Enplegu eskaera handia duten aisia eta turismo sektoreko enpresetan prestakuntza teoriko- praktikoak eginez, UBA aterpetxe - eskolak ziurtagiri ofiziala lortzeko aukera eskaintzen du.
Lortu zure ziurtagiri profesionala hemen:
SUKALDARITZAKO OINARRIZKO ERAGIKETAK
- Ordutegia: Arratsaldez..
- Helburua: Elikagaiak aurreelaboratzea, sukaldaritzako elaborazio errazak prestatzea eta aurkeztea, eta elaborazio konplexuagoak prestatzen laguntzea, elikagaiak manipulatzeko, prestatzeko eta kontserbatzeko eragiketak, teknikak eta oinarrizko arauak aplikatuz.
- Hasiera: 2026ko uztaila.
* GFAk kofinantzatutako proiektua, “Elkar EKIN lanean”
JATETXEKO ETA TABERNAKO OINARRIZKO ERAGIKETAK
- Ordutegia: Arratsaldez.
- Helburua: Edari errazak eta janari lasterrak prestatzea eta aurkeztea, eta zerbitzatzen laguntzea, elikagaiak eta edariak manipulatzeko, prestatzeko eta kontserbatzeko oinarrizko eragiketak eginez, eta teknikak eta arauak aplikatuz.
- Hasiera: 2026ko uztaila.
* GFAk kofinantzatutako proiektua, “Elkar EKIN lanean”
Prestakuntza tekniko horrez gain, zeharkako gaitasunak ere eskuratu ahal izango dituzu (digitalizazioa, adimen emozionala, etab.). eta UBAko aterpe-eskola bezalako enpresetan praktikak egitea.
Ikasketa-prozesu osoan orientazio-teknikarien laguntza izango duzu lan-merkatura sartzeko.
- ZERTARAKO DIRA PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIAK?
Ziurtagiri horien helburu nagusia enplegua aurkitzeko gaitasuna handitzea eta laneratzea erraztea da. Ziurtagiri hauek, izaera ofiziala eta balioa dute Estatu osoan, eta laneko jarduera baterako prestakuntza ematen duten gaitasun profesional guztiak egiaztatzen dituzte.
- ZER ESPERO DEZAKEZU PROGRAMA HONETATIK?
Profesionaltasun-ziurtagirietatik garrantzitsuena eta nabarmenena da lan-merkatuan etorkizuna izango duen lanpostu bat lortzeko prestatzen utziko dizula eta, hala nahi baduzu, lanbidez aldatzeko aukera emango dizula. Horregatik, asko eskatzen diren lanbideetan lanbide-heziketako ibilbideak antolatzen ditugu. Lan hori hiriko lanbide-heziketako ikastetxeekin batera egiten dugu.
- NORK ESKA DEZAKE?
Donostian bizi bazara, langabezian eta ziurtagiri bakoitza zuzentzen zaion talde batekoa bazara, programa hau zuretzat da.
- ZEIN DA IZENA EMATEKO EPEA?
Zure profesionaltasun-ziurtagiria lortu nahi baduzu, eman izena eta, hautaketa-prozesua irekitzen denean, zurekin harremanetan jarriko gara informazio guztia eskaintzeko.
