EKINN dendak 2023

 

Merkataritza-arloko proiektuei zuzendutako programa bat da, garatzen ari diren edo martxan dauden proiektuei zuzendua, eta Donostia Sustapenak lagatako merkataritza-lokalen salmentarekin esperimentatzen eta abian jartzen laguntzea du helburu.

 

  • ZERTAN DATZA PROGRAMA?

    Programa honen helburua da merkataritzaren arloko ekintzailetza-proiektuak identifikatzea, horiek abian jartzen laguntzea eta merkataritza-lokal batean testatu eta fisikoki esperimentatu dezaketenak identifikatzea, negozio-ereduaren bideragarritasuna aztertu dezaten.

    Lehenengo fasean, EKINN Dendak prestakuntzara bideratutako programa bat izango da. Formatu praktikoa nahiz teorikoa izango du, eta ingurune kolaboratibo batean garatuko da, ekintzaileen proiektuak sustatzeko helburuarekin. Hala, ikasketa prozesu horretan, azalpen teorikoak emango dira, eta horrekin batera, taldeko nahiz banakako lanak egingo dira, parte-hartzaile bakoitzaren proiektua bideratzen laguntzeko. Prestakuntza-prozesu horretan, tutoretzapeko lana nahiz lan autogestionatua egin ahal izango da. Bi jarduera horiek taldekoak nahiz banakakoak izango dira.

    Proiektuak hautatzearen emaitza abenduan jakinaraziko da, eta programaren lehen faseko prestakuntza hasiko da.

    Bigarren fasea, berriz, esperimentaziorako fasea izango da. Hala, Donostiako Sustapenak identifikatutako lokal komertzialetan martxan jarri ahal izango dira negozioak. Lehenengo faseko ebaluazioan puntuazio altuena lortu duten proiektuek bakarrik izango dute aukera hori.

  • ZEIN DIRA PARTE HARTZEKO BALDINTZAK?

    Programako lehenengo fasean parte hartzeko, ezinbestekoa da Donostiako lokal komertzial batean kokatuko litzatekeen merkataritza edo zerbitzu arloko negozio-ideia bat izatea.

    Parte-hartzaileak negozioa Donostian kokatzeko asmoa duten edo kokatua duten pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke (negozioa martxan jartzekotan direnak edo negozioa martxan jarria dutenak).

    Proposamenak banaka eta modu pertsonalean aurkeztu behar dira, eta pertsona edo saltoki bakoitzak bi proposamen aurkeztu ahal izango ditu, gehienez.

    Bigarren fasean parte hartzeko, aukeratutako proiektuek jarduera ekonomiko bat martxan jartzeko beharrezkoak diren baldintza administratibo guztiak bete beharko dituzte:

    • Ekonomia-jardueren gaineko zergan eta Langile Autonomoen Araubide Berezian altan egotea.
    • Indarrean dagoen erantzukizun zibileko seguru bat izatea.
    • Jarduera ekonomiko bat aurrera eramateko administrazio eta lege arloko betebehar guztiak betetzea, Ticket Bai fakturazioari dagozkionak barne.
    • 150€-ko fidantza ordaintzea. EKINN Dendak programako lokalean egonaldia amaitzean itzuliko da fidantza hori. Kalteak izanez gero, horiek konpentsatzeko erabiliko da fidantza.

    Hautatutako proiektuetako ekintzaileek, bigarren fasearen hasieran alta emanda ez zeudenek, 15 eguneko epea izango dute Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren aurrean beren egoera erregularizatzeko. Epe hori hilabetekoa izan daiteke forma juridikoa aukeratzeko izapidetze-denbora gehiago behar den kasuetan. Kasu horietan, ezin izango da salmenta-jarduerarik egin izapide guztiak amaitu eta gainerako baldintzak bete arte. Egin beharreko izapideak egiteko beharrezkoa den aholkularitza eskainiko du Donostiako Sustapenak.

     

    Bigarren fasea hasi aurretik, Donostiako Sustapenak dokumentazioa eskatuko du, adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

  • NOLA ESKATZEN DA PARTE-HARTZEA?

    Programa osoak 10 hilabeteko iraupena izango du, eta bi fasetan egituratuta egongo da:

    • Prestakuntza, tutoretza eta aholkularitza faseak 4 hilabeteko iraupena izango du (16 aste), eta landutako proiektuak hiriko lokal komertzialetan kokatzeko lan-poltsa osatzean amaituko da.
    • Testeatze, esperimentazio eta salmenta faseak 6 hilabeteko iraupena izango du (fase hori beste hiru hilabetez luzatu ahal izango da, baldin eta Donostiako Sustapenak egoki ikusten badu).
  • NOLA ESKATZEN DA PARTE-HARTZEA?

    Eskaerak modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus) oinarriak Donostia Sustapeneko web orrian argitaratu eta hurrengoegunetik, eta azaroak 30 arte (barne).

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

  • Data garrantzitsuak
  • Eskaera epea: azaroak 30 arte (barne)
  • Ebazpena eta programa hasiera: 2023ko abendua

Ekintzailea bazara:
 
empresa bazara:
 
* Programa hau “Donostia / San Sebastian. Open Dendak”. Merkataritza-hiri irekia, erakargarria eta iraunkorra (ACT 010000-2022-48), Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatu da eta Europar Batasuna-Next Generation EU eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak finantzatu da.

logos next