Donostia hiri ekintzailea eta aukeraz betea izan dadin lan egiten dugu, zientzia eta hazkundea etorkizuneko apustu gisa hartuta

Nazioartekotzea

Loturak sortzen ditugu lankidetza estrategikoak garatu eta munduan hiria sustatzeko

Munduak Donostia hiri berritzailea dela jakin dezan nahi dugu; erakargarria, bizi-kalitate handikoa eta nahi duenak profesionalki gara dezakeena.

Horrela, maila anitzeko estrategia batekin lan egiten dugu:

 

1Hiria eta biztanleen bizi kalitatea hobetzeko Europako eta nazioarteko proiektuak koordinatu eta horietan parte hartzen dugu (ia 50 proiektu azken hamarkadan).

2Nazioarteko lankidetza-sareetan parte hartzen dugu: EUROCITIES, Surf Hirien Sarea, Atlantic Cities edo ERNACT, besteak beste.

3Hirietara bideratutako ikerketa eta berrikuntzarako Europar Batasunaren abiaburua den H2020 programaren esparruan, Replicate proiektua gidatu dugu.

4Nazioarteko azoketara joaten gara, eta horietan erakusten dugu Donostiak puntako ekosistema eta berrikuntza dituela.

5Enpresei munduan ezagutzera emateko aukerak eskaintzen dizkiegu.


6Gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egiteko aukera ematen diegu, Massachusettseko Teknologia Institutuan edo Harvardeko Unibertsitatean, esaterako.

 

NAZIOARTEKO SAREETAN GAUDE

GAINERA, HONAKO PROIEKTUETAN LANEAN ARI GARA

LAN EGIN DUGUN BESTE PROIEKTU BATZUK EZAGUTU