Donostian ekiteko diru-laguntzak

Badakigu ekitea prozesu konplexua dela, erronkaz betea. Bide horretan, ekonomikoki ere laguntzen dizugu Donostian ekitea errazagoa izan dadin.

Lanbideren laguntzak enpresa-ideia bat garatzeko

 

Langabezian bazaude, Lanbiden izena emanda eta negozio-ideia bat baduzu, Lanbideren laguntza horretaz balia zaitezke gure laguntzarekin ea buruan duzun negozio-ideia hori lan-alternatiba bat izan daitekeen aztertzeko.

Hobeto azalduko dizugu:

  • NORK JASO DEZAKE LAGUNTZA HAU?

    EAEn erroldatuta, langabezian, Lanbiden izena emanda eta garatu beharreko negozio-ideia duen edozein pertsonak.

  • ZEIN DA LAGUNTZA ESKATZEKO EPEA?

    Tutoretza hasi ondoren eska daiteke laguntza. Hau da, lehenik hitzordua hartu beharko duzu gurekin egoteko enpresak sortzeko zerbitzu orokorraren bidez, eta lehen bilera horretatik aurrera, 10 egun baliodun izango dituzu eskaera aurkezteko.

    Ez ahaztu data garrantzitsu hauek:

    • Azaroak 10a da tutoretza hasteko azken eguna. Beraz, egun batzuk lehenago hitzordua eskatu beharko duzu.
    • Azaroak 24a da on line eskabidea aurkezteko azken eguna, baina horrek esan nahi du gurekin jadanik egon zerala eta gutxienez 10 egun daramatzula tutoretzan.
  • NOLA ETA NOIZ AURKEZTU DEZAKET NIRE ESKAERA?

    Laguntza On line eskatu behar duzu. Orri honetan bertan duzu BOTOIA.

    Eskaera egiteko data aldatu egingo da tutoretza noiz hasi duzun kontuan hartuta, hau da, gurekin lehen elkarrizketa noiz izan duzun kontuan hartuta. Egun horretatik aurrera, 10 egun baliodun izango dituzu.

  • ZERTARAKO DIRA LAGUNTZA HAUEK ETA ZER HELBURU DUTE?

    Laguntza hauek zure negozio-ideia lantzeko 2 hilabetez izan beharko duzun dedikazioa estaltzen dute. Ez duzu inolako fakturarik aurkeztu behar, baina zure ideia aztertzeari ekin beharko diozu.

  • ZER LAGUNTZA JASO DEZAKET?

    Laguntza 1.000 €-koa da, baina emakumea bazara, % 15 igoko da eta gainera 30 urte baino gutxiago badituzu beste % 15 gehiago jasoko duzu.

    Gehieneko laguntza 1.300 €-koa da, 2 baldintza betetzen badira.

    Laguntza ordainketa bakar batekin jasotzen da.

  • ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITUT LAGUNTZA JASOTZEKO?

    Ez dira betekizun konplikatuak, baina azter itzazu arretaz:

    • EAEn erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
    • Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea
    • Aurreko urtean EJZn eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.
    • Aurreko deialdietan Idea garatzeko edo martxan jartzeko laguntzarik jaso ez izana.
    • Negozio-ideia bat izatea eta hura garatzen 2 hilabetez aritzea.
    • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
    • Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatea.
    • Justifikazio-memoria aurkeztea tutoretza amaitutakoan.
  • NOIZ JAKINGO DUT LAGUNTZA JASO DUDAN ALA EZ?

    Guk, Lanbideren erakunde laguntzaile gisa, baldintzak betetzen dituzun berrikusiko dugu, eta tutoretzan lagunduko dizugu, baina Lanbidek bidaliko dizu laguntza onartzeko edo ukatzeko ebazpena.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

Tutoretza hasi eta 10 egun balioduneko epean aurkez dezakezu eskabidea. (Kontsultatu epeak tutoretzaren hasiera-dataren arabera).

ONLINE ESKAERA

 

logo fomentoV3