Belle Epoque diseinu tipikoa duen, eraikin honek 16 su ditu sukalde-gelan, bilera modularrak egiteko geletan eta ekitaldietarako lorategian. 9 enpresa-bulego ditu alokairuan, altzariekin, lehen bai lehen sar zaitezen.
- NORK ALOKA DEZAKE ENPRESA-ESPAZIO BAT VILLA YEYETTEN?
Saénz de Barés arkitektoak diseinatutako villa hau (1934an eraikia eta 2006an eraberritua) nekazaritzako elikagaien sektorearekin lotutako enpresak eta proiektuak hartzeko lekurik egokiena da.
Izan ere, coworking bulego eta postuez gain, guztiz hornitutako sukalde handi bat du eraikinak, prestakuntza, dastaketak edo sukaldaritzako erakustaldiak egiteko aproposa.
- NOLAKOAK DIRA VILLA YEYETTEKO ALOKAIRUKO ESPAZIOAK?
Villa Yeyetteko bulegoak elikaduraren sektorearen beharren arabera daude diseinatuta: lan eremu txikiak, 12 eta 24 m2 bitartekoak.
Villa Yeyetten erabilgarri dauzkazu, halaber, honakoak:
- Sukalde industrial bat, bertan dauzkazula 16 su, labea, plantxa, ontzi-garbigailua, hozkailuak eta sukaldeko tresnak; edozein prestakuntza motatarako aloka dezakezu.
- Dastaketa edo erakusketa eremu bat.
- Prestakuntza gelak.
- Wifi interneterako sarbidea.
- NOLAKOA DA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEKTOREKO PROFESIONAL ETA ENPRESENTZAKO VILLA YEYETTE ZENTROAREN INGURUA?
Villa Yeyette (Intxaurrondoko Zubiaurre pasealekuan kokatua) oso ongi komunikatuta dago hirigunearekin, bai garraio publiko bai auto bitartez.
Autobusak 20 minutuan lotzen du Donostiako hirigunea eraikin honekin, 4 kilometro baino ez daude eta hirigunetik. Autobusak 15 minutuan behin dira. GI-20 errepiderako sarbidea 4 kilometro eskasera dago.