Donostia hiri ekintzailea eta aukeraz betea izan dadin lan egiten dugu, zientzia eta hazkundea etorkizuneko apustu gisa hartuta

Merkataritzaren digitalizazioa

Hiriko merkataritza digitalizatzea bultzatzen dugu, lehiakorragoa izan dadin.

Merkataritza sektore estrategikoa da Donostian. Txikizkako 2.500 denda baino gehiago ditu hiriak, 12.500 pertsona baino gehiagori lana ematen dietenak.

Horregatik, gure merkataritza tradizionala Interneti esker urteko egun guztietako eguneko 24 orduetan mundura zabalik egon dadin saiatzen gara.

Tokiko merkataritzak hiri humanoagoak sortzen dituelako, eta bertan bizi direnentzako bizi kalitatearen sinonimoa delako:

 

1Donostiako dendei digitalizatzen laguntzen diegu, egungo kontsumo beharrei erantzun ahal izan diezaieten.


2Aholkularitza, laguntza eta laguntza ekonomikoak eskaintzen ditugu digitalizazioan inbertitzeko eta horretarako berariazko prestakuntza emateko, hain zuzen hiriko saltokiek egokitzen eta hazten lagunduko dieten gaitasun berriak eskura ditzaten.

3DSS Market Plaza* jarri dugu abian, online salmentarako plataforma bat; horretan, tokiko dendek bere online denda kudeatzen dute, eta guk laguntza teknikoa eskaintzen dugu.

* DSS MARKET PLAZA. Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, Europar Batasunak, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

digitaldendak logos

 

 

 

HORRELA LAN EGITEN DUGU MERKATARITZAREN DIGITALIZAZIOA BULTZATZEKO