Donostiako enpresa-proiektu berritzaileen ESG eta Finantza Jasangarriei buruzko aholkularitza

 

Proiektuen ESG adierazleek gero eta garrantzi handiagoa dutenez inbertsioan eta finantzaketan, ESG adierazleei (Environmental, Social and Governance) buruzko banakako aholkularitza prozesu bat irekitzen dugu.

 

  • Norentzat da zerbitzu hau?

    Zerbitzu hori Donostian kokatutako start-up eta enpresa berritzaileei zuzenduta dago.

  • Zein da eskatzeko epea?

    Zerbitzu hau urte osoan dago zabalik.

  • Zertan datza aholkularitza hori?

    Proiektuen ESG adierazleek gero eta garrantzi handiagoa dutenez inbertsioan eta finantzaketan, ESG adierazleei (Environmental, Social and Governance) buruzko banakako aholkularitza prozesu bat irekitzen dugu.

    Sektorearen, proiektu motaren eta haren egungo garapen egoeraren arabera, aholkularitza hori zuen enpresaren/start-upen ESG diagnostikoa egitera bideratu ahal izango da, eta, ondoren, bide orri/ekintza plan bat egin ahal izango duzue, zuen kudeaketan ESG alderdiak txertatu ahal izateko eta inbertitzaileen jasangarritasun eskakizunei erantzun ahal izateko.

    Eta/edo, gizartean eragin handia duten sektoreetako enpresek eta start-upek jardueraren beraren eragin soziala neurtzen ere lagunduko dizuegu, enpresaren inpaktua nabarmendu, neurtu eta, horrela, kudeatu eta interes taldeei jakinarazi ahal izateko.

    Banakako saioak egingo dira.

  • Nola eskatu?

    Eska ezazu esteka honen bidez.

    ONLINE ESKAERA

Dokumentazioa eta lotura erlazionatuak

ONLINE ESKAERA

 

ekonomia erdikoa2 urdina