu dokumentazioa aurkezteko, ebazpenaren egunetik zenbatzen hasita.
Dirulaguntzaren ebazpenaren ondoren egindako kontratazioek, gehienez, hilabete bateko epea izango dute aipatu dokumentazioa aurkezteko, kontratazioaren egunetik zenbatzen hasita.
Bigarren ordainketa (emandako zenbatekoaren % 30) kontratazioaren lehenengo urtearen amaierako justifikazioaren ondoren egingo da eta eskatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da
Kontratuaren hasiera-datatik 12 hilabete igaro ondoren (ordezkapen-kasu bat bada, bi kontratuen artean igarotako denbora ez da zenbatzen), gehienez, bi hilabeteko epea egongo da justifikazioa aurkezteko.