I-sare

“i-Sare Microgrid Gipuzkoa” mikro-sare adimenduna eta azpiegitura esperimentala da, sare elektriko adimendunen (Smart Grid) inguruko soluzio aurreratuak garatzeko. i-Sare Donostiako 27 industrialdeko ENERTIC eraikinean dago, eta saiakuntza-bankua da elektrizitatea sortzeko eta biltegiratzeko zenbait teknologiaren eraginkortasuna eta bideragarritasuna garatzeko eta esperimentatzeko, zein Smart Grid-etan negozio eredu berriak jorratzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektua da, Euskadiko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazietako Klusterrarekin (GAIA) lankidetzan jorratua, eta IK4 Research Alliance, Jema Energy (lider industriala), Ceit-IK4, Donostia Sustapena eta Iberdrola ditu bazkide laguntzaile.

iSare proiektuaren helburua mikro-sare adimendun, eraginkor, jasangarri eta segurua sortzea da, sorkuntza eta biltegiratze teknologiak garatzeko eta esperimentatzeko saiakuntza-bankua izan dadin.

Sare adimendunaren onurak sei puntutan labur ditzakegu:

  • Klima-aldaketaren kontrako borroka, erregai fosilak energia berriztagarriekin ordezkatuz horretarako.
  • “Uharte modua” garatzea, hau da, sare nagusiak huts eginez gero eremu batek modu isolatuan lan egiteko duen gaitasuna.
  • Sareko alderdi guztien gaineko kontrola eta ikusgarritasuna areagotzea, eskaerari aurre hartu ahal izateko eta sortzen diren akatsak ahalik eta denborarik laburrenean zuzentzeko.
  • Kontsumitzaileak partaide aktibo bihurtzen ditu, eta horrek aukera ematen die kontsumoa planifikatzeko.
  • Kostuak murriztea, azpiegitura berririk eraikitzea saihesten baitu.
  • Sarea prestatzea, ibilgailu elektrikoen erabilera eskala handian zabaltzeko.

Ezagutu gehiago