Urban Manufacturing

Urban M eskualdearteko lankidetza proiektu bat da, Interreg Europe programaren bigarren deialdiarekin batera finantzatua, lankidetza guneak bultzatzeko prozesu berritzaileen dinamizatzaile gisa.

Zein da proiektuaren helburua?

Proiektuak lankidetza espazioak bultzatu nahi ditu, prozesu berritzaileak dinamizatzeko. Horretarako, eredu horiek ekosistema bakoitzean berrikuntza motor gisa finkatzen eta bultzatzen laguntzen duten faktoreak aztertzen dira.

Zer ekintza gauzatuko dira?

Proiektuak bost urte iraungo du eta bi fasetan garatuko da:

1. fasea: jardunbide egokiak trukatzeko eta ekintza plan bat diseinatzeko fasea

Lehen fase horretan (hiru urte), lan hauek egin ziren:

  • Eskualdearteko tailerrak
  • Aztertzeko bisitak
  • Mintegiak
  • AMIA analisi bat.

Lehen fase horretan, eta lortutako ezagutzan oinarrituta, bazkide bakoitzak bere ekintza plana diseinatu zuen.

2. fasea: inplementazio fasea

Bigarren fase horren helburua da (bi urteko iraupena) ekintza planak inplementatzea eta horien inpaktua aztertzea. Hain justu ere, azken helburua zera zen, bazkide bakoitzak eragina izatea proiektuaren barruan garatu beharreko ekintzen esparruan, eta, zehazki, ekintza horiek biltzen zituen tresna politikoan.

Interreg Europe programak programaren aldia beste 12 hilabetez luzatzea onartu zuen, horrela COVID-19ak bazkide bakoitzaren ekintza planen garapenean duen eragina aztertzeko.

Nork finantzatzen du?

Interreg Europe programak finantzatzen du proiektua.

Ezagutu proiektuaren bazkideak

  • Birmingham City Unibertsitatea (Ingalaterra)
  • Birminghamgo Udala (Ingalaterra)
  • Lisboako Udala (Portugal)
  • Lazio Eskualdea (Italia)
  • Zagreb hiria (Kroazia)
  • Bratislava hiria (Eslovakia)
  • BSC Kranj (Eslovenia)
  • Nikola Tesla Museo Teknikoa (Kroazia)

Ezagutu gehiago

www.interregeurope.eu/urbanm