Baduzu garatu eta martxan jarri nahi duzun negozio ideiarik?
Donostia Sustapenean, behar duzun aholkularitza pertsonalizatua eta taldeko prestakuntza eskainiko dizugu, zure negozio ideia aztertzeko, bideragarria den ikusteko eta, hala izanez gero, praktikan jartzeko.
- NORENTZAT DA ZERBITZU HAU?
Negozio ideia bat duen edonork, baldin eta Donostian ipini nahi badu abian. Baldintza hori betetzen baduzu, zu zeu izan zaitezke.
- ZEIN DA ESKAERA EGITEKO EPEA?
Zerbitzu hau urte osoan dago zabalik.
- ZERTAN DATZA ZEBITZU HAU?
Aholkularitza honek, batetik, zerbitzu indibiduala eta pertsonalizatua, eta, bestetik, taldeko prestakuntza uztartzen ditu.
Donostia Sustapenarekin harremanetan jartzen zarenean, urrats hauek eman beharko dituzu:
1. Zure proiektuaz hitz egin
Horretarako, banakako elkarrizketa bat izango dugu zurekin. Bilera horretan, zure ideia, zein puntutan zauden eta zer behar dituzun azalduko diguzu. Azaltzen diguzunarekin, guk jakingo dugu zein bide egokitzen den ondoen zure egoerara eta zauden momentura.
2. Prestakuntza
Taldeko prestakuntza saioen bidez jasoko duzu. Saio horietan:
- Zure negozio ereduari buruzko hausnarketa egingo duzu.
- Zure ideia merkatuarekin alderatzen ikasiko duzu.
- Finantzatzeko bideak aztertuko dituzu.
- Ikasiko duzu enpresek zer betebehar dituzten eta zure egoerari zer forma juridiko egokitzen zaion ondoen.
Prestakuntza amaitzean, zure proiektua dokumentu batean jasotzen lagunduko dizugu (hausnarketa eredua).
3.- Zure enpresa plana egitea
Behin zure ideia bideragarria dela egiaztatzen duzunean, zure enpresa plana sortzen eta zure negozioa martxan jartzeko izapide guztiak egiten lagunduko dizugu.
4.- Lokalentzako aholkularitza
Gainera, zure jarduera martxan jartzeko lokal bat erabili behar baduzu, Gipuzkoako Barne Diseinatzaileen/Dekoratzaileen Elkargo Ofizialaren aholkularitza izango duzu. Sustapenak lankidetza-hitzarmen bat du Elkargoarekin, ekintzaileek aholkularitza jaso dezaten beren jarduera garatuko duten lokalek behar dituzten eskakizunei buruz, bilaketa hobeto bideratu ahal izateko eta baimenen eta abarren lizentziei buruzko araudia ezagutu ahal izateko.
- ETA ALTAN EMATEA ERABAKITZEN BADUT?
Gure edozein ekintzailetza-zerbitzu eta -programatan zure negozio-ideia aztertu ondoren, negozioak funtzionatzeko eta ekonomikoki bideragarria izateko oinarriak daudela ikusten baduzu, zure enpresa eratzeko eta alta emateko beharrezko izapideetan lagun diezazukegu.
Banakako enpresaburu gisa eratzea erabaki baduzu, hau da, enpresaburu autonomo gisa, lagunduko dizugu:
- Ziurtagiri digitalak eta administrazioarekin jarduteko gakoak ateratzea.
- Zure jarduerari hobekien egokitzen zaizkion EJZren epigrafeak identifikatzea, ogasunean alta emateko.
- Ondo identifikatu zein BEZ-erregimenetan egongo zaren eta nola ordainduko duzun zerga.
- Gizarte Segurantzan autonomoaren alta izapidetzea.
Beste bazkide batekin ondasun-erkidego bat edo sozietate mugatu bate sortzea erabaki baduzu, orain arte adierazitakoaz gain, honako hauetan lagunduko dizugu.:
- Ondasun-erkidegoaren kontratu pribatua idaztea
- SL eratzeko eskriturak eta estatutuak idaztea
- Zure SLren izena aukeratzeko zer izapide egin behar dituzun ere jakinaraziko dizugu.
- Notariotza, erregistro, tasen ordainketa, IFK eta abarren izapideetan gal ez zaitezen lagunduko dizugu.