¿Conoces las ayudas que tenemos disponibles?

Disponemos de diferentes ayudas económicas y oportunidades que te permitirán dar un salto en tu desarrollo profesional en San Sebastián.

Enplegagarritasuna hobetzeko ibilbide espezifikoetan parte hartzen duten langabeak kontratatzeko laguntzak

 
 

Kalteberatasuneko edo gizarte-bazterkeriako egoeran dauden langabeei laneratzen laguntzeko dirulaguntzak, 2023an jardueraren erdigunea Donostian duten eta sektore soziosanitarioan, hotelen sektorean eta ostalaritzan aritzen diren enpresetan kontratatu ditzaten.

 

  • NORENTZAKO DA LAGUNTZA HAU?

    Laguntzok tokiko enpresentzat dira; hau da, lantokia eta jarduera ekonomikoa Donostiako udalerrian duten pertsona fisiko edo juridikoentzat.

    Sektore soziosanitarioan, hotelen sektorean edo ostalaritzan diharduten irabazi asmorik gabeko fundazio, elkarte eta erakunde guztiak izan daitezke onuradun, baldin eta haien jarduera-sektoreak oinarri arautzaileetako I. eranskineko zerrendan (JEZeko epigrafeen zerrenda) jasota badaude.

  • ZER BETEKIZUN BETE BEHAR DITU LANGABEAK?

    Kontratatuko diren langabeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzua) enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea. Lan-harremanaren hasiera-eguna baino lehen eman beharko da izena. Ez da ulertuko Lanbiden «Zerbitzuen eskatzaile» gisa inskribatutako pertsonek betekizun hori betetzen dutenik.
    2. Ez dute egon behar Gizarte Segurantzako ezein erregimenetan langile gisa alta emanda, gutxienez lan-harremana hasi aurreko egunetik.
    3. Kontratazioa hasi baino lehen Donostian erroldatuta egon beharko dute, Donostiako lan-harremana hasi aurreko egunean gutxienez.
    4. Kontratatutako pertsonek onuradunaren jarduerarekin bat datorren Ziurtagiri Profesional bat gainditu eta lortu beharko dute, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak homologatua, espezialitate hauetako batean:
      1. Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako zerbitzuak

    a.1. (SSCS0208) - Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea

    a.2. (SSCM0108) - Eraikin eta lokaletan gainazalak eta altzariak garbitzea

      1. Ostalaritza eta turismoa

    b.1. (HOTA0108) - Ostatuetan solairuetako oinarrizko lanak egitea

    b.2. (HOTR0108) - Sukaldaritzako oinarrizko eragiketak

  • ZEIN DIRA LANAREN BETEKIZUNAK?
    • Lan-kontratua 2023ko ekainaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitartean hasi behar da.
    • Kontratazioek gutxienez 3 hilabeteko iraupena izango dute, eta gutxienez % 50eko lanaldia.
    • Diruz lagunduko den kontratuak gutxienez 3 hilabeteko gauzatze-aldiak eta gutxieneko lanaldi jarraituak bete beharko ditu, eta gutxienez % 50eko lanaldia, 5. ARTIKULUAN jasotzen den bezala.
    • Kontratazioa diruz lagundutako gutxieneko aldiaz eta lanaldiaz mantendu beharko da.
  • NOR HARTZEN DA KOLEKTIBO BATEKO LANGABETZAT ETA KOLEKTIBO BATEKOA EZ DEN LANGABETZAT?
    Kolektibo bateko langabeei egiten zaizkien kontratazioetan, multzo hauetako baten barruan egotea bete beharko da: Iraupen luzeko langabeak: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan kontratazioaren aurreko 18 hilabeteetan inskribatutakoak, baldin eta aldi horretan gutxienez 12 hilabetez langabezian egon badira. Emakumeak Kontratuaren hasiera-datan 45 urtetik gora dituzten pertsonak. DSBEaren jasotzaile titularrak edo onuradunak. Kontratuaren hasiera-datan 35 urtetik behera dituzten pertsonak. Kolektiboetakoak EZ diren langabeak kontratatzea. Kolektiboetakoak EZ diren langabeei egiten zaizkien kontratazioetan, langabezian egotea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea bete beharko dute. Lan-harremanaren hasiera-eguna baino lehen eman beharko da izena.
  • ZEIN DIRA DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOAK?

    Oinarrizko laguntza SEI MILA (6.000,00) EUROKOA izango da lanaldi osoko 6 hilabete edo gehiagoko lan-kontratu bakoitzeko, edo lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko, sektore soziosanitarioko, hotelen sektoreko eta ostalaritzako «Ostalaritza eta Turismoa» eta «Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako zerbitzuak» lanbide-arloetako batean Ziurtagiri Profesional bat gainditu eta lortu duen pertsona bat kontratatzen denean, baldin eta erakundearen jarduera-sektoreak oinarri arautzaileetako I. eranskineko zerrendan (JEZeko epigrafeen zerrenda) jasota badaude. Hiru hilabetetik gorako iraupena eta lanaldi partziala duten kontratazioen dirulaguntza (laguntzaren gehieneko muga) lan egindako lanaldiarekiko eta kontratuaren iraupenarekiko proportzionala izango da, eta lanaldiak ezin izango du % 50etik beherakoa izan.

    Laguntza % 10 handituko da (6.600 €, gehienez ere) kontratatzen den pertsona kolektibo hauetakoren batekoa bada:

    • Iraupen luzeko langabeak: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan kontratazioaren aurreko 18 hilabeteetan inskribatutakoak, baldin eta aldi horretan gutxienez 12 hilabetez langabezian egon badira.
    • Emakumeak
    • Kontratuaren hasiera-datan 45 urtetik gora dituzten pertsonak.
    • DSBEaren jasotzaile titularrak edo onuradunak.
    • Kontratuaren hasiera-datan 35 urtetik behera dituzten pertsonak.
  • NOLA ORDAINTZEN DIRA ZENBATEKO HORIEK?

    Laguntza honela ordainduko da:

    Ordainketa bakarra egingo da, diruz lagundutako kontratazioa justifikatu ondoren.

    Azken justifikazioa aurkezteko gehieneko epea 60 egun naturalekoa izango da, dirulaguntzaren xede den aldia amaitzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori eskabidearen ondoren emandako ebazpenean sartuko da. Baja aurreratuen kasuan (6. artikuluan deskribatuak), azken justifikazioa aurkezteko gehieneko epea 60 egun naturalekoa izango da, kontratua amaitzeko benetako egunetik zenbatzen hasita.

    Ezarritako justifikazio-epeak betetzen ez badira, laguntza ukatu egingo da.

  • ZENBAT FUNTS BIDERATZEN DIRA LAGUNTZA HAUETARA?

    Donostia Sustapenak BERREHUN ETA BERROGEITA HAMAR MILA (250.000 €) EURO bideratuko ditu laguntza hauetara.

  • ZENBAT LAGUNTZA ESKA DITZAKET?

    Hiru dirulaguntza eman daitezke onuradun bakoitzeko

  • ZER HARTU BEHAR DUT KONTUAN ESKABIDEA EGITEKO?

    Laguntzak bi zatitan ordainduko dira.

    Eskabidea aurkezteko epea oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta abian egongo da laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte (hala bada, Donostia Sustapenaren webgunean argitaratuko da) edo, bestela, 2023ko abenduaren 31n deialdia itxi arte.

    (Donostia Sustapenak epea luzatzeko eskubidea izango du, baldin eta, deialdiaren itxiera-data iritsita, funts ekonomikoak erabilgarri badaude eta/edo Donostia Sustapenak egokitzat jotzen badu).

    Eskabideak telematikoki soilik aurkeztu ahalko dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus).

    Eranskinak osorik bete behar dira eta behar bezala sinatuta egon beharko dute.

  • NOLAKOAK IZANGO DIRA IZAPIDEA ETA EBAZPENA?

    Eskabideak erregistroan duten ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, baliabide ekonomikoak agortu arte. Eskatutako laguntzari buruzko ebazpena emateko epea sei hilabetekoa izango da, eskabidea erregistratzen den egunetik zenbatzen hasita.

    Epe horren barruan ez dira sartuko administrazio-agiriak zuzentzeko emandako aldiak, zeinetan epeak etenda geratuko diren. Laguntza emateari buruzko ebazpena adierazitako epearen barruan ez egiteak ez du esan nahi laguntza eman denik. Laguntza emateari buruzko ebazpena adierazitako epearen barruan ez egiteak ez du esan nahi laguntza eman denik.