¿Conoces las ayudas que tenemos disponibles?

Disponemos de diferentes ayudas económicas y oportunidades que te permitirán dar un salto en tu desarrollo profesional en San Sebastián.

Altzako hiri-eraberritzerako Reaktiva-T kolektiboak kontratatzeko laguntzak

 

Laguntza hauen helburua da enplegua eskatzen duten langabeak laneratzen laguntzea —batez ere Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta/edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen duten pertsonak eta iraupen luzeko langabeak—, baldin eta igeltserotzako eta pinturako langile gisa kontratatzen badituzte eraikuntza sektorean eta Donostiako Altza auzoan garatzen badituzte proiektuak.

Programa hau Eusko Jaurlaritzaren 2022-2024 aldirako Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Planaren barruan, Altzako Hiri Berroneratze Integralerako Proiektuarekin lotutako gizarteratze eta laneratzerako Prestakuntza, Enplegu, Orientazio eta Laguntza Egitasmoaren esparruan.

  • ¿NORK JASO DEZAKE LAGUNTZA HAU?

    Enpresa onuraduntzat hartuko dira pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, jarduera ekonomikoa eraikuntzaren sektorean garatzen dutenak eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuak, betiere obrak edo proiektuak Donostiako Altza auzoan dituztenak.

    Horretaz gainera, onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan eraikuntzaren sektorean diharduten eta Donostiako Altza auzoan proiektuak dituzten irabazi asmorik gabeko fundazio, elkarte edo erakunde guztiak ere.

  • ¿ZER BALDINTZA BETE BEHAR DIRA?

    Enpresa onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    • Onuradunek hautaketa prozesu bat gainditu beharko dute, zeina onuradunen, Donostia Sustapenaren eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren artean egingo baita. Horretarako, 2023ko urriaren 1etik azaroaren 15era bitartean, onuradunek izena eman beharko dute enpresek. Lanbideren webgunean igeltserotza eta pintura langile posturako argitaratzen dituzten eskaintzetan, eta, baldintzak betetzen dituzten hautagaietatik abiatuta, egokiak diren langabeak hautatu beharko dituzte Donostiako Sustapenarekin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera, kontuan hartuta lehentasuna eman behar zaiela Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta/edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen dutenei eta/edo iraupen luzeko langabeei.
    • Hautatutako pertsonen zerrenda 2023ko azaroaren 24a baino lehen izan beharko dute prest.
    • Formalizaturiko lan kontratuek 10 hilabete iraungo dute, 2024ko otsailaren 1ean hasi eta 2024ko azaroaren 30ean amaitu, lanaldi osoko ikas-ekinezko prestakuntzaren modalitatearen barruan. Ikas-ekinezko prestakuntza kontratuaren iraupenaren %35 prestakuntzarako izango da, eta %65 enplegurako.
    • Programa hobeto gauzatze aldera, Donostia Sustapenak berea du adierazitako datak aldatzeko eskubidea.
    • Kontratatutako pertsonek jaso beharreko gutxieneko ordainsaria soldata gordin osoaren %75 izango da.
    • Kontratatutako pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte:
      1. Kontratatutako pertsonek hautaketa prozesu bat gainditu beharko dute, zeina onuradunen, Donostia Sustapenaren eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren artean egingo baita. Horretarako, 2023ko urriaren 1etik azaroaren 15era bitartean eman beharko da izena, enpresa bakoitzak Lanbideren webgunearen bidez igeltserotza eta pintura langile posturako argitaratzen eta kudeatzen duen eskaintzan.
      2. Parte hartzaileek enplegu prestakuntzako proiektuaren bi faseak egin beharko dituzte: prestakuntza eta kontratazioa, eta, horrekin batera, orientazio eta laguntza integrala eta pertsonalizatua emango zaie parte hartzaileei prozesu osoan zehar. Proiektu honen fase guztiek 12 hilabete iraungo dute.
      3. Lehenengo bi hilabeteetan, hautaketaren ondoren, hasierako fasea izeneko prestakuntza egingo da lan kontratuaren aurretik, zeina Donostia Sustapenak egingo baitu. Hasierako fase horrek 2 hilabete iraungo du, eta gaitasun soziolaboraletan trebatzeko soilik izango da. Fase horretan, pertsonek kontratuaren aurreko prestakuntza jasotzen dute, eta talde kohesioa eta enplegurako trebetasunen garapena lantzen dituzte. 2023ko abenduan eta 2024ko urtarrilean egingo da.
      4. Bigarren faseak, berriz, 10 hilabeteko ikas-ekinezko prestakuntza kontratu bat aurreikusten du, lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretuak dioenari jarraikiz. Ikas-ekinezko prestakuntza kontratuaren iraupenaren %35 prestakuntzarako izango da, eta %65, berriz, enplegurako; hala ere, kontratatutako pertsonek jaso beharreko gutxieneko ordainsaria soldata gordin osoaren %75 izango da.
      5. Kontratatuek langabezian egon behar dute, eta enplegu eskatzaile gisa izena emanda Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.
      6. Langabeek ez dute egon behar alta emanda Gizarte Segurantzako ezein erregimenetako langile gisa, gutxienez lan harremana hasi aurreko egunetik.
      7. Kontratatutako pertsonek Donostian erroldatuta egon beharko dute,
      8. Ezin izango dira kontratatu erakunde berean jarduera edo lanpostu berean 6 hilabete baino gehiagoz lan egin duten pertsonak.
    • Lan kontratazioek baldintza hauek bete beharko dituzte laguntza jaso ahal izateko:
      1. Lan kontratua lanaldi osokoa izango da. 2024ko otsailaren 1ean hasiko da, eta amaitu, berriz, 2024ko azaroaren 30ean.Hala ere, kontratatutako pertsonek jaso beharreko gutxieneko ordainsaria soldata gordin osoaren %75 izango da.
      2. Kontratuaren modalitateak ikas-ekinezko prestakuntza izan beharko du nahitaez.
      3. Kontratazioak diruz lagundutako aldian eta lanaldian iraun beharko du.
      4. Kontratatutako pertsonek Donostiako Altza auzoan egin beharko dituzte lanak.
  • ZEIN KOPURU JASO DAITEZKE?

    Enpresa onuradunek HAMALAU MILA (14.000,00) EUROKO laguntza jaso ahal izango dute ikas-ekinezko prestakuntzako 10 hilabeteko lanaldi osoko lan kontratu bakoitzeko. Kontratatutako pertsonek jaso beharreko gutxieneko ordainsaria soldata gordin osoaren %75 izango da.

  • ZER GASTU LAGUNTZEN DIRA DIRUZ?

    Enplegu eskatzaile gisa izena emandako langabeak kontratatuko dira, eta lehentasun berezia izango dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta/edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen ari direnek eta Donostiako iraupen luzeko langabeek, igeltserotza eta pintura langile gisa, proiektu espezifiko honen barruan: REAKTIVA-T PROGRAMA. HIRIA BERRONERATZEKO ALTZAKO KOLEKTIBOAK, betiere lan jarduera eraikuntzaren sektoreko enpresetan garatzen badute eta proiektuak Altza auzoan egiten badituzte.

    Azken zenbatekoa ezingo da izan kontratatutako pertsonaren soldata kostuen eta Gizarte Segurantzaren kostuen %100 baino handiagoa, kontratu amaierako kalte-ordainak barne, ez eta enpresaren konturako Gizarte Segurantzaren kuota baino handiagoa ere, dagozkion hobariak eta/edo kenkariak deskontatu ondoren.

  • NOLA ETA NOIZ EGINTEN DA ESKAERA?

    Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauen iragarkia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratu —eta ondoren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) horien laburpen bat publikatu—eta hurrengo egunean hasiko da, harik eta baliabide ekonomikoak agortu arte, oinarriotako 7. artikuluan jasotako moduan —kasu horretan, Donostia Sustapenaren webgunean argitaratuko da baliabideak agortu direla—, edo, bestela, deialdia amaitu arte, hau da, 2023ko azaroaren 15era arte.

    Laguntza eskatzeko, sakatu orrialde honetako ESKATU botoia.

  • NOLA JAKINGO DUT LAGUNTZA JASO DUDAN ALA EZ?

    Ebazpenak posta elektronikoz jakinaraziko zaizkie eskatzaileei, eskabidearen eranskinean emandako helbide elektronikora (jakinarazpenetarako helbide elektronikoa). Web aplikazioan ere eskuragarri egongo dira, erakunde edo pertsona eskatzaile bakoitzaren espedientearen barruan, eta onuradunen zerrenda argitaratuko da.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

Webgune honetan edo Camino Kalea 2 gure bulegoetan eska dezakezu.

ONLINE ESKAERA