Donostian ekiteko diru-laguntzak

Badakigu ekitea prozesu konplexua dela, erronkaz betea. Bide horretan, ekonomikoki ere laguntzen dizugu Donostian ekitea errazagoa izan dadin.

Lanbide laguntzak enpresa-jarduera berri bat abian jartzeko

 

Langabezian bazaude, Lanbiden izen emanda eta enpresa-plan bat baduzu, Lanbideren laguntza honetaz balia zaitezke azken urratsak emateko dagoeneko landu duzun negozio-ideia hori abian jartzeko.

Hobeto azalduko dizugu:

  • NORK JASO DEZAKE LAGUNTZA HAU?

    EAEn erroldatuta, langabezian eta Lanbiden izena emanda dagoen eta negozio-ideia eta enpresa-plana dituen edozein pertsonak.

  • ZEIN DA LAGUNTZA ESKATZEKO EPEA?

    Tutoretza hasi ondoren eska daiteke laguntza. Hau da, lehenik hitzordua hartu beharko duzu gurekin egoteko enpresak sortzeko zerbitzu orokorraren bidez, eta lehen bilera horretatik aurrera, 10 egun baliodun izango dituzu eskaera aurkezteko.

    Ez ahaztu data garrantzitsu hauek:

    • Azaroak 24a da tutoretza hasteko azken eguna. Beraz, egun batzuk lehenago hitzordua eskatu beharko duzu.
    • Abenduak 12a da on line eskaera aurkezteko azken eguna, baina horrek esan nahi du gurekin jadanik egon zerala eta gutxienez 10 egun daramatzula tutoretzan.
  • NOLA ETA NOIZ AURKEZTU DEZAKET NIRE ESKAERA?

    Laguntza On line eskatu behar duzu. Orri honetan bertan duzu BOTOIA.

    Eskaera egiteko data aldatu egingo da tutoretza noiz hasi duzun kontuan hartuta, hau da, gurekin lehen elkarrizketa noiz izan duzun kontuan hartuta. Egun horretatik aurrera, 10 egun baliodun izango dituzu.

  • ZERTARAKO DIRA LAGUNTZA HAUEK ETA ZER HELBURU DUTE?

    Laguntza hauek zure enpresa-proiektuan gutxienez 3 hilabetez lanean jarraitzeko izan beharko duzun dedikazioa estaltzen dute. Zure negozio-planaren alderdi guztiak aztertuko ditugu zurekin, eta plana abian jartzeko urratsetan lagunduko dizugu.

    Ez duzu fakturarik aurkeztu behar, baina esklusiban aritu beharko duzu 3 hilabeteetan.

  • ZER LAGUNTZA JASO DEZAKET?

    Laguntza 1.500 €-koa da, baina emakumea bazara, % 15 igoko da eta gainera 30 urte baino gutxiago badituzu beste % 15 gehiago jasoko duzu.

    Gehieneko laguntza 1.950 €-koa da, 2 baldintza betetzen badira.

    Laguntza bi ordainketarekin jasotzen da. % 50 3 hilabeteko dedikazioagatik, eta gainerako % 50a JEZn eta Gizarte Segurantzan alta ematea erabakitzen baduzu tutoretza amaitu eta 3 hilabeteko epean.

  • ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITUT LAGUNTZA JASOTZEKO?

    Ez dira betekizun konplikatuak, baina azter itzazu arretaz:

    • EAEn erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
    • Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea
    • Enpresa-plan bat izatea.
    • Aurreko urtean EJZn eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.
    • Aurreko deialdietan martxan jartzeko laguntzarik jaso ez izana.
    • Negozio-ideia bat izatea eta 3 hilabetez hura abian jartzen aritzea.
    • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
    • Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatea.
    • Justifikazio-memoria aurkeztea tutoretza amaitutakoan.
    • EJZn eta Autonomoetan alta ematea tutoretza amaitu eta 3 hilabeteko epean. Alta eman ezean, 2. ordainketarako eskubidea galduko da.
  • NOIZ JAKINGO DUT LAGUNTZA JASO DUDAN ALA EZ?

    Guk, Lanbideren erakunde laguntzaile gisa, baldintzak betetzen dituzun berrikusiko dugu, eta tutoretzan lagunduko dizugu, baina Lanbidek bidaliko dizu laguntza onartzeko edo ukatzeko ebazpena.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

Tutoretza hasi eta 10 egun balioduneko epean aurkez dezakezu eskabidea. (Kontsultatu epeak tutoretzaren hasiera-dataren arabera).

ONLINE ESKAERA

 

logo fomentoV3