ecoRIS3: Policies & Measures to Support Local & Regional Innovation Ecosystems

ecoRIS3 berrikuntza ekosistemak indartzeko eskualdeen arteko lankidetza proiektu bat da, eta Interreg Europe funtsen bigarren deialdiarekin batera finantzatua da.

Zein da proiektuaren helburua?

Donostia Sustapena da ecoRIS3 proiektuaren buru. Proiektuaren helburua da bazkideen berrikuntza ekosistemak indartzea, eta, horretarako, jakintza trukatzen du berrikuntzaren lau helizeetako bakoitzean: esparru akademikoan, esparru publikoan, industrian eta gizarte zibilean.

Zer ekintza gauzatuko dira?

Proiektuak bost urte iraungo du eta bi fasetan gauzatuko da:

1. fasea: jardunbide egokiak trukatzeko eta ekintza plan bat diseinatzeko fasea

Lehen fase horretan (hiru urte), lan hauek egin ziren:

  • Eskualdearteko lau tailer.
  • Zortzi azterketa bisita.
  • Hiru mintegi.
  • AMIA analisi bat.

Banakako AMIA analisian eta tailerretan eskuratutako ezagutzan oinarrituta, bazkide bakoitzak bere ekintza plana diseinatu zuen

2. fasea: inplementazio fasea

Bigarren fase horren helburua da (bi urteko iraupena) ekintza planak inplementatzea eta horien inpaktua aztertzea.

Hasierako proiektuaren esparruan, bi ekimen pilotu garatu ziren. COVID-19aren ondorioz, Interreg Europe programak 12 hilabete gehiago luzatzea onartu zuen, pandemiak bazkide bakoitzaren ekintza planen garapenean izandako eragina aztertzeko.

Nork finantzatzen du?

Interreg Europe programak finantzatzen du proiektua.

Ezagutu proiektuaren bazkideak

  • Munster Unibertsitate Teknologikoa (Irlanda).
  • Sunrise Valley Zientzia eta Teknologia Parkea (Lituania).
  • Kainuuko Eskualde Gobernua (Finlandia).
  • Turin Metropolialdea (Italia).
  • Vidzeme Plangintza Eskualdea (Letonia).
  • Atlantiar Hiriak (Frantzia).
  • Udalarteko Ave Erkidegoa – CIM Ave (Portugal).

Ezagutu gehiago

www.interregeurope.eu/ecoris3