Ekinn Dendak Merkatua merkataritzaren arloko proiektuei zuzendutako programa da, bai garapen fasean dauden eta beren negozio-ideiak probatu nahi dituzten ekimenei, bai dagoeneko martxan dauden negozioei zuzendua, negozio-lerro edo produktu berrien bideragarritasuna aztertzeko aukera izan dezaten.
Programak helburu bikoitza du: alde batetik, ekintzaileei laguntza ematea beren negozio-ideiak, produktu berriak edo negozio-lerro berriak Bretxako Merkatuan dauden lokaletan probatzeko; eta bestetik, dagoeneko merkatuan finkatuta dauden saltokien modernizazioa bultzatzea.
- ZERTAN DATZA PROGRAMA?
Programa honen onuradun diren bi taldeak kontuan hartuta, programaren egitura honako hau izango da:
EKIMEN EKINTZAILEAK
Programak bi fase ditu ekintzaileentzat:
a) Joera komertzialetan espezializatutako prestakuntza.
- Taldeko formakuntza saioa eta "Galderak eta erantzunak" saioak, banakako tutoretza eta banakako lana.
b) Bretxako Merkatuan kokatutako lokal komertzialetan esperimentazio eta salmenta fasea
- Gutxienez 6 hilabeteko egonaldia merkataritza-lokalean eta banakako jarraipena eta tutoretza.
PROIEKTU KOMERTZIALAK
Merkatarientzat, programak fase bakarra izango du: Bretxako Merkatuan kokatutako merkataritza- lokaletan esperimentatzea eta saltzea. 3 hilabeteko batez besteko epea, luza daitekeena
- ZEIN DIRA PARTE HARTZEKO BALDINTZAK?
EKIMEN EKINTZAILEAK
Programaren lehenengo fasean parte hartzeko, nahitaezko baldintza izango da Donostiako lokal komertzial batean kokatzeko moduko merkataritza edo zerbitzuen arloko negozio ideia bat edukitzea.
Bigarren fasean parte hartzeko, hautatutako proiektuek jarduera ekonomiko bat egiteko behar diren administrazio baldintza guztiak bete beharko dituzte.
PROIEKTU KOMERTZIALAK
Programan parte hartzeko ezinbesteko baldintza izango da pertsona fisiko edo juridikoa izatea eta egoitza soziala Donostiako udal mugartean izatea. Pertsona fisikoen edo sozietate zibilen kasuan, bestelako egoitza soziala izatea onartuko da, baldin eta, Sustapenaren iritziz, nahikoa ebidentzia badago programan parte hartzeko eskaerari lotutako jarduerak La Bretxako Merkatuaren merkataritza eskaintza osatzen duela frogatzeko
Programan parte hartzeko proposamenen jarduerak ondoko helburuetako bat izan beharko du:
- Beren establezimenduan produktu/zerbitzu berri bat sartzeko proba egitea.
- Parte Zaharrean bere hedapen komertziala aztertzea.
- Co-branding formulak garatzea, tokia beste negozio batekin partekatuz.
- Formula komertzial berriekin esperimentatzea: produktu bat alokairuan hartzeagatik ordaintzea, produktu baten bigarren bizitza,…
- NOLA AUKERATZEN DIRA PARTE HARTZEN DUTEN PROIEKTUAK?
EKIMEN EKINTZAILEAK
Lokal komertzialak erabiltzeko lagapena adjudikatzeko prozedura, erregistro ordenaren arabera egingo da, baldin eta kasuan-kasuan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen bada (ekintzaileak eta merkatariak), eta La Bretxako Merkatuan erabilgarri dauden lokalak agortu arte.
Eskaerak ebaluatu eta ebatzi egingo dira proiektu komertzialari eta hura garatuko duen pertsonalari dagozkien irizpideak kontuan hartuta:
- Proiektu komertziala, negozio eredua, berrikuntza, digitalizazioa eta jasangarritasuna. (Gehienez ere 50 puntu)
- Profil pertsonala, konpromisoa eta prestasuna. (Gehienez ere 50 puntu)
"Taldeari" dagokion puntuazio hori eta "Proiektuarena" batu egingo dira, eta 65 puntu edo gehiago lortu duten proiektuak Ekinn dendak Merkatua programan parte hartzeko hautatuko dira.
PROIEKTU KOMERTZIALAK
- Proiektu komertziala. (Gehienez ere 60 puntu)
- Lantaldea eta pertsonala. (Gehienez ere 40 puntu). "Lantalde eta pertsonalari" dagokion puntuazio hori eta "Proiektuarena" batu egingo dira, eta 65 puntu edo gehiago lortu duten proiektuak Ekinn dendak Merkatua programan parte hartzeko hautatuko dira.
- NOLA ESKATZEN DA PARTE-HARTZEA?
Eskaerak bide telematikoz aurkeztu ahal izango dira Oinarriak Donostiako Sustapenaren webgunean (https://www.fomentosansebastian.eus/eu/) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 2025eko azaroaren 30era arte. Ekinn dendak Merkatua programak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren kofinantzaketa du, garapen ekonomikoa sustatu, tokiko merkataritza indartu eta enpresa eta merkatariei euren hazkunde eta jasangarritasunean laguntzen dielako