Aisia eta turismo sektorean lan egiteko profesionaltasun ziurtagiriak lortzea xede duten gaitasun teknikoei buruzko prestakuntza

 
 

Enplegu eskaera handia duten aisia eta turismo sektoreko enpresetan prestakuntza teoriko- praktikoak eginez, UBA aterpetxe - eskolak ziurtagiri ofiziala lortzeko aukera eskaintzen du.

Lortu zure ziurtagiri profesionala hemen:

SUKALDARITZAKO OINARRIZKO ERAGIKETAK

  • Ordutegia: Arratsaldez.
  • Helburua:  Elikagaiak aurreelaboratzea, sukaldaritzako elaborazio errazak prestatzea eta aurkeztea, eta elaborazio konplexuagoak prestatzen laguntzea, elikagaiak manipulatzeko, prestatzeko eta kontserbatzeko eragiketak, teknikak eta oinarrizko arauak aplikatuz.
  • Hasiera: 2023ko urria

Deialdia itxita


OSTATUETAN SOLAIRUETAKO OINARRIZKO LANAK EGITEA

  • Ordutegia: Arratsaldez.
  • Helburua: Logelak, zona nobleak eta eremu komunak garbitzea eta prestatzea, eta establezimenduaren eta erabiltzaileen arropa garbitzea, lisatzea eta konpontzea, dagokien lanbide-arloan ezarritako segurtasun-eta higiene-arauak betez, eta behar den kalitatea lortzea.

Deialdia irekita

 

  • ZERTARAKO DIRA PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIAK?

    Ziurtagiri horien helburu nagusia enplegua aurkitzeko gaitasuna handitzea eta laneratzea erraztea da. Ziurtagiri hauek, izaera ofiziala eta balioa dute Estatu osoan, eta laneko jarduera baterako prestakuntza ematen duten gaitasun profesional guztiak egiaztatzen dituzte.

  • ZER ESPERO DEZAKEZU PROGRAMA HONETATIK?

    Profesionaltasun-ziurtagirietatik garrantzitsuena eta nabarmenena da lan-merkatuan etorkizuna izango duen lanpostu bat lortzeko prestatzen utziko dizula eta, hala nahi baduzu, lanbidez aldatzeko aukera emango dizula. Horregatik, asko eskatzen diren lanbideetan lanbide-heziketako ibilbideak antolatzen ditugu. Lan hori hiriko lanbide-heziketako ikastetxeekin batera egiten dugu.

  • NORK ESKA DEZAKE?

    Donostian bizi bazara, langabezian eta ziurtagiri bakoitza zuzentzen zaion talde batekoa bazara, programa hau zuretzat da.

  • ZEIN DA IZENA EMATEKO EPEA?

    Zure profesionaltasun-ziurtagiria lortu nahi baduzu, eman izena eta, hautaketa-prozesua irekitzen denean, zurekin harremanetan jarriko gara informazio guztia eskaintzeko.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

 
Ikusi bideoa
 

 

 

UBA terraza logos