Working4Talent

Proiektua Donostia Sustapenak gidatu du, eta Europako hamar eskualdetan berrikuntza, transferentzia teknologikoa, ekintzailetza, enplegua eta hezkuntza sustatzeko lan egiten duten hainbat erakunde bildu ditu.

Oinarrizko informazioa

Proiektua Donostia Sustapenak gidatu du, eta Europako hamar eskualdetan berrikuntza, transferentzia teknologikoa, ekintzailetza, enplegua eta hezkuntza sustatzeko lan egiten duten hainbat erakunde bildu ditu.

Tokiko eta eskualdeko ekintza politikak eta programak hobetzea zuen helburu, tokiko berrikuntza sistemetan enplegu aukera berriak sortzeko. Nola? Talentua erakarriz eta atxikiz, eta kualifikazio handiko giza kapitalaren eskaintza eta eskaria txertatzea sustatzen duten politikak ebaluatuz.

Ekintza nagusiak

Lankidetza lana, esperientziak eta jardunbide hobeak aztertzeko eta partekatzeko, eskualdeek eta hiriek
talentua erakarri edo atxiki ahal izateko gauzatu beharreko politiken inguruan. Hau da, giza kapital
kualifikatua erakartzeko.

Hauek izan ziren proiektuaren jarduera nagusiak:

  • Tokiko analisi azterlanak egitea. Bazkide bakoitzak AMIA azterketa bat egin zuen bere berrikuntza sistemekin (tokikoak eta eskualdekoak) konektatutako lan merkatuen egoerari buruz, talentua erakartzeko potentzialari dagokionez.
  • Talentua erakartzearen eta atxikitzearen inplikazio politikoei buruzko ezagutza partekatzeko tailerrak eta mintegiak antolatzea, eta proiektuaren jarduerak eta aurrerapena ezagutaraztea.
  • Azterketa bisitak antolatzea, beste eskualde edo hiri batzuetako politikak ezagutzeko eta jardunbide egokien gida elikatzeko.
  • Jardunbide egokien gida bat egitea, zeinean orotara 30 jardunbide egoki identifikatzen baitira; horiek, halaber, talentua sustatzeko hainbat modutan jarduten duten Europako 11 herrialdetan garatutako programak irudikatzen dituzte.
  • Ekintza pilotuak abian jartzea, erakutsi ahal izateko nola aprobetxatu ahalik eta gehien berrikuntza jardueretatik sortzen diren enplegu aukerak jakintzan oinarritutako ekonomietan: Politikei buruzko dokumentu bat egitea, aurreko jardueretan ikasitako ikasgaiak jasotzen dituena. Dokumentu horrek hainbat gomendio biltzen ditu, talentua atxikitzeko eta erakartzeko, eta berrikuntza, lehiakortasuna eta hazkundea garatzeko.
  • Inplementazio planak prestatzea, non bazkide bakoitzak zehaztuko baitu nola lan egin lankidetza prozesuan ikasitako ikasgaiak tokiko, eskualdeko edo nazioko politiketan integratzeko, talentua erakartzeari eta atxikitzeari dagokionez.
  • Proiektuaren amaierako konferentzia antolatzea 2014ko urriaren 22an, Donostian. Aukera ona talentua nola erakarri eztabaidatzeko, tokiko edo eskualdeko enplegu estrategiak hobetzeko eta profil kualifikatuak dituzten pertsonentzat aukera profesional berriak sortzeko, bai eta proiektuaren emaitza nagusiak aurkezteko ere.

Finantzaketa

Working4Talent proiektua Europako INTERREG IVC ekimenarekin batera finantzatu zen.

Bazkideak

Orrian erakutsi beharreko kolaboratzaile guztien zerrenda.

  • Karlovy Vary Eskualdeko Enpresa Garapenerako Agentzia (Txekiar Errepublika)
  • Hego Munteniako Eskualde Garapenerako Agentzia (Errumania)
  • ASTER S.Cons.P.A. (Italia)
  • Riga Hiriko Garapen Departamentua (Letonia)
  • Enterprise Plymouth Ltd (Erresuma Batua)
  • Corkeko Teknologia Institutua (Irlanda)
  • Paperbank Innovation (Norvegia)
  • Pannon Business Network Association (Hungaria)
  • Turingo probintzia (Italia)
  • Sunrise Valley (Lituania)