Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

2021 Talentu Berritzailea

 

Programa honen helburua kontratazio unean 35 urte baino gutxiago dituzten gazteen kontratazioa sustatzea, enpresa proiektu berritzaileak eta I+G arlokoak garatzen ari diren toki erakundeetan. Baldintzak: goi mailako prestakuntza akademikoa izatea eta langabezian egotea.

Laguntzen helburua da kontratatutako pertsonek beren ezagutzaren bidez ekarpena egitea erakunde eta proiektu horiei, erakunde horientzat gakoak diren berrikuntza jardueretan.

 

  • ZEIN BALDINTZA BETE BEHAR DUTE ONURADUNEK?

    Hauek dira deialdian parte hartzeko onuradun diren pertsonek betetzeko betekizunak:

    1. Proiektu berritzaileak aurkeztea, I+G+b alorrekoak edo enpresarentzat gakoak diren jarduera berritzaileak garatzekoak.
    2. Tokiko proiektua izatea, eta, proiektu horretan, laguntzaren xede den kontratazioko pertsonaren lantokia Donostian egotea.
    3. Laguntzen onuraduna izatea pertsona fisikoa, irabazi asmoko jarduera ekonomiko bat duena, edo pertsona juridikoa.
    4. Irabazi asmorik gabeko fundazio eta elkarteak ezin izango dira onuradun izan, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (ZTBES) kide diren erakundeak izan ezik, baldin eta pertsona horren kontratazioa Donostian badago.
    5. Ezin izango dira onuradun izan beste erakunde batzuen % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak, beste erakunde horiek izanik Sektore Publikoko erakundeak (sektore publikoko erakundetzat hartuko dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak Espainiako ordenamendu juridikora aldatzen dituen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan jasotakoak), irabazi asmorik gabeko erakundeak, ondare sozietateak edo elkargo profesionalak.
    6. Hala ere, espezifikoki, onuradun izan ahalko dira atal honetako baldintza betetzen ez duten pertsona juridikoak, baldin eta ez-betetzearen zioa badator Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide baten mende egotetik edo haren partaidetzatik.
  • ZEINTZUK DIRA KONTRATAZIOEN BETEKIZUNAK?

    Kontratatutako pertsonek gutxieneko betekizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Kontratazioa egiten den unean 35 urte baino gutxiago izatea
    2. Titulazio hauetakoren bat izatea: Unibertsitateko Goi Gradua, Diplomatura edo Lizentziatura edo Goi Mailako Lanbide Heziketa.
    3. Donostian erroldatuta egotea, beranduenez laneko harremana hasi aurreko egunean.
    4. Langabezian egotea eta Lanbide EEZ (Euskal Enplegu Zerbitzua) zerbitzuan enplegu eskatzaile modura izen emanda egotea. Izen-emate data laneko harremana hasteko egunaren aurretikoa izango da. Langabetutako pertsonak ezin dira langile modura alta egoeran egon Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean, ezta Langile Autonomoen Araubide berezian ere, laneko harremana hasi aurreko egunetik gutxienez
    5. Kontratatutako pertsona ez izatea pertsona onuradunaren ezkontidea, izatezko bikotea (maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera), arbasoa, ondorengoa edo bigarren graduko albokoa.

    Laneko kontratazioek gutxieneko betekizun hauek bete beharko dituzte:

    • a.) Laneko kontratuaren hasiera honakoa izango da:
    •      a1) 6 hilabete edo gehiagoko eta 12 hilabete baino gutxiagoko kontraten kasuan: 2021ko Urtarrilaren 1 eta 2022eko Otsailaren 25 bitartean (laneko kontratuaren hasiera-data)
    •      a2) 12 hilabete edo gehiagoko kontraten kasuan: 2021ko Urtarrilaren 1 eta 2021ko Azaroaren 30 bitartean (laneko kontratuaren hasiera-data)
    • b.) Jasotzeko soldata, eta kontratuan islatuta geratzen dena (zenbatekoa eurotan) gutxienez, urtean 18.000 euroko soldata gordina izatea % 100eko lanaldi baterako eta urtean 13.500 eurokoa gutxienez % 75eko lanaldi baterako.
    • c.) Kontratuan errespetatu egingo da laguntzaren eskaeraren xede diren iraupena eta lanaldia. Eta kontratazioa kontratatzen den epealdian zehar eta lanaldi motan zehar mantendu beharko da.
    • d.) Ebazpen-egunean egin ez diren kontratazioak gehienez ere 2 hilabeteko epean egin beharko dira, laguntza ebazten den egunetik zenbatzen hasita. Gehienez ere 2022ko otsailaren 25a izango da 6 eta 12 hilabete bitarteko kontratazioetarako, eta 2021eko azaroaren 30a, gutxienez 12 hilabeteko kontratazioetarako.
    • e.) Kontratatutako pertsonak hasiera batean “Talento Innovador” programaren erakunde onuradunaren barnean proiektura egokituta hartzea bermatuko da.

    Kontratazio hauek ez dira diruz lagunduko:

    • Laguntza eskatu ondoren egindako kontratuen luzapenak.
    • Kontratuen baturak. Diru-laguntzaren xede den laguntza bakoitzerako kontratu bakarra onartuko da.
    • Lanaldia aldatu zaien kontratuak, hasieran kontratatutako lanaldiaren goranzko aldaketak izan ezik.
    • Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak edo aldizkako kontratu finkoak.
  • NOLA DA ESKATZEKO PROZESUA?

    Eskaerak aurkezteko epea laguntza horretarako baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2021eko Azaroaren 10era arte izanen da.

    Eskaerak modu telematikoan egin ahal izango dira Donostia Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus).

    Eranskinak osorik bete eta sinatu egin beharko dira. Sinadura behar duen erantsi beharreko dokumentazioa digitalki sinatu beharko da.

    Edozein informazio eskuratu edo kontsulta egiteko, telefonoa (943 482800) edo posta elektronikoa (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) erabil daiteke, gaiaren atalean honako hau jarririk: Talento Innovador Laguntzak. Publikoaren arretarako ordutegia Donostia Sustapenaren webgunean adierazitakoa da.

    Donostia Sustapenak arreta zerbitzu bat eskaintzen du eskaera egin aurretik erabiltzeko, zalantzak argitze aldera. Zerbitzu hori eskatu beharko da posta elektronikoz, aipatutako emailean, eta taldekako edo bakarkako saioak egin ahal izango dira, Donostia Sustapenak erabaki moduan, proiektu edo laguntza moten arabera.

    Eskaera egiteko dagokion inprimakiarekin batera, eskatzen den administrazio dokumentazio guztia atxikiko da, eta baita dokumentazio tekniko eta ekonomikoa ere.

    Dokumentazio administratiboa:

    1. Eskaera orria (“Eskaera” eranskina).
    2. Laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundearen “Banku datuak” eranskina, dagokion bankuak zigilatua, edo banku dokumentu baliokidea.
    3. Pertsona fisikoa bada, NANren kopia.
    4. Pertsona juridikoa bada, IFKren kopia, eta pertsona ahaldunaren NAN, hala badagokio.
    5. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzearen frogagiriak.
    6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide izanez gero, sare horretako Agente Zientifiko Teknologiko izatea egiaztatzen duen Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen erabakia.

    Deskribapen memoria teknikoa eta ekonomikoa (“Memoria Gidoia” eranskina):

    Memoriak deskribatuko du martxan jarri nahi den proiektu berritzailea. Informazio teknikoa eta ekonomikoa biltzeaz gainera, proiektuaren diseinu globala erakutsiko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza adierazleak), eta zer egoeratan dagoen adieraziko du, argi eta garbi. Atal hauek izango ditu:

    • Proiektuaren izena.
    • Eskatzailearen identifikazio datuak eta datu orokorrak.
    • Proiektuaren eta helburuen deskribapen laburra.
    • Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa.
    • Nazioarteko proiekzioa.
    • Fase nagusien deskribapen laburra eta proiektuaren garapena.
    • Lan kronograma, jarraipena eta kontrol adierazleak.
    • Lantaldearen deskribapena (barnekoa + kanpokoa).
    • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, eta espero diren emaitzak.
    • Proiektuaren inpaktu potentziala.
    • Proiektuaren lotura hiriaren lerro estrategikoekin eta Donostia Sustapenak sustatuko sektore estrategikoekin.

    Lanerako sortutako abagunearen deskribapena:

    1.) Eskatutako profilaren deskribapena

    2.) Lanerako sortutako abagunearen deskribapena:

    • Bestelako osagarriak: soldatarekin lotuak, prestakuntza espezializatua, barne sustapena, ...
    • Lanpostuaren eta kontratatutako pertsonaren proiekzioa eta iraunkortasuna
    • Kontratatutako pertsonaren konpetentzia garatzeko aukera
    • Gutxi gorabeherako urteko soldata gordina.
    • Iraupena, lanaldia, harrera, jarraipena, barne garapena

    3.) Kontratatutako pertsonaren tutore lanak egingo dituenaren izena eta haren funtzioak.

    4.) Hautaketa prozesuaren egutegia, honakoak adieraziz:

    • Egingo den edo diren kontratazioen datuak.
    • Hautaketa prozesua ixteko data
    • Elkarrizketak egiteko datak
    • Jasotako curriculumak aztertzeko datak
    • Eskaintzak argitaratzeko gutxi gorabeherako datak
    • Hautaketa prozesurako erreferentziazko pertsona

    5.) Kontratatutako pertsonarentzat aurreikusitako Harrera Plana. Bertan enpresaren funtzionamenduaz gain, haren jarduna eta zein proiektuko parte izango den eta garapen iraunkorraren (ekologiko, ekonomiko eta soziala) kontzeptuari eta garrantziari buruz sentsibilizatzeko atal bat barneratu beharko dira

  • ZER ETA ZENBAT DIRULAGUNTZA EMATEN DA?

    Proiektu bakoitzeko kontratazio bakarrari eman ahalko zaio laguntza, gehienez enpresako 2 proiektu.

    Laguntzaren zenbatekoa, laguntzaren eskaeran islatzen den kontratazioaren iraupen eta lanaldiaren arabera ezarria, honakoa izango da:

    6 hilabete edo gehiagoko eta 12 hilabete baino gutxiagoko iraupena duten kontratuen kasuan:

    • 10.000 euro % 100eko lanaldia duten kontratuak diruz laguntzeko.
    • 7.500 euro gutxienez % 75eko lanaldia duten kontratuak diruz laguntzeko.

     12 hilabete edo gehiagoko iraupena duten kontratuen kasuan:

    • 20.000 euro % 100eko lanaldia duten kontratuak diruz laguntzeko.
    • 15.000 euro gutxienez % 75eko lanaldia duten kontratuak diruz laguntzeko.

    Kontratatutako pertsona emakumea bada, laguntza% 10 gehitzen ahalko da.

    Gehienez ere 5 laguntza aurreikusten dira 12 hilabete edo gehiagoko iraupena duten kontratuetarako.

    Erakunde eskatzaileak zein laguntza-mota eskatzen duen zehaztu beharko du eskabidean (6 edo 12 hilabete). Hautaturiko modalitaterako zehazturiko diru-laguntzen kopuru maximoa emanda badago, eta kontratazioak beste laguntza-mota bat eskatzeko beharrezko baldintzak betetzen baditu, beste modalitate horri dagokion laguntza esleituko du Sustapenak. Laguntzaren amaierako justifikazioa Donostiako Sustapenak emandako modalitatera baldintzatua geldituko da.

    Diruz lagun daitezkeen gastu motak oinarri hauetan adierazten diren betekizunak betetzen dituzten pertsonen kontratazioarekin zuzenean lotuta daudenak izango dira. Ez da dieten kontzeptua sartuko, eta gastu horiek lehen 6 hilabeterakoak izango dira 6 hilabete edo gehiagoko iraupena duten kontratuen kasuan, eta lehen 12 hilabeterakoak 12 hilabete edo gehiagoko iraupena duten kontratuen kasuan.

  • ZEIN DA TRAMITAZIOA ETA EBAZPENA?

    Eskaerak erregistratu diren ordenan ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Tokiko proiektuak izan beharko dira, ezaugarri hauetakoaren bat dutenak:

    • Balio bereizgarria izatea egungo merkatu edo gizartearekiko
    • Teknologian, ezagutzan edota berrikuntzak erabilera intentsiboa izatea
    • I+G proiektuak izatea
    • Produktu edota zerbitzu berri eta erabilgarriak izatea
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozial eta ekonomikoan inpaktu handiagoa sortzen duten negoziorako prozesu edo ereduak izatea.
    • Profil kualifikatuak barneratzen dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak izatea.

    Oinarriekin bat etorriz aurkeztutako proiektu guztiak gehienez 100 puntura ebaluatuko dira.

    Aurkeztutako proiektu guztiak horrela ebaluatuko dira:

    • Proiektuaren balorazio orokorra laguntza guztietarako (“Guion Memoria” eranskina): 70 puntu gehienez. Gutxienez 55 lortu behar dira proiektua onartu ahal izateko.
    • Talentu berritzailearen laguntzari buruzko berariazko balorazioa (“Gidoia Memoria Berritzailea” eranskina), 30 puntura arte; gutxienez 15 puntu lortu behar dira laguntza onartu ahal izateko.

    Proiektu bat onartua izateko eta dagokion laguntzaren ebaluazioa egiteko, balorazio orokorrean gutxienez 55 puntu lortu beharko dira.

    Proiektuen ebaluazioa (“Guion Memoria” eranskina) balorazio-irizpide hauen arabera egingo da:

    1. Balorazio teknikoa

    65

    1.1 Proiektuaren diseinua eta kalitatea.

    10

    1.2. Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna: helburuak, adierazleak eta proiektuaren garapenaren deskribapena (garapen teknikoa, komertziala, finantzarioa eta giza kapitalaren alorrekoa).

    40

    1.3. Proiektuaren garapen jasangarria: ekonomia, gizarte eta ingurumen jasangarritasuneko irizpideetan oinarrituta.

    5

    1.4 Proiektuaren inpaktu potentziala: posizionamendu lehiakorra, nazioarteko proiekzioa, enplegu sorkuntza.

    10

    2. Hiriarekiko lotura:

    Donostia Sustapenak definitutako lerro eta sektore estrategikoak

    5

    PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA

    70

     

    Donostiako Sustapenak aukera izanen du gutxieneko puntuazio hori gainditzen ez duten baina 50 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuekin harremanetan jartzeko, proiektua behar bezala ulertu dela egiaztatzeko.

    Salbuespen gisa, 2021 deialdian eratutako Ekin+ enpresa programan onartutako proiektuak laguntza bakoitzaren berariazko balorazioan soilik ebaluatu beharko dira, eta proiektuaren balorazioa (“Memoriaren gidoia” eranskina) onartutzat joko da.

    Talentu berritzailearen laguntzaren ebaluazioa (“Talentu berritzailearen oroimenaren gidoia” eranskina) balorazio-irizpide hauen arabera egingo da:

    Sortutako enpleguaren proposamenaren balorazio teknikoa

     

    Enplegu proposamenaren kalitatea: iraupena, harrera, jarraipena, barne garapena.

    10

    Kontratatutako pertsonaren gaitasunak garatzeko aukera.

    5

    Lanpostuaren eta kontratatutako pertsonaren proiekzioa eta jasangarritasuna.

    10

    Beste neurri osagarri batzuk: soldata, formakuntza espezializatua, barne promozioa…

    5

    Puntuazioa guztira

    30

     

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaera erregistratzen den egunetik hasita.

  • NOLAKOA DA JUSTIFIKAZIOA ETA ORDAINKETA?

    Laguntzak bi ordainketetan ordainduko dira.

    Lehendabizikoa (% 70ekoa emandako zenbatekoaren gainean) jarraian eskatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da.

    Laguntzaren ebazpen dataren aurretik eginiko kontratazioek hilabeteko epea izango dute gehienez aipatutako dokumentazioa aurkezteko, ebazpen horren datatik kontatzen hasita.

    Laguntzaren ebazpen dataren ondoren eginiko kontratazioek hilabeteko epea izango dute gehienez aipatutako dokumentazioa aurkezteko, kontratazio datatik kontatzen hasita.

    Bigarren ordainketa (emandako kopuruaren % 30) egingo da eginiko kontratazioaren amaierako justifikazioaren ondoren eta oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren

    Lehenengo ordainketaren jakinarazpenean, amaierako justifikazioaren aurkezpen epea adieraziko da:

    • Kontratua diruz lagundu daitekeen aldia igarota (6 hilabete edo 12 hilabete, kontratuaren iraupenaren arabera), kontratuaren hasiera datatik (ordezkapen kasuan ez da kontuan hartuko 2 kontratuen artean igarotako denbora), gehienez ere bi hilabeteko epea edukiko da.
    • Diruz lagundu daitekeen aldia amaituta badago jakinarazpen horren datan, bi hilabete edukiko dira gehienez.

    Bi kasuetan, dokumentazioa modu telematikoan aurkeztu beharko da. Posta elektronikoz aurkeztutako justifikazioak ez dira onartuko.

 

 

UE logoOinarri hauetan aurreikusten diren "Talento Innovador"-ren laguntzak Donostiako Ekonomia Suspertzeko Planean (PREK) sartzen dira, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatuko ditu %50ean Euskal Autonomia Erkidegorako EGIFen 2014-2020 Programa Operatiboaren barnean, "Donostia GazteEkin: langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore emergenteetan eta estrategikoetan lan-merkatura sartzea" izeneko programarako.