REPLICATE

Hiri jasangarria lortzeko eredu bat garatzeko eta baliozkotzeko, eta efizientzia energetikoan, mugikortasun jasangarrian eta azpiegiturei aplikatutako informazioaren eta komunikazioaren teknologietan hiri adimendun izatea sustatzeko.

Ekintza nagusiak

Proiektua jasangarritasuna bultzatzeko jarri da abian:

  • Ekonomikoa. Kontsumitzen den energiaren kostua eta kantitatea murriztuz –pobrezia energetikoa minimizatzeko–, eta energia berriztagarrien erabilera areagotuz.
  • Soziala. Gizarte-kohesioa bultzatu da, bazterketak saihestuz, osasuna eta ongizatea areagotuz eta prestakuntza eta enplegua hobeto eskuratzeko aukera emanez.
  • Ingurumena. Efizientzia energetikoa eta mugikortasun jasangarria landu dira, eta azpiegiturak hobetu dira hirian soluzio eta kudeaketa efizienteak bultzatzeko.

Helburu zientifikoak eta teknologikoak:

  • Eraikinen modernizazioari dagokionez, % 56ko energia aurrezkia ere lortzea, eta, hiri berokuntzari dagokionez, % 35erainokoa.
  • Ohiko erregaia duten ibilgailuak erabat elektrikoak diren ibilgailuekin ordeztea, eta ibilgailu elektrikoen flota 200 unitate baino gehiago handitzea.
  • Ibilgailuak kargatzeko azpiegitura hobetzea, 228 kargagune lortuz.
  • Pertsonen eta salgaien mugikortasunaren inpaktua murriztea, energia kontsumoari eta CO2 emisioei dagokienez, bai eta ibilbide bakoitzeko eta atez ateko ibilbideko denboraren batez besteko atzerapena urritzea ere.
  • Soluzio berritzaileak garatzea urruneko kontrolerako, ekipamenduak kontrolatzeko, automatizazio aurreraturako eta energia eskariaren efizientziarako.
  • Herritarrentzako eta administrazio publikoentzako zerbitzu jasangarri berriak abian jartzea. Zerbitzu horiek azpiegitura integratuak eskaintzen dituzte, eta efizientzia hobetuko dute hiri mugikortasunean, energian, garraioan, IKTetan eta datuen kudeaketan, honako hauen bidez:
  1. IKTen eredu berri bat, hiri adimenduna lortzeko.
  2. Argiteria sistema berri bat, kale argietan LED teknologia berriarekin eta ekipamendu teknologikoarekin.
  3. Post-WIMAX teknologian oinarritutako abiadura handiko hari gabeko sare mugikorrak.

Finantzaketa

Replicate proiektuak Horizon 2020 Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntza programaren funtsak jaso ditu, 691735 dirulaguntza-zenbakiarekin.

Ezagutu gehiago

www.replicate-project.eu

Kolaboratzaileak

Guztira hiru hirik inplementatuko dituzte pilotuak aipaturiko hiru eremuetan. Hori horrela, «itsasargi» hiriak izango dira Donostia, Florentzia (Italia) eta Bristol (Erresuma Batua). Beste hiru hirik, bestalde, erreplikatzeko ekimenak antolatuko dituzte, hau da, hiri «jarraitzaileak» izango dira: Essen (Alemania), Nilüfer (Turkia) eta Lausana (Suitza).  Partzuergoa 36 bazkidek, zazpi erakunde publikok, hainbat sektoretako 24 enpresak eta bost unibertsitatek osatzen dute.