ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA ITXITA
Nazioarteko mugikortasun programa, unibertsitateko eta goi-mailako lanbide heziketako titulua duten gazte donostiarrek atzerriko erreferentziazko erakundeetan egonaldiak egin ahal izan ditzaten biodibertsitatearen eta natura-ondarearen esparruan. Programa horren helburua da Donostiako gazteen mugikortasuna sustatzea, berrikuntza-gaitasunak garatzeko eta laneratzea hobetzeko.
Natura 2000 Sareko KBEa denez, Artikutzaren kudeaketa finkaren biodibertsitatea babestera eta sustatzera bideratuta dago. Donostiako hiriarentzat interes nagusia da beka horiek atzerriko antzeko lekuen ingurumen-kudeaketan oinarritzea, eta, zehazki, lehentasuna ematea finkan dauden elementuekin zerikusia duten gaiei, hala nola baso misto zabalak, hezegune txikiak, teilapeak, hustutako urtegien egoera lehengoratzea, mendiko ibai-ekosistemak, babestutako espezieak (interes berezia Pirinioetako muturluzearentzat), ustiatutako enklabe zaharren birsorkuntza naturala (zura, meatzaritza, burdinolak, artzaintza...).
* Programa hau Donostiako Udaleko Ingurumen Osasun eta Jasangarritasun Sailarekin elkarlanean egindako ekimena da.
PROIEKTUEN ZERRENDA
UNIVERSITY OF JYVASKYLA Ecological assembly proceses | Ecological assembly processes: a predictive framework for woodinhabiting fungal metacommunities | FINLANDIA.
CENTRE NATIONAL DE LA RECHERCHE SCIENTIFIQUE_RECODYN_Moulis | RECODYN PROJECT | FRANCIA.
- ZER ESKAINTZEN DIZUGU?
8 hilabeteko iraupena duen ikerketa-proiektu bat, bi fasetan banatua:
- 1. fasea: atzerrian 6 hilabete arteko egonaldia nazioarteko erakunde batean. Horretarako, argitaratutako edozein proiektutan eman dezakezu izena.
- 2. fasea: 2 hilabete, Donostiako Artikutzako natur inguruneari lotutako proiektu batean, atzerriko egonaldia amaitutakoan.
- NOREN BILA GABILTZA?
30 urtetik beherako donostiarra bazara, biodibertsitatea interesatzen bazaizu, ingelesez hitz egiten baduzu eta unibertsitateko edo goi-mailako lanbide-heziketako titulua baduzu, zure bila gabiltza.
- ZER DIRA CONNECTING TALENT BIODIVERSIDAD 2024 BEKAK?
Munduko beste leku batean ikertu edo lan egin nahi izan baduzu, biodibertsitatearen eta natura- ondarearen arloko erreferentziazko erakundeetan, eta ikasitakoa zure biztanleen mesedetan praktikan jartzera zure hirira itzuli bazara, hori lortzeko aukera duzu.
Izan ere, joan-etorriko programa bat da, 8 hilabetekoa, atzerrian 6 hilabeteko egonaldia barne hartzen duena, zuk bezalako gazteek beren gaitasunak hobetu, profesionalki hazi eta, ondoren, Artikutzan beste 2 hilabetez sartu ahal izateko, eta, horrela, Donostia are berritzaileagoa izan dadin laguntzeko.
CONNECTING TALENT BIODIVERSIDAD 2024 bekari esker, 8 hilabeteko esperientzia osoa izango duzu, bai atzerrian, bai hirira itzultzen. Horretarako, hilean 2.000 €gordineko laguntza bat izango duzu, denbora horretan zure esku egon dadin ezartzea.
- NORK ESKA DEZAKE CONNECTING TALENT BIODIVERSIDAD 2023 BEKA BAT?
International Connecting Talent Biodiversidad bekak jaso ditzakezu, baldin eta:
- Donostiarra zara edo Donostian egin dituzu goi-mailako ikasketak. Kasu horretan, EAEn erroldatuta egon behar duzu.
- 30 urte baino gutxiago dituzu.
- Graduko unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketa daukazu.
- Ingeleseko titulu ofizial bat daukazu, honako hau egiaztatzen duena: C1 maila, graduko unibertsitate- titulua baduzu, edo B2 maila, goi-mailako lanbide-heziketa baduzu.
- Enplegu-eskatzaile gisa inskribatu zara Lanbiden.
- NOLA EMAN DEZAKEZU IZENA ETA ZER DOKUMENTU AURKEZTU BEHAR DITUZU?
Beketako bat eskatzeko, web-orri honetan eman behar duzu izena:
1.- Kontsultatu Proiektuen zerrenda eranskinean hautatu ditugun proiektuak. Zerrenda hori Dokumentazioa eta lotura erlazionatuen tiraderan aurkituko duzu.
2.- Egin eskaera "IZEN EMATEA" estekaren bidez. Esteka hori Dokumentazioa eta lotura erlazionatuen tiraderan aurkituko duzu.
3.- Honako dokumentu hauek aurkeztu ditu:- Jaioteguna egiaztatzen duen agiria (NANa edo jaiotza-agiria).
- Curriculum vitaea (ingelesez eta gaztelaniaz).
- Proiektuari buruzko motibazio-gutuna, Artikutzarako aplikagarritasuna jasotzen duena.
- Errolda-ziurtagiria.
- Zure prestakuntza arautuaren titulua eta homologazioarena (behar izanez gero).
- Ingeleseko C1 mailako titulu ofiziala (unibertsitate-gradua baduzu) edo B2 mailakoa (goi-mailako LH baduzu). Eskatzen zaizun ingeles-maila egiaztatzen duen titulu ofizialik ez baduzu, maila
- hori egiaztatzeko, hautaketa-prozesuan egin beharko duzun ingeleseko probaren (ahozkoa eta idatzizkoa) emaitza aurkeztu ahal izango duzu.
- Eranskinak.
- Erantzukizuneko aitorpena.